2024-04-23

25 DE NOVIEMBRE. DÍA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA MACHISTA

Azken datuen arabera, indarkeria matxistak gora egin du hilabete hauetan. Bizi dugun salbuespenezko egoerak argi uzten du jendarte gisa dugun askatasun-murrizketa, non argi eta garbi baiezta baitezakegu emakumeok pandemia honen ondorio zuzenenak pairatuko ditugula eta jasango ditugula. Gure bizitzaren prekarizazioa etengabea da eta egoera honetan intentsitate handiagoz gertatzen da.

Indarkeria matxista egiturazkoa da. Bizitzako esparru guztietan gertatzen da. Ez da eremu pertsonal edo pribatukoa, edo bi pertsonaren artekoa, ezta «gaixo» batzuen ekintza ere. Sistema patriarkalak emakumeok eta sexu-genero arauarekiko disidenteak garen pertsonak egokitu nahi diguten mendeko lekuan mantentzeko duen moduetako bat da.
Beraz, lan-eremuan ere gertatzen da: ostalaritzan, lantegietan, udaletan, garbiketan, Eusko Jaurlaritzan, nekazaritzan, etxeko lanean, nagusien egoitzetan, supermerkatuetan, etxez etxeko laguntzan, edozein bulegotan, merkataritzan, garraioan, baita gure erakunde eta sindikatuetan ere. Guztion ardura da baliabide eta mekanismo guztiak martxan jartzea, horrelakorik gerta ez dadin. Baina, noski, erantzukizun guztiak ez dira berdinak. Lan-arloan, enpresari dagokio horrelako indarkeriak prebenitzeko eta, behin gertaturik, aurre egiteko eta erreparatzeko mekanismo horiek erabiltzea.

Enpresa bati horrelako protokoloa martxan jartzeko eskatzen diogunean, gure uste osotik eta erantzukizun kolektibotik ere egiten dugu. Horregatik, ez dugu indarkeria matxista beste batzuek erabiltzen duten zerbait izango balitz bezala jokatzen, eta gure esparruetan horretatik libre egongo bagina bezala. Guk ere horrelako tresnak ditugu, gure erakundeak indarkeria matxistarik gabeko guneak izatea nahi dugulako.

Hori dela eta, azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako protokoloek gure erakundeetan ere duten garrantzia azpimarratu nahi dugu. Indarkeria matxistaren aurrean ezer ez egiteak hura legitimatzea esan nahi duelako, horretaz ez hitz egiteak ez duelako desagerraraziko, eta uste dugulako, balio feministetan oinarritutako erakunde gisa, indarkeria matxistari aurre egin behar diogula. Gure apustua indarkeriaren erreparazioa, ez-zigortzailea eta erantzukizun komunitarioa da.

Ildo horretan, lantokiei exijitzen diegu protokolo espezifikoak eta eraginkorrak abian jartzea. Eta salaketa bat dagoen bakoitzean aktibatzeko eta ikertzeko eskatzen dugu. Ez digu ezertarako balio protokoloak izateak gero aktibatzen ez badira.

Eta hori guztia, gure erantzukizunetik eta eredutik exijitzen dugu.

Indarkeria matxista borrokatu!

[td_block_15 category_id=»_related_tag» limit=»100″ tag_slug=»Azaroak25, A25, azaroak-25″]