2026-05-04
InicioEnseñanzaHaur EskolakLan hitzarmen duinaren alde Haurreskolak borrokan

Lan hitzarmen duinaren alde Haurreskolak borrokan

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek 2009ko abenduaren 31tik indarraldia amaitua duen Haurreskoletako Lan Hitzarmenaren benetako negoziazio aldarrikatzeko prentsaurreko eskaini dute gaur. Bihar, hilak 21,  protesta egingo dute Gasteizen, bertan itxi nahi dituzten hiru Haurreskolen alde.

Benetako negoziazioa honetarako bi fase planteatu dituzte. Lehenengoan Partzuergoak konpromiso batzuk hartu beharko lituzke (enpresaren aldetik alde bakarreko erabakiak baztertzea eta egungo Lan hitzarmena indarrean mantendu hurrengoa sinatu arte) eta bigarrenean Lan hitzarmenetik abiatuta, lan baldintzetan aurrerapausoak ematea. 


LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuen irakurketa

LAN HITZARMEN DUINAREN ALDE
HAURRESKOLAK BORROKAN

«Haurreskolak Partzuergoko 1500 langileei eragiten dion Lan Hitzarmenak 2009ko abenduaren 31n amaitu zuen bere indarraldia. Harrezkero, benetako negoziazioa martxan jartzen saiatu izan garen bakoitzean, murrizketak nola aplikatu baino ez dute negoziatu nahi izan, bai Eusko Jaurlaritzatik atera berria den Hezkuntza Sailburua Celaá anderearen garaian, bai sartu berria den Uriarterekin ere. Egungo egoera hauxe da, azken Lan erreformak ahalbideratuta 2013ko uztailaren 7an gure lan hitzarmena, beste konbenio asko bezala, bertan behera geratzeko arriskuan dago. Azkeneko Mahai negoziatzailearen bilera otsailaren 20an izan genuen eta sindikatu bakoitzak bere aldarrikapenak aurkeztu zituen, Eusko Jaurlaritzaren eta Haurreskolak Partzuergoaren aldetik denbora eskatu zuten egoera aztertzeko eta pasa den martxoaren 13rako geratu ginen. Aurreko martxoaren 12an bilera hau atzeratzen zela jakinarazi ziguten inongo datarik eman gabe.

2009tik Administraziopeko gainontzeko langileek bezala guk ere murrizketak pairatu ditugu.

Gauzak horrela, LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuok Haurreskolak Partzuergoaren Lan hitzarmenaren negoziazioan bi fase planteatzen ditugu:

Lehenengoan, negoziazioan aurrera joan ahal izateko, Haurreskolak Partzuergoak konpromiso batzuk bete beharko ditu. Negoziaziorako eskubidea berreskuratzeko enpresaren aldetik alde bakarreko erabakiak baztertu. Ildo beretik, azken lan erreformak ematen dizkion aukerak ekidin eta enpleguaren defentsan, egungo Lan hitzarmena indarrean mantendu hurrengoa sinatu arte.

Bigarrena, gaur egun dugun Lan hitzarmenetik abiatuta, lan baldintzetan aurrerapausoak ematea.

Aipatutako egoeraz gain, joan zen astean 2013ko aurrekontuetan Haurreskolak Partzuergoak % 11ko murrizketa jasoko duela jakin dugu. Nola kudeatuko dute murrizketa hau zerbitzuan eraginik izan gabe ?

Ez dugu ahaztu behar PNV eta UPyDren laguntzarekin PPren Haurreskoletan gaztelaniaren erabilera bermatzeko legez besteko proposamena aurrera atera duela. Hau gutxi balitz aurreko astean berriro ere PNVk PPren udaletik beste proposamen bat aurrera atera du, hurrengo ikasturterako Gasteizko hiru Haurreskola ixtekoa. Aldebakarreko erabaki hau oso larria iruditzen zaigu.

Honek guztiak Haurreskolak Partzuergoko hezkuntza kalitatea kaskartu eta haurren ongizatea, eta berez, dituzten hezkuntza eta hizkuntza eskubideak kolokan jartzen ditu.

Egoera honi irtenbidea emateko negoziatzeko borondate osoa daukagu, urteetan lortutako eskubideak errespetatuak izatea eskatzen dugu eta horretarako, borondate eta ausardia politikoa baino ez da behar. Horregatik, ez dugu inolako atzera pausurik onartuko.

Negoziazio honek izango duen bilakaeraren berri emango dizuegu, baina argi dago, egoera ikusita kalean mobilizazioekin hasteko arrazoiak eman dizkigutela eta momentu oro hartu beharreko pausuak zeintzuk izango ziren baloratuko genuke.

Horregatik, langileak mobilizatzera deitzen zaituztegu. Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritzak geldi eta burumakur nahi gaituen une honetan, gaur, martxoak 20, EAEko hiriburuetan kontzentrazioak burutuko ditugu arratsaldeko 18:00etan. Oraingo honetan performance bat egingo dugu eta denon artean lortuko dugulako bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Mobilizazioak: Bilbon, Plaza Zirkularrean
Donostian, Alderdi Ederren
Gasteiz, Ama Zuriaren Enparantzan

Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 20an
» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[GALERÍA DE FOTOS]: Hemos reivindicado políticas de redistribución y medidas a favor de los trabajadores y las trabajadoras en 26 manifestaciones por toda Euskal...

Este Primero de Mayo en el cual las movilizaciones se han llevado a cabo por comarcas las reivindicaciones del sindicato se han centrado en el derecho a la vivienda, en los servicios públicos de calidad y en pensiones y salarios dignos.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: «La mejor manera de responder al fascismo y a la ofensiva reaccionaria es no dejar a nadie atrás»

El lema de este año es “Langileok eragin”. Estamos impulsando cambios. Hoy volvemos a estar en las calles en toda Euskal Herria, comarca a comarca. Una mención especial a nuestra militancia de Ipar Euskal Herria, el incansable trabajo de años ha dado sus frutos y, junto con los sindicatos de la intersindical, también nos hemos movilizado en Baiona y Maule.

LAB firma el primer preacuerdo de residencias de Navarra tras seis años de lucha sindical

El sindicato LAB ha firmado el primer preacuerdo del convenio colectivo de residencias de Navarra, un acuerdo que llega tras seis años de movilización...