Egileen Egilea: admin

admin

14266 Mezuak 0 iruzkinak

Urriaren 9tik aurrera deitutako greba mugagabea berretsi dute

Greba mugagabea egitea berretsi dute Matriceria Deusto eta GTSko langileek, enpleguaren defentsan. Lehen bilerak egin dira gaur, eta Gestamp-en asmoak bere horretan darrai: bi enpresak itxi eta 230 langile kaleratu.

Bat egin dugu Nafarroako Osasunaren Plataformaren deialdiarekin

Oso positiboki baloratzen dugu plataforma horren deialdiak osasun etxeak defendatzeko sortu duen herri mobilizazioa, eta osasun arloko profesionalak eta gizarte osoa animatzen ditugu asteroko ekitaldi horiek bultzatzen jarrai dezaten.

Donostiako kaleak hartu ditugu, helduen egoitzetarako kalitatezko arreta eredu bat aldarrikatzeko

Grebara deitu dugu gaur Gipuzkoako helduen egoitzetan, eta, mobilizazio egunaren harira, manifestazioa egin dugu Donostiako kaleetan zehar. Hain zuzen ere, Gipuzkoa plazatik abiatu dugu protesta, Aldundiaren egoitza paretik, foru erakundearen pasibotasunak eraman baigaitu grebara. Helduentzako beste arreta-eredu bat sortzeko beharra berretsi dugu, ereduaren erdigunean gure helduak jar daitezen, ez enpresa kudeatzaileen negozioa.

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen duina aldarrikatu dugu, mehatxuen gainetik

Gipuzkoako Metalgintzarako hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu Donostian, Adegiren egoitzaren aurrean. Patronalaren xantaiaren aurrean ez dugula men egingo eta negoziazioak aurrera egin behar duela adierazi dugu, patronalak mahai gainean jarritako proposamena hobetzeko.

Tasubinsako enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du plantilla pobretzea eragotziko lukeen hitzarmen...

Gaur, 12:00etan, Tasubinsako Enpresa Batzordea -LABeko 8 ordezkarik, UGTko 6k, ELAko 4k eta CCOOko 3k osatua-, enpresako bulego orokorren aurrean kontzentratu da, enpresak Batzordeak...

Tubacex-eko langileak zuzendaritzaren asmoen kontra mobilizatu dira

Tubacex-eko langileek greba eguna dute, Laudio eta Amurrioko lantegietan iragarritako murrizketak salatzeko. Bada, LABek ez du kaleratzerik onartuko, ezta langileen eskubideen galera edo murrizketa ekarriko...

Tubos Reunidos taldearen egoitzara eraman dugu azken lan heriotzaren salaketa

Trapagako Productos Tubulares enpresako langile bat hil zen larunbatean, bigarrena hilabeteko epean. Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik, eta, egoera salatzeko, enpresa batzordeak deitutako elkarretaratzea...

Herri akusazio gisa aurkeztuko gara Eskubide Sozialen Kartaren izenean, Zaldibarreko auzian...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok eta Zaldibar Argitu plataformak agerraldi bateratua egin dugu, Durangoko epaitegien aurrean. Hain zuzen ere, kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia dela erabaki dugu, eta, hala, erantzukizunak argitzeko, zabortegiaren auziaren gainean egingo den epaiketara herri akusazio gisa aurkeztuko gara. Hala jakinarazi du Kartako eta LABeko kide Edurne Larrañagak.

Productos Tubulareseko langile bat hil da, bigarrena hilabeteko epean

Larunbatean, urriaren 3an, Trapagarango Productos Tubulareseko langile bat hil zen, ostegunean izandako lan-istripuaren ondorioz. Lantegi horretan hilabeteko epean hiltzen den bigarren langilea da.