2026-05-05
InicioIndustriaMetalTenneco Automotive Iberica enpresako langileak hitzarmena blindatzeko paroak hasi dituzte

Tenneco Automotive Iberica enpresako langileak hitzarmena blindatzeko paroak hasi dituzte

Ia bi hilabete dira Ermuako Tenneco Automotive Iberican Enpresa-Hitzarmena negoziatzen hasi zirela. Denbora honetan hainbat puntutan akordioak lortu dituzte enpresak eta komiteak, baina oraindik ere hitzarmena sinatzetik urruti daude enpresak blindajerik onartzen ez duelako.

Blindajearen helburua Espainiako Lan Erreformaren erabakiak ez aplikatzea da. Hau da, enpresak alde-bakartasunez ez dezala soldatak jaisteko edota lanaldia luzatzeko erraztasun berezirik eduki, baita hitzarmen honetan ultra-aktibitatea aplikatzea ere. Izan ere, ultra-aktibitaterik gabe, hitzarmenak iraungitze data edukiko luke, eta langileen ordezkariek aldarrikatzen dutenez, Hitzarmena indarrean egon behar da berri bat sinatu arte.

Guzti hori lortu asmoz, langileek borroka hasi dute. Apirilaren 29an eta 30ean 4 ordutako lanuzteak egin dituzte -errelebo guztietan- eta maiatzaren bukaera alderako, beste 5 egunetan, 4 ordutako lanuzte gehiago dituzte deituta. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Día de huelga en la empresa Shuton de Gasteiz

Hoy, 5 de mayo, la plantilla de la empresa Shuton, S.L.U. en Gojain esta realizando su primera jornada de huelga para exigir a la...

LAB convoca una manifestación el 16 de mayo para exigir el cese del consejero Gimeno

En pocas semanas LAB ha recabado casi 2.000 adhesiones de personal del ámbito educativo a un manifiesto en el que se afirma que “Gimeno...

LAB hace un llamamiento a participar en las jornadas sobre cuidados que ha organizado la dinámica Denon Bizitzak Erdigunean

Dentro de la lucha por el sistema de cuidados público y comunitario que viene manteniendo desde tiempo, la dinámica Denon Bizitzak Erdigunean celebrará unas...