2026-09-18
HomeEkintza SindikalaEnplegua eta eros-ahalmena zerbitzu publikoetan erabakitzeko, mobilizazioak egingo ditugu berriro azaroaren 22an

Enplegua eta eros-ahalmena zerbitzu publikoetan erabakitzeko, mobilizazioak egingo ditugu berriro azaroaren 22an

ÂŤEnplegu duina, eros ahalmena bermatu, berton erabakiÂť lelopean LABen daramagun mobilizazio dinamikaren barruan beste urrats bat emango dugu, eta datorren azaroaren 22an ere Hegoaldeko lantokietan mobilizazioakegingoditugu.

Urriaren 14an delegatuen mobilizazioak egin genituen lau hiriburuetan. 21eko EAEko Mahai Orokorraren bileraren testuinguruan ere berriro elkarretaratu ginen Lakuan aldarrikapen berdinekin. Gasteizko eta IruĂąeko gobernuek eta administrazio eta enpresa publiko gehienek Madrilgo gobernuak CCOO eta UGTrekin adostutako soldata murrizketak txintxo ezarriko dituztela aurreratu dute dagoeneko.

Langile publikook erosahalmena galtzen jarraitzen dugu, eta 2010etik metatuko galera %15era iritsiko da urte amaieran. Hori dela eta, LABek 2010eko taulak eguneratzeko neurriak proposatuko ditu negoziazio eremu ezberdinetan.

Euskal Herrian enplegu publikoak murrizten jarraitzen du: iruzurrezko langile egiturak, erretiro tasa altuak, pribatizazioak, hizkuntza eskubideen urraketak… administrazioen eta sindikatuen artean enplegu planak eta lan baldintzak adostu egin behar dira, inongo inposiziorik gabe.

Negoziazioak eta akordioak tokian toki egitea ezinbestekoa da Euskal Herriak behar dituen langile eta zerbitzu publikoak erabakitzeko. Horregatik, LAB mobilizatzen hasia da dagoeneko, eta langile guztiak deitzen ditu hurrengo hitzorduan parte hartzeko, hau da, azaroaren 22an administrazio eta enpresa publikoetako lantokietan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Erandioko ‘Los Ochos’ eraikinetako bizilagunek eta LAB sindikatuak manifestazioa deitu dute irailaren 24an eta adierazi dute beren etxeak defendatzeko prest daudela

Alokairuan dauden 120 familia baino gehiago beren etxebizitzetatik kanporatuak izateko arriskuan daude Mosaic putre funtsak erosi dituenetik eta urte luzez haien bizitzak hantxe eraiki...

Euskararen desofizializazio prozesuan urratsak ematen jarraitzen dute auzitegiek

Sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua baliogabetu izanak agerian uzten du euskara eta gaztelania maila berean jarriko dituen arkitektura juridikoaren beharra. LABetik Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu auzitegien mehatxuei aurre egin diezaiela eta euskalduntzearen beharrei erantzungo dien dekretu berria osatzeko prozesua has dezala.

Desgaitasunaren sektorea Administrazioarekin parekatzea eskatu dugu, zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko

LABetik proposamen formal bat helaraziko diogu mahaiari, bi urte baino gehiagoko geldialdi sektorialaren ondoren, eta ANADPen pribatizatutako langileen subrogazioa eskatzen dugu.