Etiquetak Etxez etxeko laguntza

Etiketak: etxez etxeko laguntza

Arabako etxez etxeko laguntzako zerbitzuaren hitzarmenak prekarizazioan sakontzea baino ez dakar

Gaur ALHAOn argitaratu da Arabako etxez etxeko laguntzako zerbitzuaren eraginkortasun mugatuko hitzarmena, joan den martxoan CCOOk eta AESAD patronalak sinatua. LABek arduragabekeria leporatu die sinatzaileei.

Salatzen dugu patronalaren proposamena sinatzeak Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak...

Gaur, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko (EELZ) langileen erosteko ahalmenaren galera historikoa adostu dute. LABek baztertu egiten du akordio hau, eta iragarri du borrokarako eta mobilizaziorako espazioak irekiko dituela sektoreko 1.200 langileek beren lan-baldintzak hobetu ditzaten eta egiten duten lan publikoa aitor dakien.

Aldundian mobilizatu gara Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko greba egunean

Otsailaren 27an eta 28an eta martxoaren 8an hiru greba egun deitu ditugu Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan. Gaur, asteko lehen greba egunan, Bilbon mobilizatu gara, ETBren egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundiraino, sektore honetako langileek bizi duten egoera larria salatzeko. Bihar asteartea, otsailaren 28an, egingo dugu asteko bigarren greba eguna eta mobilizazioa egingo dugu 10:30ean Bilbon, Lan Harremanen Kontseilutik (Urkixo Zumarkalea, 2) Udaletxeraino.

Beste hiru greba egun deitu ditugu Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Sektorean,...

Sektorean 7 urte baino gehiago hitzarmenik gabe egon ondoren, oso larritzat jotzen dugu Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzako langileen egoera. Ez da kasualitatea, beste behin ere, ia guztiak emakumeak diren eta patronalak zaintza-zerbitzu publikoa ematen duen sektore batek negoziazioa blokeatzea eta erakunde publikoek emakume langileen prekaritatea ahalbidetzea.