2026-11-01
HomeIdazkaritzakIdazkaritza Feminista Putak eta transak faxismoaren kontra

[IRITZIA] Putak eta transak faxismoaren kontra

Ekainaren 2aren harira, Sexu Langileen Nazioarteko Eguna, Carolina Clemente LAB sindikatuko afiliatuak, Gasteizko Mugimendu Feminista, Putxs en lucha, E28 koordinadora, GTA Gipuzkoako Trans Asanblada eta Sidalava kolektiboekin elkarlanean, egindako artikulua:

Aurten 50 urte bete dira Lyongo sexu-langileak eliza batean giltzapetu zirenetik, jasaten ari ziren jazarpen poliziala eta judiziala salatzeko. Mende erdi honetan, mugimendu feministarekin, arrazakeriaren aurkako mugimenduarekin eta LGTBIrekin aliantzak egin ditugu, baina, herrialde gehienetan, oraindik ere eskubide osoko langile edo subjektu gisa bezala aitortzarik gabe jarraitzen dugu.

Legeak egiten jarraitzen dute, gu entzun gabe eta gu infatilizatzen, gure ezagutza kontuan hartu gabe, klandestinitatera bultzatzen gaituzten legeak onartuz, punitibismoak nola eragingo digun salatzen dugun arren. Gu gara lapurretak, erasoak eta etxegabetzeak jasaten ditugunak, “tercería lokatiboaren” ondorioz. Gu gara hirugarrenentzat berriro lan egitera behartuak gaudenak, gure iragarkiak debekatzen direnean, eta mozal legea, udal ordenantzak eta lan eskubide falta pairatzen ditugunak.

Feminismo zigortzailea salatzen dugu, sexu lanaren eta salerosketaren (trataren) artean egiten duen nahasmen maltzurragatik, eta Atzerritartasun Legea indargabetzeko eta “Erregularizazioa Ya” mugimenduaren eskaerei argi berdea emateko borondate politikorik ez izatea leporatzen diogu. Estatuko arrazakeria – orain asilo-eskatzaileei errotzea ukatzen diena – emakume migratzaileen salerosketaren eta zaurgarritasunaren erantzulea da, eta bi aukera baino ez dizkie uzten: interna bezala edo klub batean esplotatuak izatea. Aski da “puterorik” gabe ez dago salerosketarik” bezalako lelo demagogikoekin. Denontzako paperak exigitzen ditugu.

Izan ere, beren diskurtso birbiktimizatzaileekin jarraitzen duten bitartean, erreskate-industriak sexu lana utzi nahi dutenei zuzendutako dirulaguntzak irensten ditu. Eta ezin dute utzi, egoera administratibo irregularrean daudelako, prestakuntzarik ez dutelako edo curriculumean hutsuneak dituztelako.

Trans pertsonen bazterketa soziolaborala ere salatzen dugu, transfobiak gero eta gehiago inbaditzen duen mundu honetan, eta abolizionisten konplizitatea seinalatzen dugu, faxismoa euren gorroto-diskurtsoekin elikatzen baitute. Maiatzean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoak ekitaldi transfobo bat egin du, non, haurrak babesteko aitzakiarekin, trans pertsonen aurka egin nahi duten eta haien nortasuna eta eskubideak ukatu. Gainera, badakigu Estatuko lege-esparruak eta Euskal Autonomia Erkidegokoak argi uzten dutela transak ezin direla gaixo mental gisa tratatu, baina, hala ere, Gurutzetako Genero Identitatearen Unitateari aurre egin behar diogu eta psikiatriako kontsultak jasan behar ditugu oraindik.

Trans kolektibook ikusezin izaten jarraitzen dugu, eta Trans pertsonentzako Arreta Gida egiteko abian jartzen ari diren prozesuetatik kanpo gaude, aztergai izaten jarraitzen dugu, eta gaixotasun mental bat duten pertsona gisa tratatuak. Oso ongi dakigu horrek suposatzen duela gorputzak, sexualitateak eta guztion bizitzak kontrolari, heteronormatibitatea ezartzeari, konbertsio-terapiei baita LGTBIfobiari atea irekitzea. Jakin badakigu horren ondorioz, abortua debekatuko dela, indarkeria matxista ukatuko dela, justizia patriarkala indartuko dela.

Badakigu orain transen kontra doazela eta hurrengoak putak izango garela, migratzaileak, langile prekarizatuak eta totalitarismoaren aurka ahotsa altxatzen den edonor, jada gertatzen ari den bezala.

Egin ditzagun aliantzak eta ez dezagun ahaztu etsai komunak nortzuk diren.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....