2026-07-08
Blog Page 981

Ainhoa Etxaide : “jendartearen bultzadarekin, mobilizazio soziala suspertuz, lortuko dugu egoera aldatzea”

Euskal herritarrok ez dugu hutsik egin. Euskal Herriko eskubide sozialen kartak egindako deialdiari erantzunez Bilboko kaleak bete ditugu babes sozialerako euskal sistema duin eta kalitatezkoa exigitzeko. LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaidek adierazi duenez, "egoera soziala larritzen ari da etengabe, eta egoera honen atzean politika jakin batzuk daudela salatzera atera gara kalera".

Babes soziala murriztea iruzur politiko bat da. "Iruzurra diogu Urkullu gezurretan ari baita aurkeztu dituzten aurrekontuak sozialak direla dioenean". Hain zuzen ere, 2009an baina diru gutxiago bideratzen da arlo sozialera guztiok dakigunean azken 8 urteetan egoerak okerrera egin duela: langabeziak gora egin du, langabezian daudenen eta prestaziorik jasotzen ez dutenen kopurua inoiz baino altuagoa da eta igo egin dira ere pobrezian egoteko arriskua eta egoera hau zuzenean bizi dutenen kopurua. "Egoerak okerrera egin duela jakinik ere arlo sozialera diru gutxiago bideratzea erabaki" dutela salatu du Etxaidek.

"Iruzurra dela diogu badaudelako bitartekoak bestelako politikak egiteko". Beraz has daitezela behingoz jendartearen beharrak erdigunean jarriz babes soziala indartuko duten politikak egiten; RGIa, gehien behar dutenek duten prestazio bakarra hobetzen eta utz dezatela bertan behera bere garaian Gema Zabaletak ezarritako murrizketa. Helburu honetara iristeko bi prioritate markatzen ditu Etxaidek "bata politika fiskala aldatzea eta bestea jendartea izatea aurrekontu horien lehentasun". Bata zein bestea borondate politikoarekin egin daitezke, baina Jaurlaritzak bestelako norabide bat hartzea erabakitzen badu "jendartearen bultzadarekin, mobilizazio soziala suspertuz, lortuko dugu egoera aldatzea".
 

 

 

Opor, lizentzia, baimen eta lanaldia murriztearen dekretua aldatzearen onarpenak baditu hobekuntza nabarmenak langileentzat

Nafarroako Administrazio Publikoetako Mahai Orokorrak gaur goizean onartu du oporrak, lizentziak, baimenak eta lanaldiaren murrizketa arautzen dituzten Foru-Dekretuak aldatu behar direla. Sartu diren aldaketek LABen aldeko botoa izan dute, lan baldintzak nabarmenki hobetzen direlako.

Oporrak, lizentziak eta baimenak arautzen duen 11/2009 Foru Dekretuari egin aldaketan, hobetu dira senideen ospitaleratzeagatik, gaixotzeagatik, edota heriotzagatik ordaintzen diren baimen egunak: egun naturalen arabera zenbatu baino, lanegunen arabera zenbatuko dira, gaixoari alta ematen zaionean hura zaintzeko aukera ere kontuan hartzen dela. Baimen ordainduak eman litezke ere, izaera publiko edo pertsonala duen halabeharrezko eginbeharra egiteko ezinbestean erabili behar den aldiaz eta familia eta lanaldia uztartzeari loturiko eginbeharrak betetzeko (senideak osagilearengana eramateko, tutoretzetan agertzeko, toki-erakundeetako gobernu organoetan parte hartzeko).

Aldatu da ere lanaldi murrizketa arautzen duen 27/2011 Foru Dekretua. Sartu diren hobekuntzen artean, lanaldiaren murrizte-motak nabarmenki handitu izana dugu, zeinak are zabalagoak izatera igaro diren. Gutxiengo iraupena aldatu da ere, eta egungo sei hilabetetik, hiru hilabetekoa izatera igaro da. Azkenik, lanaldi osotan eta hiruhileko zenbaketan pilatzeko aukera sartu da.

