2025-12-06
InicioAcción SocialLAB: “Murrizketen bidetik eskubide galera, langabezia eta pobrezia areagotu egingo dira”

LAB: “Murrizketen bidetik eskubide galera, langabezia eta pobrezia areagotu egingo dira”

Hego Euskal Herrian 231.403 pertsona daude enplegu zerbitzu publikoetan izen emanda, aurreko hilabetean zeudenak baina %0,7 gutxiago, normalean uda gerturatu ahala zertxobait murrizten da langabezia eta aurten ere joera hori ematen ari dela dirudi, oso era ahulean. Hala ere kontuan hartu behar da, 12 hilabeteko ikuspegia hartzen badugu ia %10 igo da enplegu zerbitzuetan apuntatutako jende kopurua, ia 21.000 pertsona gehiagori ukatu izan bai zaie lan egiteko eskubidea azken urte honetan, aipatutako 231.403 pertsonako zifra latzean kokatuz langabeziaren datu ofiziala.

Hilabetero estatistika honen berri izaten dugu, eta zoritxarrez azken urtetan hilabeteak pasatu hala errealitate are eta gordinagoa erakusten digute hauek, datu zurrunbiloan sartu gabe azpimarratu nahi genituzkeen bi datu:

• Langabeziagatik prestazioa jasotzen dutenen kopurua martxoan (hau da eskuragarri dagoen azken datua) 125.927 pertsonakoa zen, hau da, soilik langabezia zerbitzuetan apuntatuta dauden pertsonen %53 inguruk jasotzen zuen prestazio hau, proportzio hau hilabetetik hilabetera gero eta txikiagoa da gainera. Bertze modu batera errateko, 110.000 pertsona inguruk enplegu zerbitzuetan izen emanda egon arren ez dute langabezia prestaziorik jasotzen.
• Langabezian izen emanda dauden pertsonen erdia baino gehiago emakumeak dira, 117.670 emakume dira izen emanda daudenak, egungo gizarte patriarkalean emakumeek jasaten duten zapalkuntza agerian uzten duen beste datu bat da hau, nahiz eta lan merkatuan ematen den diskriminazioaren zantzu txiki bat bakarrik erakusten duen datu honek, emakumeak jasaten duten prekarietate eta azpi enplegua, ezkutuan jarraitzen baitute.

Azken bortz urte hauek erakutsi digute zer dakarren eredu neoliberalean sakontzeak, zein diren murrizketa politiken ondorioak: eskubideen galera, langabezia eta pobrezia. Bide beretik jarraitzen badugu hauek areagotuko dira, baina gure esku dugu egoera iraultzea, eragile sozial eta sindikalok badugu proposamena, gutun soziala izango da gure alternatiba, herriz herri adostuko dugun gutun sozial honen inguruan eraiki behar dugu, pertsona guztion eskubideak eta ongizatea ardatz izango duen Euskal Herria.

Euskal Herrian, 2013ko ekainaren 4an 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...