2026-10-15
InicioIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzen"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Iruñean

«Euskal Estatuari bidea zabaltzen» liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Iruñean

Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, argitaratutako "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko Ipar Hegoak bost mintegi antolatuko ditu. Lehena otsailaren 16an izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lehenengo mintegi honen helburua eta aipatu liburuan egindako ekarpenetatik abiatuta, Euskal Estatuaren eraikuntza politiko eta juridikoari buruz hausnartzea izango da.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen: Herrigintza eta erakundeak.  Egitaraua

Orain dela gutxi, IPAR HEGOA Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, EUSKAL ESTATUARI BIDEA ZABALTZEN izenburupean. Liburu horietan interes handiko ekarpenak jasotzen dira, hainbat autorerenak, batez ere alor akademikokoak; aztertzen duten gaia da euskal Estatuaren beharra eta bideragarritasuna, zenbait ikuspegitatik begiratuta: juridiko-politikoa, sozioekonomikoa, identitatearena, kulturala, hizkuntzarena…

Liburu-bilduma honetan agerian geratzen da Estatua dela alternatibarik onena Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiontzat, eta Euskal Herriak badituela oinarrizko potentzialtasunak, gaur eta orain, europar Estatuen multzoan Estatu berri bat eraikitzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ayuda a hacer realidad el documental ‘Enigma’ que trata de explicar cómo han sobrevivido hasta ahora las naciones sin estado de la península ibérica

Euskal Herria, Galiza y los Països Catalans han unido sus fuerzas para explicar cómo han sobrevivido sin Estado. Este es el objetivo del proyecto...

Nos hemos movilizado en los hospitales para exigir a Osakidetza propuestas que den respuesta a nuestras reivindicaciones y a las necesidades de la plantilla

El primer borrador de acuerdo remitido por Osakidetza a los sindicatos no incluye mejoras salariales y ello mientras el Gobierno Vasco ultima los presupuestos para el año 2027, norma que determinará las partidas destinadas a sanidad pública.