2024-05-07
InicioServicios PrivadosBancaEuskal banka publikoaren aldeko apustua egiten du LABek

Euskal banka publikoaren aldeko apustua egiten du LABek

LAB sindikatuak Euskal banka publikoaren defentsa egin du gaur prentsaurrean eta horretarako bete beharreko baldintzak zerrendatu ditu. Lan honen alde, espekulatzaileen mehatxuaren aurka euskal kutxen izaera publiko eta soziala defendatu nahi duen orori urriaren 17an, goizeko 11etan Kutxabanken egoitzaren aurrean izango den konzentrazioan parte hartzeko deia luzatu die.

LABek Euskal banka publikoaren defentsan  bete beharreko baldintzak zerrendatu ditu
Euskal banka publikoaren aldeko apustua
egiten du LABek

«Vital, Kutxa eta BBKko biltzarrak oraindik ez dira aldatu, 2011ko udal eta foru-hauteskundeen ondoren. Egoera honetan, errealitate politiko-instituzionala ordezkatzen ez dutelarik, euskal kutxak pribatizatu eta likidatzeko erabakia hartu zuten uztailean.

Orduan, Gasteizko Legebiltzarraren lege berriari egokitzeko estatutu berriak onartu zituzten. Horrekin batera, euskal kutxak fundazio pribatu bihurtzea erabaki zuten, partehartze publikoa murriztea eta gizarte-ekintza baztertzea.

Eskenatoki honetan azaldu da estatu espainoleko bankari egindako auditoretza. "Oliver Wyman" bezala ezagutzen den txostena simulazio hutsa da, esan zaiona errepikatzen duena; gezur berri bat, bankuei dirua ematen jarraitzeko eskatzen duten heinean; estatuko bankaren eta Kutxabanken benetako egoera ezkutatzen duen analisi partziala da.

Kudeatzaile eta politiko batzuek, hala ere, euforiaz erantzun dute. Ez dauka justifikaziorik, eta badakite. Euskal kutxen arriskuak lotura zuzena dauka EAJk bultzatu duen estrategiarekin. Espainiar estatuan hedatzea eta higiezinen burbuilan inbertitzea erabaki zuten; CajaSur erosi zuten, BBK arriskuan jarri duena, eta CAM erosteko zorian izan ziren; euskal kutxak pribatizatzea eta banku espainiar "handi" bat bihurtzea erabaki zuten, kosta ahala kosta.

Euforia honek, hausnartzetik urrun, aurrerako ihesa eragin die, eta fusio berrien inguruan (Banco Sabadell) edo erosketen inguruan (Catalunya Banc) zurrumurruak entzuten dira. Honek sakondu egingo luke Nafar Kutxarekin gertatutakoa, hauek ere guztiz desagertu arte. Erabiltzaileok ordainduko ditugu ondorioak, zerbitzuen truke gehiago ordainduta eta trukean gutxiago jasota.

PPk PSEren laguntzarekin inposatutako finantza-erreformek, eta EAJren onespenak, espekulatzaileen esku utziko dituzte euskal aurrezkiak, milaka euskal herritarren izerdiarekin lortutako aktiboak hutsaren trukean salduaz; bidebatez, likidatu egingo dira gizarte-ekintza eta aurrezki kutxek gehien behar zuten norbanakoei, enpresa txikiei eta ertainenei ematen zien babesa eta hurbiltasuna.

Une hauetan, EAJ eta euskal kutxak gidatzen dituztenak historia egitera doaz: Euskal Herrian inbertsio produktiboari eusteko funtsezko tresna ekonomiko bat suntsituko dute. Zein etorkizuni buruz hitzegingo digu EAJk, euskal aurrezkiaren erdia baino gehiago espekulatzaileen esku utzitakoan?

Erokeria hau gelditzeko garaiz gabiltza. Azaroko Kutxabankeko hauteskundeetatik ateratzen diren biltzar berriei eskatzen diegu planto egin dezatela erabaki hauen aurrean; atzera egin dezatela Euskal Kutxen pribatizazioan eta likidazioan.

EAEko Legebiltzarrari eta Gobernu berriari honakoa exijitzen diogu:
• Lege berri bat egin dezatela, Euskal Kutxen izaera publikoa bermatzeko, eta hori aurrera eramateko plan estrategiko bat.
• Euskal Herrian, finantza arloan ere bai, geure erabakiak hartu ahal izan ditzagun borroka politikoa egon dadila.
• Aurrezki kutxen-Kutxabanken kontrol publikoa areagotu dadila.
• Ez dadila jo Europar finantzaziora eta FROBera.
• Aurrezki kutxek ez ditzatela saldu Kutxabanken akzioak, edo bestela euskal erakunde publikoek eros ditzatela.
• Ez daitezela saldu euskal produkzio sarearentzako estrategikoak diren inbertsioak.
• Gizarte-ekintza bultzatu dadila. Alokairuko etxebizitzen sare publiko bat sortu dadila eta kaleratzeekin bukatu.
• Negoziazio kolektiborako euskal eremua errespetarazi, lanpostuen eta langileen defentsarako bermerik onena baita.

Helburu hauekin, LABek kontzentrazioa antolatu du, urriaren 17an, goizeko 11etan Kutxabanken egoitzaren aurrean, Bilboko Kale Nagusian, eta dei egiten diogu espekulatzaileen mehatxuaren aurka euskal kutxen izaera publiko eta soziala defendatu nahi duen orori.

Bilbon, 2012ko urriaren 9an»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Convocamos dos días de huelga en ANFAS Navarra para avanzar en la negociación del convenio

La plantilla hará huelga el 8 y 11 de mayo para pedir a la dirección incrementos salariales y recuperación de poder adquisitivo, entre otras cuestiones. Exigen la implicación del Gobierno de Navarra para mejorar sus condiciones laborales, ya que, mientras que el Gobierno de Navarra ha subvencionado a ANFAS dos tercios de su presupuesto en los últimos 4 años, las condiciones laborales no se ven lo suficientemente mejoradas en esta negociación.

La Coordinadora de Pueblos de la Federación Sindical Mundial inicia un nueva etapa

El pasado 2 de mayo por la tarde se celebró en Iruñea una reunión de la Coordinadora de Pueblos de la Federación Sindical Mundial. La reunión no solo ha dado la bienvenida a los nuevos sindicatos, sino que ha supuesto el inicio de una nueva fase ante la creciente presencia y fortaleza de los sindicatos de naciones sin estado que estamos afiliados a la FSM.

La ambulancia medicalizada de Gernika, sin médico

Ayer, 5 de mayo, la ambulancia medicalizada de Gernika que garantiza la asistencia sanitaria de emergencia desde Bermeo, Lekeitio, Durango y hasta Zeanuri, estuvo sin médico. Ello se debe a la mala gestión de la Dirección de Emergentziak Osakidetza.