Aldaketok laster sartuko dira indarrean, behin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko direnean.
 

 

 

Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira EHUn

0
Gaur, martxoaren 31an, UPV/EHUko Plangintza Batzordean Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordeak sindikatuoi informatu digu formazioko ikertzaileen kolektiboaren egoera tratatzeko negoziazio mahaia deituko duela apirilaren bigarren hamabostaldian. LABek eskatu zuenetik, otsailaren 17tik alegia, denbora gehiegi pasa bada ere, poztekoa da kolektibo prekarizatu honen lan-baldintzak negoziatzeko aukera irekitzea.

Gogoratu behar da doktore aurreko ikerlarien kontratuen kodearen aldaketa arbitrarioak kolektiboaren haserrea piztu eta formazioko ikertzaileen prekarietate egoera azaleratu zuela, arazoaren sakontasuna begi bistan jarriz. Ez da nahikoa Gizarte Segurantzak atzera egin eta kontratu kodeak 401era aldatzea, aurreko egoerara itzuliz. LABentzat, euskal instituzioek eta eragile sozialek euskal ikerkuntza eta ikerlarien karrera garatzeko markoa adostearekin iritsiko da arazo honen osotasunezko konponketa.

Bitartean, doktore aurreko zein doktore ondoko ikertzaileen lan-baldintzak hobetzeko mahai negoziatzailean, besteak beste, ondoko puntuak aztertu eta negoziatu behar direla uste du LABek:

-Soldatak duintzea
-Deialdi desberdinetako lan-baldintzak parekatzea
-Kontratu amaierako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izatea
-Formazioa prebentzioaren eta segurtasunaren arloan jasotzea
-Ikerkuntza ibilbidearen eredua martxan jartzea eta, horrela, belaunaldiaren erreleboa gauzatzea

Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu formazioko ikertzaileen gaiaren inguruan EHBilduk ez legezko proposamena aurkeztu duela Eusko Legebiltzarrean, bere tramitean aurrera doana.

LABek Ikerlarien hausnarketak eta aldarrikapenak jaso eta, langile guztien eskubideak defendituko ditu. Hurrengo egunotan Euskal Herriko Ikerlarien Asanbladako ordezkariekin batzarra burutuko dugu kolektiboaren kezka eta asmoak zuzenean ezagutzeko.
 

 

 

Munduko Federazio Sindikalak elkartasuna adierazi dio Venezuelako herriari

0
MFS-a mundu osoko 126 nazioetako 92 langileren ahots militanteak, bere elkartasun internazionalista adierazi nahi dio Venezuelako herriari, bertze behin oldarraldi inperialista baten erdigunean kokatuta dagoen honetan. Aldi berean, Venezuelako herriaren kontra OEAren barruko agenteak egiten ari diren maniobra politiko eta juridikoak gure indar guztiekin errefusatzen ditugu.

Hauxe da Munduko Federazio Sindikalaren adierazpena:

Guretzat inoiz ez zen sekretu bat izan Estatu Batuek eta NATO eta Europar Batasuna bezalako nazioarteko aliantzek beraien ahotsetatik ezberdinak diren guztiak isilarazi nahi izatea; hau da, errekurtso naturalen arpilaketaren aurrean erresistentzia agertzen duenarekin eta haien politika ekonomikoekin ados ez dagoenarekin bukatu nahi dute. Hego Amerikan eta Karibean bere nagusitasuna bermatze aldera OEA laguntzaile fidela izan zen eta bada gaur egun, monopolio Estatu Batuarren errentagarritasuna defendatuz bere Idazkari Nagusia den Luis Almagroren bitartez. Venezuelarentzako ezegonkortze planekin jarraitu nahi dute, gerra ekonomiko eta mediatiko baten parte delarik.

Gure aldetik, bertze behin ere adierazi nahi dugu herriak bakarrik direla haien oraina eta etorkizuna eskubidea daukatenak. MFS-ak Venezuelako langile klaseari deia luzatzen dio, eta hala nola Hego Amerikako langile klase guztiari, Estatu Batuetako inperialismoaren egitasmoen aurrean erne egoteko. Historiak erakusten digun bezala, herriak dira gertakizun politikoak erabakitzen dituztenak. Horregatik gure elkartasun internazionalista berresten dugu eta gure laguntza guztia eskaintzen diogu Venezuelako herriari.
 

