2026-11-02
HomeIndustriaMetalgintzaAkordiorako proposamena aurkeztu dugu Gipuzkoako metalgintzan

Akordiorako proposamena aurkeztu dugu Gipuzkoako metalgintzan

Gaur urriak 2, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 7. bilera egin da. ADEGIK, negoziaketa bukatutzat eman nahi du, esanez nahiz eta sektorean gehiengoa ez duen, badaukala bere proposamenak ELA sindikatuaren oniritzia. Hau ez da negoziatzea. 

LABek gaur, akordio batera iristeko konpromisoa berretsi du proposamen berri bat aurkeztuz. Proposamen negoziagarri eta lorgarria. Beste gauza batzuen artean ADEGIri galdetzen diogu: zergatik ukatzen da hitzarmenean jasota dagoen berdintasun batzordea martxan jartzera? Zergatik ADEGI ukatzen da lizentzien disfruterako lehenengo eguna lehenego lan eguna dela esaten duen Auzitegi Goreneko sententzia onartzera? 

Patronalak nahi badu, akordioa egongo da. LABek ez du xantairik onartzen. LAB negoziatzeko prest dago eta sektoreko langileen borrokarekin lortuko dugu.

Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mallabiko Enerpac enpresaren itxiera salatzen dugu

Errekorreko etekinak dituen multinazional batek 43 pertsona kalean utzi nahi ditu lehenago Larzep izena zuen lantegian.

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....