2026-04-09
InicioIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzenEstatu bat eraikitzea bideragarria ez ezik komenigarria edota premiazkoa da Euskal Herriarentzat

Estatu bat eraikitzea bideragarria ez ezik komenigarria edota premiazkoa da Euskal Herriarentzat

 IPAR HEGOA Fundazioak, UEUren lankidetzarekin EUSKAL ESTATUARI BIDEA ZABALTZEN izenburuarekin argitaratu berri duen 3 liburuz osatutako bilduma aurkeztu du gaur Bilboko Foru Artxibategian. Aurkezpenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Pazis García, Ipar Hegoa fundaziokoa arduraduna, Txoli Mateos, Mario Zubiaga, Julen Zabalo eta Iñaki Antigüedad EHUko irakasleek eta Jose Ramon Etxebarria, UEUko publikazio arduradunak  hartu dute parte. Azterlan honetatik euskal estatua bideragarria ezekin onuragarria ere badela ondorioztatzen da.

Prentsaurrekoan azaldu bezala, estaturik gabeko nazio baten bideragarritasuna zalantzan jartzea ohikoa da nazio honek bere independentzia eta estatu premia aldarrikatzen duenean eta Euskal Herria ez da salbuespena izan. Izan ere, Euskal Herria lurraldez herri txikia dela esaten da; globalizazio-aro honetan zentzurik ez dutela zatiketa prozesuek; denon arteko elkarlana eta ulermena bilatzen den garai honetan, independentzia aldarrikatzeak bereizketa sortzen duela herritarren artean, eta abar. Beraz, asko dira gaur egun estaturik ez sortzeko aipatzen diren faktore eta iritziak. Baina hori jakinda ere, hor ari dira milaka euskal herritar estatua eskatzen. Ez da haiena ere argudio egoki eta pisuzkoak?

Modu batean edo bestean, oraingo nazioarteko testuinguruan, estatua da erabaki politikoak hartzeko ahalmen osoaren adierazpen nagusia. Horregatik, gaurko Euskal Herrian, oraingo testuinguru politikoan, oso interesgarria eta beharrezkoa iruditu zaigu, Euskal Estatu bat Europan eraikitzeari begira, onura, aukera, mehatxu eta gabezien inguruko hausnarketa kolektibo bat egitea, hainbat alor jorratuz: politika, alor instituzionala, lurraldea, sozioekonomia, hizkuntza, kultura, identitatea, eta abar.

IPAR HEGOA Fundazioak dauden baldintza guztiak kontuan hartu, eta Euskal Estatua bideragarria den jakin nahi izan du. Horretarako, gaian adituak diren irakasle eta ikertzaileak batu ditu horretan sakontzeko. Ez dugu bilatu, bestalde, ikuspegi homogeneorik. Ez da izan hori IPAR HEGOA Fundazioaren asmoa. Aitzitik, egileek askatasunez hitz egin dute, Euskal Estatuaren beharra eta bideragarritasuna azpimarratzeko ideia orokorrari eutsiz, baina hortik aurrera jarrera eta ikuspegi desberdinak egon daitezkeela jakitun.

Horrela egin dugu, lanaren helburua ez delako Euskal Estatuaren konstituzio bat eraikitzea, edo hau, nolakoa izan beharko lukeen ezartzea. Helburua xumeagoa da, ordea, eta hein berean, erabakigarria: Euskal Estatua bideragarria da? Mereziko luke Euskal Estaturik osatzea? Euskal herritarrek ontzat joko lukete proiektua?

IPAR HEGOA Fundazioak zinez uste du azterlan honek interes horri erantzun diezaiokeela eta, diziplina anitzeko ikuspegia baliatuz bertan biltzen diren gogoeten bidez, lagungarria izan daitekeela Euskal Herria oraingo nazioarteko testuinguruan bistaratzeko eta hor kokatzeko; halaber, konparazioak egitearen bidez, lagungarria izan daiteke gaur egun estatuek osatzen dituzten eremuetan Euskal Herriaren posizio absolutu eta erlatiboa ezartzeko munduan.

Gure ustez, azterlan honetan jasotako ekarpen teoriko interesgarriak baliagarriak izango dira Euskal Estatuaren errebindikazioa edukiz hornitzeko, eta lagungarriak, halaber, horrelako apustu bat itxuratzeko beharrezkoa den oinarri material eta ideologikoa lantzeko. Izan ere, IPAR HEGOA Fundazioak uste du hori dela alternatibarik onena Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiontzat, eta planteatu nahi du Euskal Herriak badituela oinarrizko potentzialtasunak, gaur eta orain, estatu bat Europako estatuen multzoan sortzeko.

Hortaz, EUSKAL ESTATUAri BIDEA ZABALTZEN

EUSKAL ESTATUAri BIDEA ZABALTZEN izenburupean aurkezten dugun azterlan honen bitartez, IPAR HEGOA Fundazioak ekarpen kualifikatu bat egin nahi dio euskal estatua eraikitzeko beharrari eta horren bideragarritasunari. Hiru liburutan banatu dugu azterlana, sailkatu dugun hiru gai-arloen arabera: Herrigintza eta erakundeak, Herritartasuna eta kultura, eta Lurraldea eta sozioekonomia.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB y ELA iniciarán una dinámica de huelga en los ayuntamientos de la CAV

Exigirán a EUDEL y a los partidos políticos PNV, EH Bildu y PSE-EE que mejoren las condiciones laborales en las mesas negociadoras del Udalhitz...

LAB exige políticas públicas propias para que la regularización en Nafarroa sea un punto de partida para materializar derechos en materia de empleo y...

A convocatoria de la presidenta del Gobierno de Nafarroa hoy se ha celebrado una reunión para abordar el tema del empleo y la regularización...

Los trabajadores de Estaños Matiena de Zumaia irán a la huelga para exigir que se garantice su salud y seguridad

Se trata de una empresa en la que se han producido varios accidentes laborales y en la que falleció un trabajador el pasado 31...