2026-02-02
HomeEkintza PolitikoaSarek urriaren 8rako antolatutako mobilizazioan eta jaialdian parte hartzeko deia luzatu dugu...

Sarek urriaren 8rako antolatutako mobilizazioan eta jaialdian parte hartzeko deia luzatu dugu sindikatuok

Uztaila eta abuztuko etenaldiaren ondoren, gaur berrartu dugu sindikatuok kartzela politika aldatu eta salbuespen neurriak bertan behera uztea eskatzeko helburuarekin hilero egiten dugun Bilbo mailako mobilizazioa, Plaza Eliptikoan.

Sarek urriaren 8an Donostian ā€œEtxera bidea gertu!ā€ lemapean antolatu duen mobilizazio eta jaialdian parte hartzeko deia egin dugu.

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuon oharra, gaurko elkarretaratzearen harira:

Gaurko konzentrazio honekin kurtsoari hasiera ematen diogu. Hau ā€œIzan bideaā€ ekimen sindikalaren barruan egiten ari garen dinamikaren 4. kurtsoa izango da jadanik.

Oraindik ere balioa ematen diogu sindikatu gehienok bat egiteari, sinatzaile guztien konpromisoari eta konstantziari, gure desberdintasunen gainetik aldarrikapen honetan batzen gaituena.

Gaurko egunean Sarek Urriaren 8rako antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.ā€œEtxera bidea gertu!ā€ lelopean egun osoko egitaraua antolatu du adin tarte guztientzat aproposa.

Egun berezi honen bitartez bi mezu nagusi helarazi nahi ditu. Batetik, leloak dioen moduan, euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela eta herritarrok ere etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu = prest gaudela.

Bestetik, lortutakoari garrantzia kendu gabe, oraindik ere urruntze politikarekin eta salbuespeneko espetxe politikarekin guztiz amaitzeko bidea egiten jarraitu behar dugula adierazi nahi dugu. Horretarako, Izan Bidea dinamikaren baitan gure buruei 3.127.326km egiteko ezarritako erronkari amaiera emango diogu egun horretan ere, azken kilometroak Donostiako kaleetan eginaz eta, ondoren, Ilunbera eramango gaituen manifestazio koloretsu bati ekingo diogu, azkenik jaialdiari paso emateko. Ondoren, ekitaldia Ilunben eta jaialdiaren hasiera ematea.

Sarek aldarrikapena eta festa batu nahi ditu urriaren 8an Donostian, urrunketaren aurka urte luzeetan elkartzen joan garen herritar oro Donostian batuz. Hori hala, mobilizazio honetan parte hartzen dugun sindikatu guztiok dei egiten die herritarrei urriaren 8an goizetik Donostiara gerturatzeko, azken kilometroa egin, manifestazioan parte hartu eta Ilunbeko jaialdiaz gozatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...