2026-10-30
HomeEkintza SindikalaNafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea. Alabaina, LABetik atzerapausoak baino, aurrerapausoak eskatzen ditugu, 60 urterekin erretiroa hartzea exijitzen dugu, oraindik kolektibo gutxi batzuek duten bezala.

Madrilen 2013an onartu zen pentsio-sistemaren erreformaren ondorioz, erretiro-adina 65 urtetik 67 urtera igo zen, eta ordutik poliki-poliki handitu egin dira behar diren kotizazio-urteak eta erretiro-adina. Prozesu hori 2027ko urtarrilaren 1ean bukatuko da: egun horretan, erretiroa hartzeko adina zorigaiztoko 67 urte horietan finkatuko da.

Neurri horrek ez die berdin eragiten langile guztiei. Duela urte gutxira arte, Nafarroako Administrazioko langileek 60 urterekin erretiratzeko eskubidea zuten, baina, pixkanaka, eskubide hori ezabatzen joan da, eta erretiro-adina luzatzen. Gaur den egunean, oraindik badira 60 urterekin erretiroa har dezaketen langileak, baina gero eta gutxiago dira. 2011. urtera arte, irakasleak ere adin horretan jubilatzen ahal ziren, baina urte horretatik aurrera sartu direnek galdu egin dute eskubide hori. Horiez gain, badira erretiroa 60 urterekin edo lehenago hartzeko aukera duten beste kolektibo batzuk. Esanguratsua da ikustea nola, plantillari oro har erretiro-adina luzatzen zaion bitartean, 2022an foruzainei 60 urtera murriztu zietela –baita lehenago ere, lanean 35 urte baino gehiago eramanez gero–.

Eskubideen hobekuntzan aurrera egin beharrean, gobernuak kontrako neurriak hartzen ari dira: erretiro-adina luzatzea eta pentsio duina jasotzeko baldintzak okertzea. Eta aldi berean, ateak ixten dituzte, prestatuta eta motibatuta dauden gazteak sar ez daitezen.

Bien bitartean, Administrazioak ez dio aurre egiten plantillaren zahartzeak dakarren arazo larriari. Gaur egun, Nafarroako Gobernuko langileen erdiek baino gehiagok 50 urte baino gehiago dituzte. Erretiro-adina luzatzeak egoera hori larriagotu besterik ez du eginen.

LAB sindikatutik, plantillak gaztetzeko plan bat exijitzen dugu, langile guztiek 60 urterekin jubilatu ahal izateko.

Ez gaitzatela engaina. 60 urtera iristean, nahikoa aberastasun sortu dugu erretiro duina izateko eta gelditzen zaizkigun urteetan lasai bizitzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.