2026-02-03
InicioIndustriaMetalLABen elkarretaratzea herrialdeko metaleko hitzarmenen alde igandean

LABen elkarretaratzea herrialdeko metaleko hitzarmenen alde igandean

Igande honetan (maiatzak 12), ADEGIk antolatzen duen enpresa arteko korrika lasterketa egongo da Donostian, goizeko 10.00etan Kursaaletik abiatuta. Hori dela eta goizeko 9:30etan Donostiako Kursaal parean kontzentrazio bat burutuko du LAB sindikatuak, “Metaleko hitzarmena defenda dezagun. Zeurea, geurea, denona.” lelopean. Bertan, gainera, Gipuzkoa maiatzerako iragarritako grebaren gaineko xehetasunak ezagutzera emango ditu LABek.

Momentu honetan, ADEGIren jarrera itxia eta atzerakoia dela eta, herrialdeko metaleko hitzarmena kinka larrian dago. Datorren uztailaren 7a baino lehen, hitzarmena berritzen ez baldin bada, hitzarmena bera desagertu egin daiteke, hainbat eta hainbat urtetako borrokaren bidez lorturiko eskubide guztiak ezerezean utziz eta estatu mailako metaleko hitzarmena aplikatuz. Gipuzkoako patronalak, Raxoiren Gobernuak oparitu dion langileriaren aurkako lan erreforma txertatu nahi du herrialdeko hitzarmenean: soldatak izoztu, derrigorrezko arbitraia inposatu, enpresa mailako hitzarmenen bidez herrialdeko hitzarmenean jasotako baldintzak okerragotu, despidoak merkeagotu…etab.

Arazo hau ez da soilik Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenean ematen. Beste hainbat sektoretako hitzarmenak ere blokeatuta eta desagertzeko zorian daude.

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenak, ia 50.000 langileri ematen dio babesa. Hitzarmena desagertzeak sektoreko langileen lan baldintzak kaxkartzea ezezik, herrialdeko sozioekonomian kalte nabarmena eragingo luke.

Momentu honetan, ADEGIren negoziatzeko borondate gabezia eta harrokeria dela eta metaleko mahaia ez atzera ez aurrera dago. ADEGIren estrategia, denbora pasatzen uztea da. Lan erreforma eta denbora, beraien alde dute.

LAB sindikatutik argi eta garbi ikusten dugu, momentu honetan Gipuzkoako metaleko langileok dugun alternatiba bakarra mobilizazioa dela. Mahaiko gainerako sindikatuei, greba egutegi bateratu bat egiteko proposamena luzatu diegu eta adostasuna lortzeko saiakera guztiak egiten ari gara. Zoritxarrez, langileok eskura daukagun tresna gogorrenaren aldeko hautua egin beharrean gaude, grebarena, alegia.

ADEGIk herri hontako langileok prekarietatera kondenatu nahi gaitu eta ez gaude prest hau onartzeko.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...