Egileen Egilea: admin

admin

14266 Mezuak 0 iruzkinak

Lehen greba eguna Greba Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrio enpresan, hitzarmen duinaren...

Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrioko langileak Bizkaian beira jaso eta birziklatzeaz arduratzen dira eta gaur, greba eta mobilizazioak hasi dituzte enpresak uko egiten diolako lan-baldintza duinak aitortzeari. Mobilizazioa ere egin dugu enpresak Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Productos Tubulareseko langile bat hil da, bigarrena hilabeteko epean

Larunbatean, urriaren 3an, Trapagarango Productos Tubulareseko langile bat hil zen, ostegunean izandako lan-istripuaren ondorioz. Lantegi horretan hilabeteko epean hiltzen den bigarren langilea da.

Eusko Jaurlaritzak greba eskubidea urratu du Gipuzkoako helduen egoitzetan

Gipuzkoako helduen egoitza pribatuetan, biharko deiturik dagoen grebarako gutxieneko zerbitzuen aginduak greba-eskubidea urratzen du, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen baititu.Eusko Jaurlaritzak, Idoia Mendia karguan estreinatu...

‘Nafarroa Suspertu’ propaganda-plana erretiratzeko eskatu dugu, enpresak bai baina lanpostuak salbatzen...

LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Nafarroa Suspertu plana erretiratzeko, bere ustez ez baititu betetzen Nafarroako gizartearen gehiengoaren itxaropenak eta beharrak. Gainera, Gobernuak bertze...

Lanetik bizirik heldu nahi dugu etxera!

Oñatin, R. M. Zuazola Larraña BHI institutuan aurrean gogoratu dugu lan-istripuan hildako irakaslea, baita lan-istripuak salatu ere. Doluminak eta gure babes osoa Zuazola Larrañako hezkuntza komunitateari. Lanean jarraituko dugu halakorik errepika ez dadin.

Matriceria Deusto eta GTS enpresetako langileek greba mugagabea egingo dute, enpleguaren...

GESTAMP taldeak Matriceria Deusto eta GTS enpresak itxi eta 230 langile kaleratzeko asmoa adierazi zuen asteartean. Bada, egoera honen aurrean, bi enpresa-batzordeetako ordezkariek greba mugagabea iragarri dute urriaren 9tik aurrera. Hala jakinarazi dute Bilbon egindako agerraldian.

Langabezia datuak: enplegu orokorraren errekuperazioa, gazteen enpleguaren galerak jarraitzen duen bitartean

Irailaren amaieran, 182.903 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, eta % 55,4 emakumeak ziren. Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuek langabeziaren zifrak arindu egin direla erakusten dute, eta oro har, gizonezkoen eta emakumeen alde egin dute. Aitzitik, gazteen egoerak okerrera egiten jarraitzen du, eta 1.240 gazte gehiagok (25 urtetik beherakoak) langabeziaren zerrenda ofizialak loditu dituzte.

Akordiorako proposamena aurkeztu dugu Gipuzkoako metalgintzan

Gaur urriak 2, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 7. bilera egin da. ADEGIK, negoziaketa bukatutzat eman nahi du, esanez nahiz eta sektorean gehiengoa ez duen, badaukala bere proposamenak ELA sindikatuaren oniritzia. Hau ez da negoziatzea.

Zaintzarako euskal sistema publiko, unibertsala, doakoa, kudeaketa zuzenekoa eta kalitatezkoa eskatzen...

Adinekoen nazioarteko egunean eta Bizkaia eta Arabako diputatu nagusiek azken egunetako osoko bilkura orokorretan gizarte-zerbitzuen egoerari eta zaintzaren funtsezko funtzioari buruz egindako adierazpenak kezkaz ikusten du LAB sindikatuak.