2026-10-01
InicioIndustriaPapelTolosako SAM enpresak beste bost kaleratzeren berri eman du

Tolosako SAM enpresak beste bost kaleratzeren berri eman du

Gaur, martxoak 27, arratsaldeko 19.00etan Tolosako SAM enpresak beste bost langile kaleratuko dituenaren erabakiaren kontrako elkarretaratzea egingo da Tolosako Triangulo plazan.

Langileak kaleratzeko asmoa ez da berria SAMen, izan ere, 2011ko irailetik kaleratze andana izan da aipatu enpresan: 2011ko irailean 4 lagun kaleratu zituzten, 2012ko azaroan 7 langile, urte bereko abenduan beste bat, eta 2013ko martxoaren 22an aipatu asmoa beteko balu, beste bost langile kaleratuko lituzke enpresaren zuzendaritzak. Denera 17 langile. Iragarritako azken kaleratzeak aurrera eramaten badira, 77 langile izatetik 60ra pasako dira tantaka burutzen ari diren kaleratze hauekin.

Enpresak arrazoi produktibo eta ekonomikoak aipatu ditu kaleratzeak burutzeko zio gisa. Arrazoi erreala ordea, Madrileko Tompla buru duen taldearen mozkinak ahalik eta gehien handitzea da. 2009tik dibidendu banaketa izugarria jasan du enpresak (6.700.000 euro 2009tik), Tolosako lantegiko langileek sortu aberastasuna enpresatik egun batetik bestera atera dute, enpresaren etorkizuna kolokan jar zitekeen edo ez kontutan hartu gabe. Horrelaxe salatu genuen 2009an, eta gaur, gure susmoak betetzen ari direla diogu.

SAMeko LABek gogor salatu nahi du enpresaren zuzendaritzaren jokabidea. Madrilen hartzen dira erabakiak eta hemengo zuzendaritzak zintzo betetzen ditu langileen aurkako neurri guztiak, baita kaleratzeak ere. Enpresak urteetan etekin ekonomikoak izan ondoren 17 langile kaleratu ditu zuzendaritzaren kudeaketaren ondorioz, SAMen lanean egon zitezkeen langileak langabezia prestazioa kobratzen, diru publikoa erabiliz. Ez da onargarria. Inongo arazorik ez duen enpresa batek horrelako neurriak hartzea IRUZURRA egitea da, eta hau guztiagatik Madrileko eta Tolosako zuzendaritza guztiaren DIMISIOA eskatzen dugu.

Zuzendaritzak —aurreko kaleratzeetan hartu bai baina bete ez zuen konpromisoari eutsiz— kaleratzeak albo batera uzten baditu, mahai baten bueltan enpresaren etorkizunari buruz hitz egiteko gure prestutasuna adierazten diogu. Kaleratzeekin jarraituz gero, ordea, aurrean izango gaitu, gure lankideen lanpostuen defentsan borroka egiteko prest gaude eta.

Hau guztia salatzeko, gaur, martxoak 27, arratsaldeko 19.00etan konzentrazioa egingo dugu Tolosako Triangulo plazan. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Exigimos a Osakidetza propuestas concretas que den respuesta a las reivindicaciones de la plantilla

La Dirección de Osakidetza ha explicado hoy la propuesta que remitió a los miembros de la Mesa Sectorial. Se trata de un primer borrador de Acuerdo Regulador de Condiciones de Trabajo que no recoge ninguna propuesta sobre temas troncales como mejoras retributivas, reducción de jornada o cargas de trabajo reivindicadas por los sindicatos de la Mesa Sectorial.

No permitiremos que se despida a trabajadores y trabajadoras porque las patronales no cumplen con los acuerdos

En febrero de 2024 firmamos el Acuerdo Fin de Huelga (AFH) en los centros escolares de iniciativa social. Al día siguiente, los y las...

La nefasta gestión empresarial condena a Olazabal y Huarte al concurso de acreedores

La histórica empresa gasteiztarra se enfrenta al cierre y a la destrucción de 30 puestos de trabajo. La empresa Olazabal y Huarte ha encadenado años...