2026-06-11
HomeEkintza SindikalaBizkaiko zaintzako langile pribatizatuak eta enplegu zentro berezietakoak borrokarako prest gaude eta...

Bizkaiko zaintzako langile pribatizatuak eta enplegu zentro berezietakoak borrokarako prest gaude eta borrokara goaz

Pribatizatuta dauden zaintza-zerbitzu publikoetako LABeko ordezkariek (egoitzetakoek, esku hartze sozialekoek, etxez-etxeko laguntza zerbitzuetakoek, Beti-ON-ekoek eta aniztasun funtzionalekoek) eta enplegu zentro berezietakoek sektore bakoitzeko errealitateak eta borrokak partekatu ditugu.

Enplegu zentro berezietako langileak ez gara esklaboak, ezta bigarren mailako langileak ere. Besteak beste, areagotu egingo ditugu sektoreko hitzarmenaren eta 14 ordainsaritan 1.500 eurotik gorako soldaten aldeko borrokak, helburu horiek lortu arte.

Zerbitzu publikoak eskaintzen ditugun langile pribatizatuak langile publikoak gara. Guk bizitza sostengatzen dugu, baina lan-karga jasanezinekin, plantilla eskasekin eta gure osasuna hondatzen duen presio emozionalarekin egiten dugu. Bitartean, enpresa pribatuek negozioa egiten dute gure lanaren eta zaintzen ditugun pertsonen beharren kontura. Pribatizazioa indarkeria estrukturala da. Eta alternatiba bakarra da publifikazioa.

Publifikazioaren bidean, sektore guztietan exijitzen ditugu neurri errealak arazo estrukturalei aurre egiteko:
– Lan-baldintzak langile publikoenekin parekatzea.
– Langile gehiago eta ratioak berritzea.
– Aurre egin behar diegu arrisku psikosozial larrien aurreko neurriak.
– Euskalduntzeko benetako planak.
– Laneko bizitzaren azken etaparako neurriak.
-…

LABetik sektore bakoitzeko borrokak areagotuko ditugu, eta indarrak ere batuko ditugu, Grebak ere barne hartuko dituzten mobilizazio-zikloekin egingo dugu hau. Pribatizatutako zaintza sektore guztiak kalean eta borrokan batuko gara.

Gaur, oso argi esaten dugu: borrokarako prest gaude eta borrokara goaz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Tubos Reunidosen etorkizunari begira konpromisoa, gardentasuna eta laguntza publikoak baldintzatzea eskatu diegu Industria Sailari eta aldundiei

Langileen ordezkariok bilera egin dugu gaur Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin eta Arabako zein Bizkaiko Foru Aldundiekin, hartzekodunen konkurtsoaren ondorioz ireki den egoera aztertzeko.

Jarraipen zabalarekin abiatu da Nafarroako grafikagintzako greba eguna

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok Grafikagintzako sektoreko greba eguna izaten ari den jarraipen zabala nabarmendu nahi dugu, Nafarroan sektoreko Hitzarmen Kolektiboa berreskuratzea eskatzeko deitua, 2014tik AEGRAN patronalaren erabakiaren ondoren indargabetuta dagoena.

Mecanizados Mecarrek arriskuan jartzen du langileen osasuna

Ekoizpen eskakizun neurrigabeak beharginen ongizatearen gainetik ipintzea egotzi dio LABek enpresari. 20 langileko enpresa txikia da Mecanizados Mecar, Zaldibarren dagoena, Euskal Herria kalean, eta Bizkaiko...