Etiquetak Enplegu Publikoa

Etiketak: Enplegu Publikoa

Azpikontratazioan oinarritutako Gipuzkoa klasista eraikitzen ari da Aldundia

LABek konpromiso argiak eskatzen dizkio Markel Olano ahaldun nagusiari, berak zuzentzen duen Aldundiak enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobe ditzan, azpikontratazioa bultzatu beharrean.

Oraingoan ere Espainiako Gobernuak administrazio publikoetako langileei soldata igoera inposatu nahi...

LABek Euskal Herriko administrazio guztietan negoziazio kolektiborako eskubidea aldarrikatuko du. Hori horrela gauzatu dadin, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari Mahai Orokorrak deitu ditzaten exigitzen diegu.

14/2021 Dekretuaren baliozkotzeak ez du suposatuko euskal administrazioetan behin-behinean diren milaka...

Espainiako Diputatuen Kongresuan onartu den araua Euskal Herrian zuzenean inposatuko da eta milaka langileen egoera kolokan jarriko du; urteetan zerbitzu publikoak aurrera atera dituzten langileen egoera, hain zuzen ere.

Ez diogu EAJri bere enplegu publikoaren legea inposatzen utziko

LABek egindako ekarpenak negoziagarriak eta gauzagarriak dira, eta aliantzak ehuntzen jarraituko dugu inposizioak gaindituta benetako eta geurea den Enplegu Publikoaren Euskal Lege bat guztion artean, auzolanean, adosteko.

Espainiako Gobernuak ezarritako arau-aldaketen aurrean, kontsolidaziorako lege propioa ozenago aldarrikatu behar...

LABek berriro deitzen ditu langile publiko guztiak enplegu publikoaren eta lan baldintzen alde borrokatzen jarraitzeko, eta elkarlan sindikala bultzatzen jarraitzeko konpromisoari heltzen jarraitzen diogu.

EAEko sektore publikoko ehundaka lantokitan mobilizatu gara, enplegu publikoa sortu eta...

Mobilizatzen jarraitzea ezinbestekoa izanik, ekainaren 5ean EAEko hiru hiriburuetako manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu langileak ardura daukaten agintari, erakunde publiko eta alderdi politikoei irtenbide egoki bat eskatzeko.

Manifestazioa egin dugu Gasteizen, sektore publikoaren behin-behinekotasun tasa handiei konponbide errealak...

Sindikatuok bilerak eskatu ditugu Eusko Jaurlaritzarekin, EUDELekin eta euskal alderdi politikoekin haien esku dagoelako zerbitzu publikoak indartzeko enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea.

Greba eta mobilizazioak bultzatzen jarraituko dugu, enplegu publikoa kontsolidatu eta sortzeko...

EAEko sektore publikoko sindikatuok bilerak deituko ditugu berehala Eusko Jaurlaritzarekin, Eudelekin eta euskal alderdi politikoekin; haien esku dagoelako, eta ez beste batzuetan, zerbitzu publikoak indartzea eta behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 60.000 langile baino gehiagori enplegua kontsolidatzea.

Garbiñe Aranburu: “Prekaritateari amaiera emateko ordua iritsi da sektore publikoan”

EAEko zerbitzu publikoek bizi duten egoera larriaren aurrean, greba eta mobilizazio eguna egin dugu sektore publiko osoan, sindikatuok deituta. Manifestazioak egin ditugu hiriburuetan, eta, Bilbon, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak zerbitzu publikoen defentsa egin du, mobilizazioa hasi aurretik: zerbitzu publikoak defendatzea sektore publikoan kalitatezko enplegua defendatzea da".