2026-08-11
InicioSin categorizarMilaka pertsona Iruñean murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen alde

Milaka pertsona Iruñean murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen alde


Milaka pertsona elkartu ziren larunbatean, martxoak 23, Iruñean murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen alde Administrazio publikoko 16 sindikatu eta 28 erakundek deitutako mobilizazioan. LAB sindikatuak Nafar gizartea zoriondu du ustelkeriaren aurrean eta zerbitzu publikoaren defentsan emandako erantzunagatik.

LAB sindikatuaren balorazioa
LABek nafar gizartea zoriontzen du ustelkeriaren aurrean eta zerbitzu publikoen defentsan emandako erantzunagatik. Mobillizazioa ezinbestekoa da Nafarroan aldaketa politikoa errazteko.

Martxoaren 23an Iruñean egindako manifestazio jendetsuaren ondoren, 10,000 lagun baino gehiago elkartu dira, LABek nafar jendartea zoriontzen du Yolanda Barcinarengan pertsonifikatzen den klase politiko ustelaren aurrean eta zerbitzu publikoen defentsan emandako erantzun tinkoagatik.

Manifestazioak argi erakutsi du gizarteak herria husten duen politika ekonomikoaren aurrean daukan gogaipena, hauek gure ongizatea narriatzen dute kasta politiko ustel eta kriminalak dauzkan pribilegioak iraunazateko.

PPk, UPNk eta PSNk ezarritako politikak zerbitzu publikoak narriatu dituzte pentsaezinak diren mugetaraino. Gure osasungintzaz harro egoteaz pasatu gara ikustera nola gure gaixoei zabor janari kutsatua ematen dieten. Hezkuntzak, kulturak eta gizarte politikak ere pairatu dituzte bankarientzat eta ez langileriarentzat edo herriarentzat pentsatuta dauden politika eredu neoliberalak.

Egoera are mingarriagoa suertatzen da ikusten dugunean murrizketak ezarri dizkigun kasta politika altxor publikoaren bizkor aberastu denean.

Langileok mugitu beharrean gara politikaren aldaketa eragiteko horretarako behar beharrezkoa jotzen dugu gobernu aldaketa. Barcinaren gobernuak ez du atzera eginen, beraz Barcina kanporatu behar dugu. Mobilizazioa ezinbestekoa dugu greba orokorra alde batera utzi gabe.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de Konecta BTO reclaman la readmisión de sus 13 compañeras despedidas

Han realizado un paro y se han movilizado ante la sede de El Correo en Bilbo. Vocento es, junto con Iberdrola, el principal cliente...

Osasunbidea no valora los idiomas en convocatorias del personal facultativo

Esto se debe a la aplicación de la nueva normativa que rige la valoración de los idiomas, el conocido como “decreto del euskera”. En...

Las trabajadoras de la empresa de telemárketing Konecta BTO realizarán paros los días 11 y 17 de agosto en contra del ERE encubierto

Exigirán responsabilidad a Vocento e Iberdrola, principales clientes de la empresa La plantilla de Konekta BTO, empresa de telemárketing con sede en Güeñes, denuncia que...