Urtarrilaren 9ko zein egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu, euskal...
LAB sindikatuak bat egin du datozen egunotan presoen eskubideen defentsan antolatuko dituzten mobilizazioekin. Hala, Sarek sustatutako Izan Bidea dinamikaren baitan mobilizatu gara Bilbon, Donostian eta Iruñean, hainbat sindikaturekin batera. Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Bilboko Plaza Eliptikoan egindako elkarretaratzean egon da, eta, bertan jakinarazi bezala, presoen afera konpontzeak lehentasun behar duela izan aldarrikatu du.
Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan izan ditugu
Azaroaren 20aren etorrerarekin, urtero moduan, gogora ekarri ditugu duela 36 eta 31 urte, hurrenez-hurren, erahildako Santi Brouard eta Josu Muguruza politikari abertzaleak. Bat egin...
Sindikatuok Izan Bidea ekimena babestu dugu Gasteizen kartzela-politika berria eskatzeko
LAB, ELA, ESK, STEILAS, CNT, HIRU sindikatuek, gaur Gasteizko Foruen Plazan egin dugun elkarretaratzearen bidez, bat egin dugu Izan Bidea ekimenarekin, espetxe-politika berri bat eskatzeko.
Euskal presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara Bilbon
LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan.
Langabeziak %42,5 egin du gora gazteenen artean
Enplegu Zerbitzu Publikoen bulegoetan erregistratutako 169.877 langaberekin amaitu da 2020. urtea Hego Euskal Herrian. Erdiak baino gehiago emakumeak dira (%55,1), eta horrek agerian uzten du genero-arrakalak bere horretan jarraitzen duela.
Atxiloketak demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla adierazi du Imanol Karrerak
LABeko sei kide atxilotu ditu gutxienez Espainiako Poliziak Iruñean, goizean, martxoaren 8arekin eta Nafarroako garbiketa sektorearen prekaritatearekin lotutako protesta ekintza batzuk aitzakia hartuta.
Partekatutako beste elkarlan eremu bat hautsi du ELAk: Euskal Herria, Katalunia...
Aste honetan LABekin partekatutako beste elkarlan eremu bat hautsi du ELAk: lan erreformaren derogazioa eskatzeko dinamikatik LAB baztertuz, Euskal Herria, Katalunia eta Galizako lau sindikatu soberanistok pasa den ikasturtean eginiko adierazpenaren garapena zapuztu du. Ez da erabaki isolatua izan; aitzitik, azken hilabeteotan LAB-ELA elkarlanaren kontrako hainbat erabaki hartu ditu ELAk.
Sindikatuek, alderdi politikoek eta eragile sozialek elkarretaratzeak deitu ditugu larunbaterako, “Bateragune...
Hainbat eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dugu larunbatean, 12:00etan, herri guztietan antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko, "Bateragune auzia" delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren kontra. Erabakiaren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialen artean