Etiquetak Enplegu Publikoa
Etiketak: Enplegu Publikoa
Kalejira bat egin dugu Gasteizen, EAEko zerbitzu publikoetako greba bezperan
Hainbat erakunde publikotik pasa gara apirilaren 22ko grebaren aldarriak zabaltzeko; Udaletik, Aldunditik, unibertsitatetik, Jaurlaritzaren bulegoetatik eta Emakundetik, kasu.
“Prekaritateak emakume aurpegia du zerbitzu publikoetan”
LABek pikete feministaren mobilizazioa egin du Bilbon, Basurtuko ospitaleko sarreran. Apirilaren 22ko greba egunaren bezperetan, EAEko administrazioetako langileek bizi duten behin-behinekotasuna salatu dugu, eta gaitz horren barruan emakumeak kaltetuenak direla nabarmendu dugu.
Enplegua sortzeko eta egonkortzeko eskatu dugu EAEko sektore publikoko lantokietan
Enplegu publikoa sortzeko eta egonkortzeko aldarria kalera atera dugu berriro, EAEko sektore publikoko sindikatuok deitutako beste mobilizazio egun baten bitartez, apirilaren 22ko greba jomuga. Hain zuzen ere, lantokien aurrean mobilizatu gara, enplegu publikoa sortu eta milaka behin behineko langileren kontsolidazioa galdegiteko.
Enplegu publikoa sortzeko eta egonkortzeko aldarria kalera atera dugu, apirilaren 22ko...
Sektore publikoko delegatuen batzarra egin dugu Donostiako Kursaalen, apirilaren 22rako EAEn deitutako greba lantzeko, sektorearen behin-behinekotasun ikaragarria eta honen aurrean LABek egiten dituen proposamenetan sakonduz. Ondoren, mobilizazioa egin dugu Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren atariraino.
Apirilaren 22rako EAEko sektore publikoan deitutako greba erregistratu dugu
Enplegu publikoa sortu eta milaka behin behineko langileren kontsolidazioa galdegiteko mobilizatuko gara LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok.
Enplegu publikoaren kontsolidazioaren alde mobilizatu gara lan zentroetan, apirilaren 22ko greba...
LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok deituta, enplegu publikoa sortu eta behin behineko langileen kontsolidazioa galdegiteko milaka langilek hartu dute parte lan zentroetan antolatutako kontzentrazio eta mobilizazioetan.
Enplegu publikoaren defentsan mobilizatu gara, apirilaren 22rako deitutako greba gogoan
EAEko administrazioetan enpleguaren egoera gero eta kezkagarriagoa da. Enplegu publikoaren suntsiketa, ezegonkortasuna eta bere sorrerarako borondaterik eza sintoma gero eta larriagoak dira, eta eragin negatiboa dute langile publikoen lan-baldintzetan. Ildo horretan, azken urteotan pribatizatuz joan diren zerbitzu publikoak kontaezinak dira, eta horietako asko ezinbestekoak dira bizitzari eusteko. Bada, hau guztia salatzeko grebara deitu dugu LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok EAEko sektore publiko osoan, apirilaren 22rako, eta greba egun horri begira Gasteizen, Bilbon eta Donostian mobilizatu gara; Lakuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean eta Donostiako udaletxean, hurrenez hurren.
Sindikatuok greba egingo dugu, apirilaren 22an, EAEKo sektore publiko osoan
LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok enplegu publikoa sortzearen, eta aldi baterako enplegua zein behin behinekotasuna pairatzen duten langileen enplegua finkatzearen alde proposatutako mobilizazio dinamika bateratuan parte hartze aktiboa izatera dei egiten diegu sektore publikoko langile guztiei.
Enplegu publikoa egonkortzeko Kidego eta Eskalen Lege proiektua Jaurlaritzaren beste txapuza...
Gaur LABeko zerbitzu publikoetako ordezkariak Gasteizko parlamentuko batzordean egon dira Jaurlaritzak aurkeztutako Kidego eta Eskalen Lege proiektua baloratzeko. EAEko eremu publikoan dagoen behin-behinekotasun maila jasangaitzari irtenbidea emateko Eusko Jaurlaritza aurrera eramaten ari den politika onartezina da. Lanpostu Deialdi Publikoek ez dute erretiratzen den langile kopurua asetzeko ez nahikoak direnean, behin-behinekotasunean dauden langileen egoera konpontzeko beste txapuza bat baino ez du aurkeztu, bere Kidego eta Eskalen Lege proiektu honen bi xedapen gehigarriekin.