Tubacex-eko lan baldintzak prekarizatzea ez da konponbidea

Bereziki larria iruditzen zaigu gauzatu nahi duten produkzioaren deslokalizazioa. Asmo hori jada erakutsi ziguten EEEaren aurreko negoziaketetan.

Jaurlaritza eta Administrazio Publikoak interpelatu ditugu Arabako metalgintzak bizi duen prekaritatearekin...

Sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizen, Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean. Hiru greba egun deitu ditugu irailaren 21, 22 eta 23rako, sektorea duintzeko eta hitzarmena desblokeatzeko.

FVEMek Bizkaiko metalgintzako hitzarmena blokeatzen jarraitzen badu, Bizkaian ez da normaltasunik...

LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuok trafikoa eten dugu 20 minutuz, patronalaren egoitza aurrean dagoen biribilgunean.

“Hau da Jaurlaritzaren eskaintza metalgintzako langileentzat? Bortizkeria?”

Bizkaiko metalgintzako langileek protesta egin dute Ortuellako Tecuni enpresa aurrean, hitzarmen duin baten defentsan, eta Ertzaintza oldartu zaie. LABeko Industria sektoreko arduradun Iratxe Azkueren hitzetan, "hitzarmena blokeatzen jarraitzen duten bitartean, euren enpresak blokeatuko ditugu".

Grebaren %95ko jarraipena eta produkzioa geldituta Mercedesen, hirugarren egunez jarraian

Aste honetan hiru greba egun dituzte Gasteizko Mercedeseko langileek, enpresaren zuzendaritzak inposatu nahi dien 6. gauaren kontra eta KPIaren araberako soldata-igoera aldarrikatuz. Enpresaren mehatxuei entzungor egin eta grebaren jarraipena ia erabatekoa ari da izaten, %95ekoa, eta ondorioz, lantegiko ekoizpena gelditzea lortu dute langileek.

Aintzane Mendia Tubacexeko langilea bere kontrako kargu guztietatik absolbitu egin dute...

Langileen aurka irekitako prozesu guztiak bertan behera uzteko eskatu dugu.

Enplegua lanaldi-murrizketaren bidez banatzearen aldeko apustua egin dugu Volkswagenen

Astean 32 ordu lan egitea. Hau da, urteko banakako 216 lanalditik 173 egunekora pasatzea. Soldatarik galdu gabe. Horixe proposatu dugu Iruñean egindako prentsaurrekoan, Landabengo Volkswagen lantegiko plantillaren ustezko soberakinari aurre egiteko.

Erregimenaren sindikatuek, berriro ere, hitzarmen txar bat adostu dute Nafarroako metalgintzarako

UGT, CCOO eta patronalak azken honen neurrirako hitzarmen bat adostu dute. Hitzarmen honetan garbi gelditu da zein den borrokari uko egitearen emaitza.

Langile bat hil da karretilaz harrapatuta Olaztin, urteko 55. lan heriotza

Eguerdian Olaztiko Camentos Portland Valderribas enpresan langile bat hil da lan istripu batean. 55 urteko langilea zamak eramateko karretila baten harrapatu du momentuz ezagutzen ez diren baldintzetan. 2022ko 55. hildakoa Euskal Herrian eta Nafarroako 12.a, odol isuriak ez du etenik.