2025-12-31
Blog Page 963

Kalera irten gara azken heriotz istripua salatzeko

A.R.J. 24 urteko langilearen heriotza salatuz elkarretaratzea egin dugu Sopelan, enpresaren egoitza nagusiaren aurrean, euskal gehiengo sindikalak deituta. Istripu gehienen atzean lan baldintzen prekarietatea dago: formakuntza falta, lan erritmo bortitzak, azpikontratak, lan gainkargak,… Istripuak saihesteko neurri egokiak behar dira eta aplikatu daitezen exigitzen dugu.

Langileok ezin dugu onartu urtero istripu kopurua igotzea. Krisiaren aitzakiarekin prekaritatea areagotu egin da eta neurri zuzentzaileak hartzea alde batera utzi dute, eta hortik dator istripuen gorakada. Hau dela eta, enpresei eta administrazioei lan baldintza egoki eta seguruetan lan egiteko eskubidea exijitu behar diegu.

 

 

 

Preso eta iheslariei babesa eman diegu Iruñean


Euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko aldarria kalera eraman du gaur LABek, goizean egindako manifestazioaren bitartez.

Bilboko biharko manifestazio nazionalaren atarian, LAB kalera irten da gaur goizean, esukal preso eta iheslari politikoen alde. Euripean, hirigunea zeharkatu dute hainbat lagunek, banderolak eskuetan.

Hainbat herritan protesta egin du LABek asteotan.

 

 

 

Darpon sailburuak osasun sareko pilaketei buruz Gasteizko Legebiltzarrean azalpenak ematea eskatzen dugu

0


Sailburuaren agerpen parlamentarioa beharrezko ikusten du LABek, hala nola, egindakoagatik eta esandakoagatik ardura onartzea dimisioa aurkeztuz.

Osasun sarean gertatzen ari den pilaketa egoera jasanezinari buruzko azalpenak eman beharko lituzke Darpón Jaunak Eusko Legebiltzarrean. Eta agerraldi honetan, pairatzen ari garen egoera honetara heltzeko benetako arrazoiak argi azaldu.

Osakidetzako langileok zein LAB sindikatuak jakin badakigu soberan arrazoi hauek zeintzuk diren. Besteak beste aipa ditzakegu gabonetan egun libreak hartzen dituzten langileak ez ordezkatzea eta ez kontratatzea; solairuak ixtea eta oheak gutxitzea; anbulatorioetako ordutegia murriztea eta agendak ixtea; gripeari aurre egiteko aparteko pertsonala ez kontratatzea; anbulantzien zerbitzua pribatizatuta egotea, kobratzen duten zerbitzua ez ematea eta urriak diren langileak esplotaturik egotea dakarrena. Darponek berak onartu egin du hau bere adierazpenetan, esan duenean gripe kasuak aurreko urteetakoen antzekoak direla, baina lehenago heldu direla, “oporretan”. Gehitu beharko genuke, oporretan “Osakidetzak bere zerbitzu guztiak murriztuta dauzkanean, langileak ez ordezkatzeko kontratazioaren bidez”.

Kasu honetan, Osasun Sailaren propaganda ahalguztidunak ezin izan du errealitatea ezkutatu. Eta hau izebergaren punta baino ez da. Hemen daukagu Osakidetzan jaun eta jabe den murrizketen, azpijokoen eta partxeen politikaren emaitza. Gezurrak hanka motza du. Eta oraingoan, agerian gelditu da nabarmen. Zergatik esan digute behin eta berriro zerrendetan ez zegoela kontratatzeko langilerik, eta bat-batean 200 langile baino gehiago kontratu dutela esan? Zergatik ez dituzte ireki duela bi aste orain irekitzen ari diren oheak?

