AZKEN BERRIAK
EAEko matrikulazio prozesuaren harira LABen gogoeta
Aurtengo matrikulazio kanpaina dela eta, segregazioari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien inguruko harrabotsa izan da hainbat herritan. LABen ikuspegia jarraian zehatzu da.
Patronalak Bizkaiko eraikuntzako langileak pobreago bilakatu eta beren lan-baldintzak estatalizatu nahi ditu
Atzo, maiatzak 31, egindako bileraren ostean, Bizkaiko Eraikuntza sektoreko langileek oraindik ez dute soldata igoerarik izan 2023an. CCOOek eta UGTk 2021ean sinatutako azken hitzarmenean indarraldiaren azken bi urteetarako soldata igoerak, hau da, 2023koak eta 2024koak, adostu gabe utzi zituzten. Orduan, hitzarmena bere osotasunean adostu gabe sinatzearekin kritiko agertu ginen, eta ohartarazi genuen azken bi urteetako igoerak adostu gabe uzteak sektoreko langileentzat arriskua zekarrela.
LABen estrategia antirrazistaren nondik-norakoak aurreratu ditugu Iruñean, eta asteburuan jendaurreko aurkezpena egingo dugu Bilbon
Gaur Iruñean aurreratu dugu Bilbon larunbatean eginen dugun arrazakeriaren aurkako estrategia berriaren aurkezpen publikoa. LABeko Idazkaritza Antirrazistako arduradun Josefina Txefi Rocok eta zenbait afiliatu migratzailek azaldu dute nola sindikatuak helburu duen langile migratuen eta/edo arrazializatuen eskubideak eta antolaketa kolektiboa defendatzeko tresna baliagarriak eraikitzea.
Ekintza egin dugu Medef patronalaren Baionako bulegoetan, erretreten erreformaren kontra ekainaren 6an kalera ateratzeko deia eginez
Gaur ekintza bat egin dugu Baionako Medef patronalaren bulegoetan, FSU eta Solidaires sindikatuekin batera. Afitxak kolatu ditugu atean eta banderola zintzilikatu dugu bertatik, “Hilabete bukaera, karrera bukaera, borroka bera!” lemarekin, ekainaren 6an erretreten erreformaren aurka egingo dugun mobilizaziorako deia eginez.
Gipuzkoako kiroldegien hitzarmenean aurreakordioa #LortuDugu
Sektorea erregulatzea dakar akordioak, lan baldintzak nabarmen duindu eta eskalekin amaituz: soldata igoera garrantzitsuak lortu dira eta urteko lanaldia 96 ordu jaitsiko da.
Lan Ikuskaritzak arrazoia eman digu eta behin-behineko 130 kontratu finko egitera behartu du CAF #LortuDugu
Joan den apirilaren 25ean, LABetik lan-ikuskaritzaren aurrean salatu genuen trenak ekoizten dituen Beasaingo CAF enpresa iruzurrezko erabilera egiten ari zela ekoizpen gorabeherengatiko behin-behineko kontratuekin.
Tubos Reunidosen hitzarmen berria sinatzea #LortuDugu
Negoziazio prozesu luze eta korapilatsu baten ondoren, akordio batera iritsi eta langileek erreferendumean berretsi dute.
Gipuzkoako Mendizale Federazioan hitzarmena sinatzea #LortuDugu
Hilabete hasieran, Gipuzkoako Mendizale Federazioan LAB-en ordezkaritza lortu ostean, Lan Harremanetarako Kontseiluan (PRECO) bildu gara gaur, maiatzak 18, Gipuzkoako Mendizale Federazioko Hitzarmen Kolektiboa sinatzeko.
24
2023an hildako langileak
69
2022an hildako langileak
68
2021an hildako langileak
78
2020an hildako langileak
Garbiñe Aranburu: “Lan osasun eskubidea egunero-egunero urratzen da lantokietan”
LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute.
Igor Arroyo: “Esparru guztiak lehiatuko ditugu”
LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak lantokietan, kalean eta erakundeetan borrokatzearen aldeko deia egin du Maiatzaren Lehenean
Garbiñe Aranburu: “Mobilizazioa indartu eta grebara jotzea beharrezkoa dela azpimarratu dugu Gipuzkoako metalgintzako intersindikalean”
LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra Radio Euskadin elkarrizketatu dute goizean, Maiatzaren Lehenaren bezperan, hain justu ere.
Beste Euskal Herri bat, ‘beste mundu bat’ aldarrikatuko dugu Maiatzaren Lehenean
Bizi dugun krisia egiturazkoa da eta langileen bizimodua zaildu baino ez du egiten, kapitalak aberastasuna metatzen jarraitzen duen bitartean. Hori guztia dela eta, LAB Euskal Herri osoan zehar zortzi mobilizazio egingo ditu Maiatzaren Lehenean, erantzuleak seinalatu eta errotiko aldaketaren beharra plazaratzeko asmoz. Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak eta Maider Jauregi komunikazio arduradunak aurkeztu dute sindikatuaren aurtengo irakurketa eta irudia.
Garbiñe Aranburu: “Arabako eta Bizkaiko metalgintzako hitzarmenak borroka handien emaitza dira”
LABeko koordinatzaile nagusiari elkarrizketa egin diote gaur goizean Bilboko Radio Popular Herri Irratian. Metalgintzaren sektorean gatazka luze baten ondoren lortutako lorpenez hitz egiteaz gain, besteak beste, erakundeen azpikontratazioari buruz aritu da. Hala, joera hori kritikatu egin du, lana prekarizatzen duelako eta batez ere emakumeei eragiten dielako. Adibide gisa aipatu ditu Osakidetzako garbiketa, adinekoen egoitzak edo GUFEren kasuak, eta zerbitzuen publifikazioa defendatu du beste behin ere.