Etiquetak LAB Sindikatua

Etiketak: LAB Sindikatua

Garbiñe Aranburu: “Greba deklaratibo batetik harago, ez da greba erreal baterako...

Idazkari nagusiak berretsi du ELAk Greba Orokorrari ateak itxi dizkiola, eta adierazi du ez duela ulertzen zeri itxaron behar zaion: "Akatsa da Madrilen adosten ari den horren zain geratzea". Bere esanetan, LABek ez dio grebari uko egin, egoera zein den jakinarazi du, iruditzen zaigulako langile eta herritarren aurrean zintzo jokatzea dagokigula".

Euskararen aldeko borrokan berretsi eta Euskararen Egunari lotutako mobilizazio guztietan parte...

Sindikatu barruan zein lan munduan hizkuntzarekin ditugun inertziak astindu nahi ditugu eta barruko prozesuetan euskararen erabilera areagotzeko ahalegin kolektiboa egin dugu, LABen euskara lan hizkuntza izatea lortuz eta gure hizkuntza politikaren berritzean pausoak emanez.

Madrilen posible ez dena Euskal Herrian egingarri egiteko mobilizatu gara

Abenduaren 1aren etorrerarekin, sindikatuok eta hainbat eragilek mobilizazioak egin ditugu goizean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, arratsaldean herrietan deitutako manifestazioen aurrekari, "Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Lan eta pentsio erreformei ez. Bizi duin baterako burujabetza" leloarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururen hitzetan, "orain, lan-harremanak eraldatzeko eta lan duina bermatzeko borrokatu behar da; orain, pentsio publiko duinak bermatzeko borrokatu behar da; orain, zerbitzu publikoetan gehiago inbertitzeko borrokatu behar da".

Garbiñe Aranburu: “Gure apustua eraldaketarako bide soberanista elikatuko duen mobilizazio ziklo...

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak hitza hartu du ELA sindikatuaren XV. Kongresuan, eta bere hitzartzean burujabetzaren aldeko konpromisoa praktikara eraman behar dela adierazi du: "Bide soberanista elikatu egin behar da, independentismoaren oinarria zabaldu eta estatuen aurrean indar korrelazioak hobetu. Eta hori ezin da egin aktibazio sozialik gabe".

Espainiako Gobernuari zuzenduko gatzaio, lan erreforma bertan behera uzteko promesa bete...

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak agerraldia egin dute, Madrilen lan erreforma eta pentsioen erreformaren inguruan har ditzaketen erabaki garrantzitsuenen harira. Langileek lana, pentsioa eta bizitza duina izan dezaten, azken urteetan erreformen bitartez eraikitako egitura guztia indargabetu behar dela nabarmendu dugu.

Unibertsitateek eta botereak duten harremana aztergai, “Hego Euskal Herriko eliteak” ikerketa...

Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioek aurkeztu dute. Jon Diaz EHUko irakasleak zuzendu du lana, eta, Elitist Britain 2019 dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du.

Lan Kode eta Gizarte Segurantzaren lege propioaren gure proposamena erregistratu dugu...

Euskal Herri osorako proiektua da aurkeztutakoa, eta erreformen errebertsioa aldarrikatu eta murrizketa berriei ateak ixtea defendatzen du.

Enplegu prekarioa zabaltzeak pobrezia areagotzea dakar

Sortzen ari den enpleguaren kalitatearen inguruko hausnarketa egin beharrean gaude, eta gogora ekarri, adinaren araberako soldata arrakala handitzen ari dela azken urteetan.

Lan, pentsio eta zerbitzu publiko duinak bermatuko dituzten aurrekontuak behar ditugu...

Aurrekontuen eztabaida pil-pilean dago egunotan. EAEn Jaurlaritzak aurkeztu berri ditu 2022ko aurrekontu orokorrak. Nafarroan, berriz, Nafar Gobernuak eta EH Bilduk akordioa iragarri dute, oraindik erabat itxi gabe dagoen arren.