Bada garaia Darponek azalpenak eman ditzan, egindakoaz eta esandakoaz ere bai. Izan ere, oso larria deritzogu berak daukan ardura adierazpen matxistekin estali nahi izateari, Osakidetzako langile gehienak emakumeak izanik ordezkatzeko politika zailagoa dela ulertaraziz, onartu gabe bere exekutiboaren berdintasunaren aldeko konpromiso falta. Bestaldetik, ordezkari sindikalok pilaketak daudenean “esku hartzen gelditzera” animatzen duenean, oso maila baxuko populismo merkea egiten ari da sailburua. Darpon jauna, Osakidetza egunero aurrera ateratzen bada langileok gure lanpostuetan egiten dugun gain- esfortzu eta “esku hartzei” esker baino ez da, ordezkari sindikalonak barne.

Beraz, Sailburuaren agerpen parlamentarioa beharrezko ikusten dugu, hala nola, egindakoagatik eta esandakoagatik ardura onartzea dimisioa aurkeztuz.

 

 

Mobilizazioak, La Milagrosa ikastetxea ixteko arriskuaren aurrean

0

La Milagrosako ikastetxeak 350 familia eta 39 langile ditu. Matrikula beteta dauka (0 urtetik 16 urtera) eta ixtearen mehatxua dauka, eraikinaren alokairuaren prezioan ados jartzen ez badira edo afera honetan parte diren instituzioak eta pertsonek ere gelditzen ez badute gelditzen; Miranda Fundazioa, Hezkuntza saila, Barakaldoko Udala eta Alkateak, hain zuzen ere. Honela gauzak, bihartik aurrera ikastetxe eta Miranda Fundazioaren aurrean egunero egongo diren elkarretaratzeetan parte hartzera dei egin dio La MIlagrosa Ikastetxeko langileen asanbladak Barakaldoko herriari eta Hezkuntza komunitate osoari. Horretaz gain, urtarrilaren 17an, 17:30etan, Barakaldoko Udaletxearen aurrean mobilizatuko dira, eta, urtarrilaren 19an, 18:00etan, Bilbon dagoen Hezkuntza Sailaren aurrean.

Hau ez da kontu berria zoritxarrez, eta egoera honetara heldu baino lehenago, familia eta langileek aurreko urteetan ixtearen mamua ere pairatu behar izan dute. Kristau Eskola barruan dauden Hijas de la Caridadeko Monjek 50 urtetan hezkuntza proiektu hau kudeatu dute, eta fundamentuzko arrazorik gabe bere jarduna aldebatera uztea erabaki zuten alokairuaren igoeraren aitzakia izan gabe. Fundazioko Patronatoko kideek, arazoa arindu beharrean, alokairua igotzea erabaki zuten beste hezkuntza proiektu bati ateak itxiz. Hau axolagabekeria! Hori dela eta, 40 langile langabezira joan daitezke eta 350 familia aukeratutako hezkuntza eskaintza gabe geratuko dira.

Horretaz gain, Barakaldoko Udalak eta alkate andreak ere erantzunkizuna daukate egoera honetan, alkatea Miranda Fundazioko 1. presidenteordea den heinean eta egoera hau ekiditeko ezer ere egin ez duenean. Barakaldoko Udalak, langabeziak bereziki zigortutako udalerrian, beste 39 langile langabezira bidaliko ditu eta hezkuntza eskaintza bat ezabatuko du herritik.

Miranda Fundazioaren jarrera ere salatu nahi dugu, interes ekonomikoak herriaren hezkuntza interesen aurrean lehenetsi dituelako. Izan ere, Fundazioaren opakotasuna salatu nahi dugu hartutako erabaki eta funtzionamenduan.

La Milagrosa Ikastetxea itunpeko zentru bat da eta betebehar batzuk ditu Hezkuntza Sailarekiko. Hori dela eta, Sailak ere erantzunkizuna dauka ikastetxe hau ixten bada eta familiak eta langileak kalean uzten baditu.

Hau guztia ikusita, langileen asanbladak Barakaldoko Alkate Andreari, Hijas de la Caridadeko Monjei, Miranda Fundazioari eta Eusko Jaurlaritzari bil daitezela eskatzen dio, Barakaldon hezkuntza eskaintza eta 39 lanpostu ere ez galtzeko.

Izan ere, bihartik aurrera ikastetxe eta Miranda Fundazioaren aurrean egunero egongo diren konzentrazioetan parte hartzeko dei egiten diogu Barakaldoko herriari eta Hezkuntza komunitate osoari.

