Etiquetak Emakumeak

Etiketak: emakumeak

Langabezia datuen arabera, generoaren eta jatorriaren ondoriozko arrakalak handitu egin dira

Gaur Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak egin dira publiko. Hego Euskal Herrian aurreko hiruhilekotik nabarmen egin du gora langabeen kopuruak, 7.300 pertsona gehiago, 122.900 langabetu orotara. Areagotzeak emakumeei eragin die bereziki, orain arteko joera orokorra apurtu delarik.

Garbiñe Aranburuk Saharar errefuxiatu kanpamenduetara bisita egingo du

Garbiñe Aranburu eta Euskal Herriko beste emakumezko politikari eta ordezkari sozialak, bertako homologo sahararrekin bilduko dira. Euskal Fondoak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak antolatu dute bidaia....

Ekainaren 13an mobilizatuko gara, azken erailketa matxista salatzeko

Indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatuko dugu herri eta hiriburuetan.

Bat egiten dugu apirilaren 24an deitutako enpresa transnazionalen kontrako elkartasun feministaren...

Apirilaren 24an, berriz ere, feminismo antikapitalista, antirrazista eta antikoloniala eraikitzeko gure jarrera politikoa erakutsiko dugu, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren eskutik. Europan gerraren eta mugen industriaren aurka mobilizatuko gara. Salatu dezagun Europaren blindatzea eta ikusarazi ditzagun erresistentzia feministak.

Gipuzkoako metalgintzan indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa adostea exijitzen diogu ADEGIri

Araugilea, hau da, derrigorrezkoa izango den ezer adosteari uko egiten dio ADEGIk.

Negoziazio mahaia deituko dugu etxeko langileen EAEko lehen hitzarmena osatzeko

Lehen hitzarmena negoziatzeko aldarrikapen-plataforma bat egin dugu, etxeko langileekin lan egiten duten hainbat elkartek egindako topaketen eta jasotako ekarpenen emaitza. Aurrerago, Nafarroan urrats bera emateko aukera planteatuko dugu.

Garbiñe Aranburu: “Sindikatuko emakumeak funtsezkoak zarete borroka sindikal eta sozialean”

Zaintzaren eremuan lan egiten duten hainbat emakume langile Altsasun bildu dira, "Bizitza posible egiten dugu, somos esenciales" lelopean, sindikatuak antolatutako topaketen harira. Hain zuzen ere, zaintzarekin lotutako sektoreetako borrokak, erabat feminizatutako sektoreetakoak, lehen lerrora eraman ditugu eta, bildutako guztien artean, langileon funtsezkotasunaren neurriko aldarrikapen sorta adostu dugu.

Zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatu dugu, pribatizazio politiken eta negozioaren aurrean

Zaintzaren negozioaren inguruko txosten bat aurkeztu dugu, martxoaren 8rako deitutako mobilizazioen eta martxoaren 13an egingo dugun zaintza topaketaren atarian. "Gehiengo sozio-sindikaletik eta mugimendu feministatik zaintza sistema publiko komunitario baten beharra planteatzen ari gara. Zentzu honetan, orain konpromiso politiko eta instituzional argi bat falta da sistema horretan aurrera egiteko", adierazi du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak.

Emakumeak, langabe zein enplegudunak, daude prekaritatearen erdigunean

Emakume gehiago ditugu langabezian, eta enplegua dutenen emakumeen errealitatean ere arreta jarri beharrean gaude. Izan ere, sektore feminizatuen lan baldintzak hobetzeko gero eta zailtasun handiagoak ditugula salatu beharrean gaude. Borrokak piztu eta garatu arren, patronalak uko egiten dio akordioari, uko langileen lan baldintzak hobetzeari.