2026-08-22
InicioServicios PrivadosTransporte de MercancíasNanuk enpresako langileen borrokarekin bat egiteko musika burrundada

Nanuk enpresako langileen borrokarekin bat egiteko musika burrundada


Greba  mugagabean diren Elorrioko Nanuk enpresako langileek musika joaldi masiboa antolatu dute datorren larunbaterako. Kaleraturiko langilea musikaria izaki, haien borrokaren berri eman eta elkartasuna jasotzeko antolatu dute ekimena. Eskualdeko eta Euskal Herriko musikariei dei egin diete beren babesa adierazi ahal izatera beren instrumentuak hartuta bertara gerturatzeko.

Xaguk, kaleratutako langilea, beste hainbat lankiderekin batera, beraien eskubideen defentsan greba mugagabea hasi behar zuten irailaren 2an. Enpresak bazekien Xaguk bat egiten zuela Greba deialdiarekin eta berarekiko mendekua eta gainerako langileen artean beldurra zabaltzeko kaleratu dute.

NANUK enpresako langileek abuztuaren hasieran eskatu zioten enpresari negoziazioak hasteko, gaur oraindik ez dute inolako erantzunik jaso. Enpresak argi utzi du langileekin mahai inguru batean esertzeko borondaterik ez duela.

Langileen aldarrikapenak argia dira:

1- XAGU lanera bueltatzea

2- Enpresa Hitzarmen duin bat

3- Langile guztiekiko errespetua

Oinarrizko eskaerak direnez, NANUKeko langile grebalariek ez dute beren eskaeretan atzera egiteko asmorik eta, horregatik, auzokide, herritar eta ingurune guztiaren elkartasunaren bila dabiltza.

Hain zuzen ere horregatik jarri dira Euskal Herri osoko musikariekin harremanetan, XAGU kidearekin musika-elkartasun keinu bat antolatzeko.

Talde batean jo, bakarlaria izan edo intrumenturen bat jotzen duen orori parte hartzeko eta elkartasuna adierazteko eskatzen diote.

Larunbatean, goizeko 11:00ean musika joaldi masibo bat egin nahi dute ELORRIOn EROSKIK duen plataformako kamioien sarreran.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las y los trabajadores de las gasolineras Moeve de Gipuzkoa iniciarán el tercer ciclo de huelga en defensa de la mejora de las condiciones...

Las y los 150 trabajadores de las 16 gasolineras que Moeve tiene en Gipuzkoa realizarán una nueva fase de huelgas desde las 22:00 horas...

LAB y ELA denunciamos el traslado de menores de Bilbo a Güeñes sin valoración psicosocial

Los sindicatos criticamos que la Diputación Foral de Bizkaia y la Fundación Eudes han decidido el cambio de centro con menos de un mes...

Trabajadoras y trabajadores de Euskotren denuncian la colocación de publicidad de corridas de toros en el tranvía de Bilbo

Se han movilizado en la plaza Arriaga. El comité de empresa de Euskotren muestra su preocupación y su rechazo a la instalación de publicidad relacionada...