 

 

Langile ilegalik ez dagoela aldarrikatu dugu


"Bertakoa edo kanpokoa, langile klase bera" edo "Top manta, despenalizazioa" izan dira Iruñean gaur entzun diren leloak, bi saltzaile ibiltariren aurkako epaiketa dela eta. Lizarran duela lau urte izandako gertakari batengatik epaitu dituzte, eta babesa eskaini diegu epaitegien aurrean. "Ez dago langile ilegalik", aldarrikatu dugu.

 

 

 

Presoak etxera ekarri behar ditugula aldarrikatu dugu


Martxoa amaiera iritsi da, eta hilero egin ohi dugun moduan, gaur ere kalera irten gara Basauri eta Mendaron presoak etxean egon behar dutela aldarrikatzeko. Presoen egoera larria da orokorrean, baina oraingo honetan bereziki azpimarratu nahi dugu larriki gaixorik daudenea. Berandu baino lehen etxera ekarri behar ditugu. Bizi ditugun garaietan ezinbestekoa da, gairai heldu eta egoerak eskatzen dituen neurriak hartzea.

 

 

 

CCOOk eta UGTk negoziazio kolektiboa estatalizatu nahi dute

Aspaldi honetan ohartarazi izan dugu patronal eta sindikatu batzuk, hain zuzen CCOOk eta UGTk, erabaki bat hartu dutela: estatu mailako negoziazio kolektiboa lehenestea, Euskal Herrian egiten denaren kalterako. Soldata miserableak ezarri nahi dituzte, zenbait kasutan oraingoak baino %50 txikiagoak, horren truke hitzarmenak negoziatzerakoan eta ordezkaritza izaterakoan monopolioa izango dutelarik. Arrazoi honek bultzatu gintuen Ostalaritzako Akordio Markoa egitera. Orain, CEHAT eta FEHR patronalek, UGT eta CCOOekin batera, Estatuko Ostalaritza sektoreko Lan-Akordioaren (ALEH) batzorde parekidean erabaki dute “indarrean dagoen ALEH-aren eragina eta balio juridikoa defenditzeko dagozkion erabaki legalei” ekitea, hots, aipatutako akordio markoaren aurka jotzea. 

Eskandaluzkoa da sindikatu berdinek hemen Sektorearteko Akordio bat sinatzea, bertoko hitzarmenei estatuko akordioekiko lehentasuna emateko, eta gero estatuko patronalarekin akordioak iristea EAEko ostalaritzan negoziazio kolektiboa galarazte aldera. Halaber, honek agerian uzten du benetan euskal langileak nork defenditzen dituen, eta nork ez.

ELAk eta LABek dei egiten diegu CONFEBASKi eta EAEko Ostalaritza Federazioei, orain estatutik salatu nahi den akordioa sinatu dutenez, iritzi publikoari jakinaraz diezaiotela honi buruz zer iritzi duten. Ostalaritzako Akordio Markoa sinatuta EAE mailako negoziazio kolektiboaren aldeko hautua egin zuten; beraz, CCOO, UGT eta estatuko patronalen jarrera salatu egin beharko lukete, hauek EAEn langileei eta enpresei galarazi egiten baitiete negoziatzea.

Bestalde, aukera ezin hobea du Eusko Jaurlaritzak sasi-elkarrizketa sozialeko mahaian hartutako akordioak indargabetzeko, baita hartu dituen beste erabaki batzuk bere onera ekartzeko ere. Hala egin ezean, agerian geratuko litzateke ez duela benetan defenditzen hitzez defenditzen duena, eta frogatuko luke gure herriko langile-klasea pairatzen ari den prekarizazio prozesua bultzatzen ari dela. Ezin da ulertu honelako erasoa datorrenean Urkulluren gobernua beste aldera begira egotea.

