Etiquetak LAB Sindikatua

Etiketak: LAB Sindikatua

LABen Youtube-ko kontua hackeatua izan da

LAB sindikatuaren Youtubeko kanala hackeatua izan da eta une honetan geurea ez den edukia du. Arazoa konpontzen ari gara. Luze gabe berriro martxan izango dugulakoan, barkatu erazgozpenak.

2018ko hauteskunde sindikaletako emaitzak hobetzen ari gara hainbat lan zentrotan

Irailetik hona lantoki ugaritan egin dira hauteskunde sindikalak eta hainbat lan-zentro garrantzitsutan sindikaturik bozkatuena izan da LAB, euren artean, CAFeko Irun eta Beasaingo lantokiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018ko hauteskundeetan lortutako lehen postuari eutsiz.

Ezker independentismotik krisi ekosozialari eman beharreko erantzunaz aritu gara EH Bildurekin

LABen iritziz, borroka sindikal eta sozialak ezinbestekoak dira langileen aldeko lorpen zehatzak eskuratzeko, eta Euskal Herrian sakoneko eredu aldaketa baterako baldintzak sortzeko ere bai.

Igor Arroyo: “Lan erreforma ez omen da hain historikoa arazoek mahai...

Koordinatzaile orokorra elkarrizketatu dute Radio Euskadin, aktualitateko gaiak ardatz. Langabeziaren datuei buruz galdetuta, datuak datu, oso egoera larrian gaudela nabarmendu du. Bizkaiko metalgintzako lan gatazkari dagokionez, patronalak jarrera aldatu ezean, mobilizazio fase berri bati helduko diogula jakinrazi du.

Patronalaren lehendakari izateari utzi eta langileen aldeko politikak egiteko eskatu diogu...

Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak lehendakariari eskatu dio trantsizio ekosozialista eta feminista martxan jar dezala, LABek proposatutako neurriak sustatuz.

Urkullu eta Chiviterekin batzartuko gara urriaren 31n eta azaroaren 21ean, hurrenez...

Euskal Elkargoko Lehendakari Jean Rene Etxegarairekin ere biltzeko eskaera egin dugu eta data zehazteke dago. Krisi ekosozialari aurre egin eta aberastasunaren banaketarako proposamena aurkeztuko diegu hiru ordezkari instituzionalei.

Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako "Hispanitate Egunaren" ospakizuna inposatzen zaigun neurrian, egoitzak zabalik izango ditugu, eta ohiko ordutegi eta lan jarduerari eutsiko diegu.

“Aldaketa sakonak bultzatzen dituen sindikatua gara”

Sindikatuko ehundaka delegatuekin izan gara hilabete honetan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan murgildu garen honetan, eta Ipar Euskal Herrian ekimen ibiltari bat gauzatu dugu, langileen kezkak bertatik bertara ezagutzeko. Bada, Iruñean egin dugu hiriburuetan egindako lau ekitaldietatik azkena, Labrit pilotalekuan, eta, bertan, borrokak merezi duela nabarmendu dugu berriro ere. Emaitzak begibistakoak dira.

Garbiñe Aranburu: “Aberastasunaren bidezko banaketa bermatu behar da”

Koordinatzaile orokorra elkarrizketatu dute Naiz Irratian, aktualitateko gaiak ardatz. Egungo egoera sozioekonomiko larriari buruz galdetu diote, baita abian diren hauteskunde sindikalei buruz ere.