2026-11-02
HomeEkintza SindikalaOrdezkari sindikalek giza kate batekin lotu dituzte Nafarroako Gobernua eta Parlamentua Nafarroarako...

Ordezkari sindikalek giza kate batekin lotu dituzte Nafarroako Gobernua eta Parlamentua Nafarroarako gutxieneko soldata propioaren alde

ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek exijitu diete Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiei nafar Gutxieneko Soldata baten alde egitea. CEN patronalari zein UGT eta CCOO sindikatuei esan diete, negoziatzeko beraien ezezkoaren aurrean, mobilizazioarekin eta ekintza sindikalarekin erantzungo dutela.

CEN patronalak, UGT, CCOO eta Nafarroako Gobernuaren lerrokatze konplizearekin negoziazio kolektiboaren bidea blokeatu dute. Beste behin ere eskuz esku lerratu dira Nafarroako langileriaren lan baldintzak prekarizatzeko eta horiek hobetzeko aukera guztiak zapaltzekoa asmoz. Eta bitartean, Nafarroako Parlamentuan argudio juridikoak direla medio, horren inguruan ere eztabaidatzeko aukera itxi zen. Aldiz, alderdiek gutxieneko soldata propio baten alde egin dezakete lege proiektua bat aurkeztuz.

Gogoan izan behar da hiru hilabete eskasean 18.316 nafar langileren babesa bildu dela, Herri Ekimen Legegilea abian jartzeko eskatzen den gutxienekoa hirukoizten duen sinadura kopurua. Ekimen honek pobrezia egoerei aurre egin eta aberastasuna bidezko moduan banatzea ditu helburu.

Larria eta antidemokratikoa da Nafarroako Gobernuaren jarrera alderdikoia eta korporatiboa enpresarien zein UGT eta CCOO sindikatuen interesen alde, Nafarroarentzat eta nafar langileentzat ona eta guztiz legitimoa den gutxieneko soldata propio baten negoziazioa ukazioa babestuz.

Gaur ordezkari sindikalek osatutako giza katearekin Nafarroako Gobernua eta Parlamentua

interpelatu dituzte sindikatuek: langileen alde egin dezaten. Aukera paregabea dute beraien posizioa birpentsatzeko, autogobernuak bizi eta lan baldintzak hobetzeko, Nafarroako gehiengo soziala irabazteko.

Horrez gain, CEN, UGT eta CCOO eragileei zuzendu dira, negoziatzera eseri daitezela eskatzeko. Bestela, beraien ezezkoaren aurrean, mobilizazioarekin eta ekintza sindikalarekin erantzungo dutela adierazi dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....