2026-05-05
InicioServicios PúblicosTransporteTren-sektorean greba egitera deitzen du LABek abuztuaren 3rako

Tren-sektorean greba egitera deitzen du LABek abuztuaren 3rako

Renfe, FEVE eta ADIF trenbide arloko enpresetan, Nafarroan zein Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten langileei dei egiten die LABek, pribatizazio eta liberalizazioen aurka, datorren abuztuaren 3an greba egin dezaten. 
LABek euskal trenbide sektore publiko eta soziala aldarrikatzen du, kalitatezkoa eta eraginkorra; Erabiltzaileak kontuan hartu eta trenbideko publikoaren langileen lan baldintzak eta eskubideak errespetatuko dituen eredua.

Halaber, zerbitzuen eskaintzari dagokionez, garraio publikoen kudeaketa pribatua eraginkorragoa dela dioen diskurtso publikotik ihes egin behar dugu, kontrakoa aldarrikatuz, garraioaren azpiegiturak ezin direla era masibo batean pribatizatu. Ezin dira eskaintza-eskaera legearen arabera antolatu. Zerbitzu publikoen pribatizazioak zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna okertzera eramaten ditu eta ez dizkie kalitateko zerbitzuak bermatzen erabiltzaileei.

Espainiako Gobernuak trenbide-alorra pribatizatu eta liberalizatuko duela iragarri du eta albiste horiek langileak eta jendartea larritu ditu. Herri honi eragiten dioten gaiak hemen erabaki behar direla kontuan hartuta, argi eta garbi adierazten dugu Hego Euskal Herrian lan egiten dugunez, hemen hartu behar ditugula herri honen garapenean hain funtsezko eta hain estrategikoak diren trenbide –egitura eta azpiegiturei buruzko erabakiak. Gaur inoiz baino garrantzitsuagoa dugu eremu sozio-ekonomikoan tresna eta baliabide guztiak berreskuratzea, Euskal Herrian erabaki ahal izateko zer nolako zerbitzu publikoak behar ditugun eta lan harremanetarako eta babes sozialeko eredua propioa lortzeko.

30 urte baino gehiago pasatu dute Eusko Jaurlaritzan zein Nafarroako Foru Gobernaun orain arte izandako kudeatzaileek trenbide-ahalduntzeak gurera eskualdatzea galdegin barik. Orain arte beharrezkoa bazen, gaurko zalantza –giro honetan gehiago, bada garaia dagokigun eskubide hori behingoz gauzatzeko. Horregatik, bi Gobernu horien gaurko kudeatzaileei eskatzen diegu galdegin eta aldarrikatzeko Estatuko administrazioaren mendeko izanik, Hego Euskal Herrian dauden trenbide- azpiegituren, langileen eta aktiboen gaineko erabakimena gure herriari emateko, guk geuk bertan kudeatzeko.

Horrela urrats handia egingo genuke Euskal Herriko trenbide–garraioaren erabateko garapenean, lehendik euskal administrazioen esku dauden trenbide- garraioko enpresa publikoekin batera ( Euskotren,ETS, Metro Bilbao), trenbide- kudeatzeko enpresa publiko bakarra eratzeko, erabakimenez, etorkizunean gainerako garraiobideen funtsezko sare nagusia izan behar duen oinarrizko zerbitzu publikoa herritar guztien zerbitzura jartzeko, gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik eta gure herriaren onerako.

Gasteizen, 2012ko uztailaren 20an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La dirección de Tubos Reunidos y las instituciones han llevado a la empresa a esta nueva fase del conflicto. La plantilla no es responsable,...

La mayoría del comité de empresa de Amurrio realiza una valoración clara de lo ocurrido hasta ahora y del nuevo escenario que se abre...

Valoración de las previsiones de contratación y producción en VW Navarra para 2027

En primer lugar, queremos denunciar la forma en que ha comunicado VW Navarra al Comité de Empresa la supuesta necesidad de acordar medidas de...

Los datos de desempleo no reflejan el crecimiento del empleo precario

El número de personas en paro en Hego Euskal Herria ha bajado en 3.594 personas respecto al mes de abril del año pasado. También ha bajado en el último mes, del 3,07%, hasta situarse en 132.708 personas. En lo referente a las mujeres, a pesar de que el paro ha descendido tanto en el último mes como en el último año, siguen conformando la mayoría del total de personas en paro, concretamente el 59%.