Negoziazio kolektiboaren estatalizazioarekin izatez milaka eta milaka langileren lan- eta bizi-baldintzak hondatzen dira, hau da, prekaritatera zigortzen ditu. ELAk eta LABek berretsi egiten dugu baldintza horiek defenditu eta hobetzeko geure konpromisoa, baita Lan Harreman eta Gizarte-Babeseko euskal Esparruaren aldekoa ere.
 

 

 

Eskubide sozialen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dugu

LABeko Nazio Komiteko ordezkariek eskubide sozialen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazioa Bilbon izango da larunbatean, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak izan duen %8ko igoera aplikatzea aldarrikatuko dugu, besteak beste.
 Era berean, 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea eskatuko dugu.

Larunbateko manifestazioak atxikimendu ugari jaso ditu egunotan. Hainbat gizarte eragilek agerraldia egin zuten asteartean, mobilizaziorako deia luzatzeko. Ostegunean, berriz, euskal gehiengo sindikalak egin zuen bat protestarekin.
 

 

 

Ez dugu inolako konpromisorik ikusten Bizkaiko eskuhartze sozialeko sektorearen defentsan

Gaur egin da Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko IV Hitzarmen Kolektiboaren bigarren mahai negoziatzailea. Beran, Gizardatz patronalak hitzarmenari begira egin duen proposamena aurkeztu du, honekin plataforma sindikalei erantzuna emanez.

Sektorearen gehiagoa duten CCOO, LAB eta ESKk gertatutakoaren lehen balorazio bat egin nahi dugu:

• Lehenik eta behin, ez du astirik eman enpresaren proposamena aztertzeko atzo arratsaldean jaso genuelako Gizardatz patronalaren proposamena.

• Gizardatzek aurkeztutakoari dagokionez, guztiz etsigarria da Bizkaiko Eskuhartze Sozialerako IV Hitzarmenerako planteamenduak entzutea. Askiezak izateaz gain, alderdi erregresiboak daude, orain arte lortutakoarekiko atzerapausoak suposatzen dutenak. Orain arte lortutakoarekiko eta Eskuhartze Sozialeko sektorearen hobekuntza aurre egiteari osoko emendakina da.

• Deigarria da Gizardatzeko planteamendua honek egiten duen sektorearen ustezko defentsaren kontrakoa dela eta langileen lan-baldintzak homogeneizatzea ekarriko lukeen etorkizuneko Hitzarmen Kolektibo Autonomiko baten aldeko apustua. Bizkairako plantemendua, 4 urtetakoa, 2020an amaituko litzateke eta Gipuzkoakoa 2018ra arte egongo litzateke indarrean. 2017an erosteko ahalmenaren galera ekarriko luke, aintzanatasun osagarria desagertaraztea, lanaldiaren 7,5 ordutako murrizketa indarraldiko 4 urteetan, Gipuzkoako 1.592 orduen aurrean eta aldi baterako desgaitasunen aurreko babes sistema zalantzan jarriz.

CCOO, LAB eta ESKk ez dugu inolako konpromisorik ikusten Bizkaiko eskuhartze sozialeko sektorearen defentsan, arreta nahikoa eta egokiari dagokionez sektore sozialen inklusio sozialaren alde, lan-baldintza egokiekin eta ondorioz, horretarako nahikoak izango diren aurrekontu partidekin.
Beste behin, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako arduradunak eta udal enteetakoak Gizardatzen ahotik ari dira hitzegiten, inklusio sozialeko zerbitzuen berregituraratzea bultzatzeko, langileen eta gizarteari lepoa emanez egiten ari direnak, eskubide galerarekin.

Dei egiten diogu Gizardatzi birpentsatzeko eta posizioa finkatzeko Aldundia eta Eusko Jaurlaritaren aurrean benetako apustua egiten badute babes sistema egoki baten eta zerbitzua ematen duten langileen lan-baldintza egokien alde edo bestela low cost zerbitzuen hornitzaile hutsak izaten jarraituko dute, finantzazio askieza zerbitzuen kalitatera eta lan-baldintza txarretara eramanez.