2026-09-25
HomeIrakaskuntzaUnibertsitateaIkertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira EHUn

Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira EHUn

Gaur, martxoaren 31an, UPV/EHUko Plangintza Batzordean Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordeak sindikatuoi informatu digu formazioko ikertzaileen kolektiboaren egoera tratatzeko negoziazio mahaia deituko duela apirilaren bigarren hamabostaldian. LABek eskatu zuenetik, otsailaren 17tik alegia, denbora gehiegi pasa bada ere, poztekoa da kolektibo prekarizatu honen lan-baldintzak negoziatzeko aukera irekitzea.

Gogoratu behar da doktore aurreko ikerlarien kontratuen kodearen aldaketa arbitrarioak kolektiboaren haserrea piztu eta formazioko ikertzaileen prekarietate egoera azaleratu zuela, arazoaren sakontasuna begi bistan jarriz. Ez da nahikoa Gizarte Segurantzak atzera egin eta kontratu kodeak 401era aldatzea, aurreko egoerara itzuliz. LABentzat, euskal instituzioek eta eragile sozialek euskal ikerkuntza eta ikerlarien karrera garatzeko markoa adostearekin iritsiko da arazo honen osotasunezko konponketa.

Bitartean, doktore aurreko zein doktore ondoko ikertzaileen lan-baldintzak hobetzeko mahai negoziatzailean, besteak beste, ondoko puntuak aztertu eta negoziatu behar direla uste du LABek:

-Soldatak duintzea
-Deialdi desberdinetako lan-baldintzak parekatzea
-Kontratu amaierako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izatea
-Formazioa prebentzioaren eta segurtasunaren arloan jasotzea
-Ikerkuntza ibilbidearen eredua martxan jartzea eta, horrela, belaunaldiaren erreleboa gauzatzea

Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu formazioko ikertzaileen gaiaren inguruan EHBilduk ez legezko proposamena aurkeztu duela Eusko Legebiltzarrean, bere tramitean aurrera doana.

LABek Ikerlarien hausnarketak eta aldarrikapenak jaso eta, langile guztien eskubideak defendituko ditu. Hurrengo egunotan Euskal Herriko Ikerlarien Asanbladako ordezkariekin batzarra burutuko dugu kolektiboaren kezka eta asmoak zuzenean ezagutzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.