Etiquetak Ekosozialismoa
Etiketak: ekosozialismoa
“Ekosozialismoaz hitz egiten aritu gara, orain egitea dagokigu”
Urtarrilaren 21etik 23ra ospatu dira, Lisboan. Nazioarteko V. Topaketa Ekosozialistak. Munduko txoko ezberdinetako aktibistak eta eragileak bildu gara, elkar aberasteko eta sareak indartzeko.
Klima eta energia premia ez ezik, pertsonen bizitza eta lan baldintzak...
LABeko kide Unai Ekizak hitza hartu du Nafarroako Legebiltzarrean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean, Klima Aldaketari eta Trantsizio Ekologikoari buruzko Foru Lege proiektuaz sindikatuak egiten duen balorazioa jakinarazteko.
Egungo sindemia eta krisi ekologiko testuinguruan ekosozialismoaren aldeko apustuan berresten gara,...
Irailaren 24an klimaren aldeko ekintza globala dago deituta, eta, bizi dugun sindemia eta krisi ekologiko testuinguruan, trantsizio ekosozialista eta feministaren aldeko apustuan berretsi da LAB, Donostian elkartu den Nazio Biltzarrean. Norabide honetan mobilizazioetan parte hartzera dei egin du sindikatuak.
Energia sektorearen jabetza eta kontrol publikoa beharrezko jotzen ditugu
Bat egiten dugu ostegunean Bilbon egingo den mobilizazioarekin. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Ekologistak Martxan-ek deituta, Euskadi Plazan izango da mobilizazioa, 19:00etan, “No al tarifazo de la luz. Iberdrola errudun!” lemarekin.
Bat egin dugu Zaldibar Argitu plataformak hondamendiaren urtemuga dela-eta deitutako mobilizazioekin
2020ko otsailaren 6an Zaldibarko Verter Recycling zabortegia hondoratu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu ziren zabor artean. 6 hilabete eta 10 egun desagertua eman ondoren, Alberto Sololuzeren gorpuzkinak aurkitu zituzten. Zorritxarrez, urte bat eta gero, Joaquin Beltranek desagertu jarraitzen du zabortegian.
Ongi bizitzeko, langileak trantsizio ekosozialistarantz
Datorren urtarrilaren 30ean, Aldaketaldiaren leloaren baitan larrialdi ekologikoaren aurrean mobilizatzeko egindako deialdiarekin bat egiten dugu eta Euskal Herrian urgentziaz eman beharreko trantsizio ekosozialista eta feministarako indarrak batzera dei egiten dugu. Beraz, langileei antolatutako ekimenetan parte hartzera dei egin nahi diegu.
Argindarraren prezioak gora egin du berriz; oligopolioei muga jartzeko garaia da
Pandemiaren bigarren olatua deitu duten honetan eta urte hasieran bizi izan dugun hotz bolada betean, sektore energetikoa kontrolatzen duen oligopolioak argindarraren igoera abusibo, neurrigabeko eta ilegala egin du. Energia oinarrizko beharrizana izanik ere, azken hamarkadetako politika neoliberalek eskubideak urratu, ukatu eta mozkinak arteratzeko ondasun bilakatu arazi dute, geroz eta herri sektore gehiago pobretze energetikora eramanez eta kolektibo zaurgarrienak gogorrago kolpatuz.
Herri akusazio gisa aurkeztuko gara Eskubide Sozialen Kartaren izenean, Zaldibarreko auzian...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok eta Zaldibar Argitu plataformak agerraldi bateratua egin dugu, Durangoko epaitegien aurrean. Hain zuzen ere, kalean erakutsitako kezka eta indarra epaitegietara eramateko garaia dela erabaki dugu, eta, hala, erantzukizunak argitzeko, zabortegiaren auziaren gainean egingo den epaiketara herri akusazio gisa aurkeztuko gara. Hala jakinarazi du Kartako eta LABeko kide Edurne Larrañagak.
Dei egiten diegu langileei Zaldibar Argitu!-ren larunbateko manifestazioan parte har dezaten
Uztailaren 6an bost hilabete beteko dira Zaldibarreko Verter Recycling-en zabortegia hondoratu eta Alberto eta Joaquin lurperatu zituenetik. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak,...