2026-10-02
InicioBBVA Sail SindikalaAlbisteakIñigo Cabacas gogoan, justizia exijitu dute BBVAko langileek

Iñigo Cabacas gogoan, justizia exijitu dute BBVAko langileek

BBVAko LAB, ELA eta CGT sindikatuetako atal sindikalek "Iñigo Cabacas gogoan, Justizia" lemapean konzentrazioa burutu dute Bilboko Plaza Zirkularrean. Iñigo hil zutenean BBVAko lankidea zen eta mobilizazio honekin, senideei elkartasuna adierazteaz gain, justiziaren exijentzia kaleratu nahi izan dute. Apirilaren 13an, Bihotz sakratutik epaitegietara egingo duten manifestazioaren berri eman dute bertan.

BBVAko LAB, ELA eta CGT sindikatuetako Atal Sindikalen irakurketa 

IÑIGO CABACAS GOGOAN. JUSTIZIA

«Datorren apirilaren 5an urte bat beteko da BBVAko lankide izandako Iñigo Cabacas ertzantzak botatako gomazko pilota batek oso larriki zauritul eta lau egun geroago erail zuenetik.
Urtebete eta oraindik ez da justizia egin, inork ez du egindakoaren erantzukizunik hartu, ez da pilotakada jaurti zuen ertzaina identifikatu eta ertzantzaren arduradunek ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzen dute, inolako ardura onartu barik. Are gehiago, pasa den urteko maiatzaren 20an kongresuan ospatu zen Oroimen eta bizikidetzari buruzko sesioan Iñigorekiko justizia eske sartu ziren lagunak izan dira heriotz latz honen inguruan epaitutako persona bakarrak. Beti bezala, boteredunek nahi dutena egiten dute, kasu honetan ertzantza eta bere arduradunek inpunitate osoz heriotzak eragin ditzakete.

Hemendik gure elkartasun eta doluminak helarazi nahi dizkiogu senide eta lagunei. Horretaz gain, ardura penalak eta politikoak eskatzen ditugu, bai gomazko pilotak “bocajarroan”
botatzen dituenari, bai inolako motiborik gabe jendetzaren aurka kargatzea agintzen duenari eta baita ere herri honetako sektore batzuen aurkako errepresio neurribakoa eta inpunitate
poliziala antolatu eta bultzatu duten arduradun politikoei.

Justizia nahi dugulako, eta herritarron zerbitzura dagoen polizia eredu bat eskatzen dugulako, Iñigoren omenez egingo diren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Iñigo gogoan herri ekimenak, BBVAko CGT, ELA eta LAB atal sindikalek eta bere lagun eta senitartekoek hurrengo ekitaldiak prestatu ditugu Bilbon:

Apirilak 5, 19:00etan Maria Diaz de Haro kaleko kailejoian konzentrazioa. “Iñigo Cabacas
gogoan. Justizia” lelopean omenaldia egingo zaio.

Apirilak 9, 19:00etan Kafe Antzokian Iñigoren omenez egindako dokumentalaren aurkezpena
izango da, gehi Jare taldearen kontzertu akustikoa eta bertsolariak.

Apirilak 10, 11:30etan Plaza Zirkularrean KONZENTRAZIOA, BBVAko CGT, ELA eta LAB atal sindikalek deituta.
Apirilak 10 eta 11, 19:00etan Hika ateneoan “Polizia ereduari xake” jardunaldiak.

Apirilak 13, 18:00etan Bihotz sakratutik epaitegietara MANIFESTAZIOA. Animatu zaitezte! » 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El PNV actúa contra las y los inquilinos y a favor del rentismo, renunciando a las políticas de redistribución y abriendo la puerta a...

PNV y UPN se han posicionado con los intereses de los rentistas en la votación de los dos decretos ley sobre vivienda en el Congreso español, mientras que desde LAB llamamos a intensificar las movilizaciones.

Los datos del paro afloran la precaria situación de las personas migradas

Seguimos viendo señales de la foto socioeconómica del mes pasado, en la que el paro ha subido con respecto al último mes, cuando en años anteriores siempre ha bajado. Así, en Hego Euskal Herria hay 3.238 personas paradas más, y en cuanto al Régimen General, 1.103.547 afiliadas en el último día de septiembre.

Denunciamos a Basquevolt por discriminación laboral racista, machista, morofóbica e islamofóbica

En abril, días después de una explosión en uno de sus laboratorios, la empresa Basquevolt despidió y sancionó arbitrariamente, respectivamente, a dos trabajadoras. Para...