2025-12-07
InicioAcción SindicalGarbiñe Aranburu: "Herri honetan nork agintzen duen eta Parlamentuak ez dituela herri...

Garbiñe Aranburu: «Herri honetan nork agintzen duen eta Parlamentuak ez dituela herri honetako langileen interesak defendatzen argi geratu da»

Olatz Arozena eta Garbiñe Aranburu sindikatuko exekutiboko kideek,  atzo Parlamentuan Negoziazio Kolektiboaren harira eman zen eztabaidaren inguruko balorazioa egin dute gaur Donostian. LABek Urkullu beraren proposamena oinarri hartuta sindikatuokin akordioa ezinezko egin zuena Confebask izan zela gogoratu du eta zentzu honetan, atzo, "berriro ere herri honetan nork agintzen duen eta Parlamentuak ez dituela herri honetako langileen interesak defendatzen" argi geratu zela salatu du.

Aranburuk, pasa den uztailaren 5ean berriro ere Urkullu beraren proposamena oinarri hartuta sindikatuokin akordioa ezinezko egin zuena CONFEBASK izan zela gogoratu nahi izan du. Herrialdeko hitzarmenak estatukoen aurrean blindatzeko eta ultraktibitatea luzatuz, uztailaren 7a gainditzeko akordioa hain zuzen ere.

Sindikatuarentzat egoera honen harira dator Parlamentuko eztabaida hau eta CONFEBASKek hautsak harrotu ditu eztabaida hau ez baitzaio batere gustatu.

Confebaskek "legalitate" aitzakipean darabilen jokamoldearen aurrean LABek honelako akordio bat egiteko ez dela insumisio eta desobedientzia ariketarik egin behar ohartarazi dio patronalari, behar den bakarra "negoziazio kolektiborako eredu propio bat eraikitzea" dela gaineratu du.

Confebaskek pisuzko arrazoirik ez duenez legalitate – ilegalitate eztabaida modu maltzurrean erabiltzen duela salatu du Aranburuk, eta borondatea izanik inolako legerik urratu gabe Herrialdeko hitzarmenak mantendu, ultraktibitatea luzatu, deskuelge prozedurak mugatu, gutxieneko eduki batzuk izango dituzten hitzarmenak sinatu daitezkela azpimarratu du.

Sindikatuaren ustez patronalak konfliktibitatearen aldeko hautu argia egiten ari da, "herri honetan txantaia eta presioak erabiliz Gobernuaren gainetik eta gehiengo sozial baten gainetik elite ekonomiko txiki batek agintzen" duenaren seinale.

Honen aurrean LABek ez duela amore emango argi adierazi nahi izan du, "langile ahalik eta gehienek negoziazio kolektiborako eskubidea bermatua izan dezaten borrokan" jarraituko duela gaineratuz.

LABek argi du arazo laboral soila baino, arazo politiko eta sozial baten aurrean gaudela eta alde horretatik, aste honetan bertan EHBilduren iniziatibaz izandako bi mugimenduak gogora ekarri nahi izan ditu. Bata oso positibo baloratu duena, hau da, Gipuzkoako diputazioak Adegirekin harremanak etetearen erabakia eta bestea, aukera paregabe baten galtzea dakarrena, hau da, atzo Parlamentuan eztabaidatu zena eta Confebasken arduragabekeria salatu ez duena.

Atzoko eztaibada oso negatiboki baloratzen du sindikatuak. LABen ustez talde parlamentarioak ez dira egoerak eskatzen duen mailan egon eta ez duela inolaz ere onartuko, guztiok erantzunkizun maila berdinean jartzea adierazi du. Sindikatuaren ustez, atzokoarekin pozik geratu den bakarra CONFEBASK izan da.

Bai atzo eta bai Gipuzkoako Diputazioan hartutako erabakiarekin LABen ustez EHbildu izan da "egoera honek eskatzen duen ausardia politikoa erakutsi duten bakarrak".

Egibarrek Confebask salatzeko lehiaketan ez direla sartuko hitzen harira, LABek PNVri akordioa nork oztopatu duen ondo dakitela esan dio eta ardura eta arduragabekeriak mahai gainean jartzeko kuestioa PSEren laguntzarekin ekidin duena PNV dela salatu du.

PSEren jarrera ere kritikatu du LABek. Batetik akordioa galarazi duena CONFEBASk dela esaten dute, baina gero PSEk berak hasieran aurkeztu zuen osoko emendakina guztiz desitxuratu, deskafeinatu eta posizio hori jasotzen ez duen emendakin bat adostu du PNVrekin, patronalari laguntza paregabea eskainiz.

Gobernuaren posizioaren aurrean sindikatuak beraien proposamena ere eusteko kapaz ez direla izan salatu du, beste behin ere "Gobernu ahula dela erakutsi du" Aranbururen ustez.

LABentzat berriro ere argi geratu da herri honetan kapitalak agintzen duela eta Parlamentuak ez dituela herri honetako langileen interesak defendatzen. Aranbururen hitzetan "Babesik gabe utzi gaituzte, legea erabat alde duen patronal ase ezinaren eskuetan, herri honen ekonomiaren interesetan baino, interés propioetan pentsatzen ari den patronalaren eskuetan".

Egoera honen aurrean konfliktibitatea areagotzera behartzen gaituztela adierazi du LABek, "ez dago beste biderik" gelditzen. Honela LABek Enpresaz enpresa sektoreko hitzarmenen aldeko borrokak piztuko dituela, mobilizatuko del eta instituzioetan ere eztabaida derrigortzen jarraituko duela adierazi du.

Langileei ohartari die datozen hilabeteak oso gogorrak izango direla eta mehatxuak, txantaia eta gatazkak izango direla gure egunerokotasuna. Hala ere, LABek orain arte erakutsi duen indar eta determinazio berdinarekin jarraituko duela borrokan aldarrikatu nahi izan du eta presio eta txantaien aurrean ez duela amore emango gaineratu du.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...