Horretaz gain urtarrilaren 17an 17:30etan Barakaldoko Udaletxearen aurrean mobilizatuko gara eta urtarrilaren 19an 18:00, Bilbon dagoen Hezkuntza Sailaren aurrean (Gran Via 85).
 

 

 

Aurrekontu solidarioagoak aldarrikatuko ditugu asteazkenean, Gasteizen


Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta sindikalek, LABek barne, elkarretaratze bat egingo dute asteazkenean, hilak 18, Gasteizen. Hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarraren aurrean bilduko gara, 10:00etan, agintariek prekarietatera eramaten gaituztela salatzeko.

2017. urteko aurrekontuen eztabaida dela eta, hainbat euskal eragile sozial eta sindikalek, LABek barne, protesta egingo dute asteazkenean Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Elkarretaratzea 10:00etan izango da, eta, murrizketak salatzeaz gain, aurrekontu solidarioago baten aldeko aldarria egingo dute.
 

 

 

Astelehenean elkarretaratzea egingo dugu Bilbon, murrizketen aurka


Hainbat eragile sozial eta sindikalek elkarretaratzera deitu dute astelehenerako, urtarrilak 16, murrizketen aurka protesta egiteko. Hain zuzen ere, EAJ eta PSE eskubideen aurka ari direla salatuko dute, eta gizarte politika justu eta solidario bat aldarrikatu. LAB dago elkarretaratzea deitu duten eragileen artean.

Erakundeek legea bete dezatela eskatuko dute, besteak beste, astelehenean elkartuko diren eragileek. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatuko dute, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste. 

Elkarretaratzea Bilbon izango da, 10:15ean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

 

 

 

Tubos Reunidos Industrialeko Aldi Baterako EEEa bertan behera uztea eskatzen dugu

0

Tubos Reunidos Industrialeko LAB eta ELAko sail sindikalek Aldi Baterako EEEa bertan behera uztea eskatzen diogu. Hain zuzen ere azken hilabeteetan sartutako eskariak eta egin diren lan ordu gehigarriek agerian utzi dute batzordeko gehiengoak hasieratik esan bezala, Tubos Reunidos Industrialeko Zuzendaritzak aurkeztu eta Eusko Jaurlaritzak abala eman zion espedientea ez dagoela justifikatuta.

TRIko LAB eta ELAko atal sindikalen prentsa-oharra

Tubos Reunidos Industrialeko LAB eta ELAko sail sindikaletatik, enpresako zuzendaritzari langile gehiengoari ezarri zion Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientea bertan behera uztea eskatzen diogu, azken hilabeteetan sartutako eskariak gehitu direlako eta bere eragina oso eskasa izaten ari delako.

Espedientea ezarri zutenetik, bataz besteko 12.500TN sartu dira hilabete bakoitzean, aurreko 12 hilabeteak hobetuz. Gainera, egiten ari garen produktuak balio handigoakoak dira. Honi gehitu behar zaio petrolioaren prezioa bikoiztu egin dela eta bere prezio baxua izan zela, Tubos Reunidosek bere txostenean, espedientea ezartzeko arrazoietariko bat.

Lanaldiei begiratuta espedienteak izan duen eragina ez da %5,5era ailegatu, hauetariko nahikotxo antolakuntza arrazoiengandik izan direnean eta ez eskari eskasiagatik. Espediente hau enpresak nahi eta indarrean dugun hitzarmenak ematen ez dion langileen malgutasunean bakarrik oinarritzen da, eta honekin, Amurrioko enpresan planifikazioan eta ekoizpenean egiten ari diren errakuntzak zuzentzen ahalegintzean.

Honi gehitu behar zaio, urtarrila eta otsaileko hilabeteetan normaltasunez lan egin dela komunikatu duela Zuzendaritzak eta 2016ean, 6000 aparteko ordu egin direla . Datu guzti hauek frogatu besterik ez dute egiten, batzordeko gehiengoak hasieratik esan bezala, Tubos Reunidos Industrialeko Zuzendaritzak aurkeztu eta Eusko Jaurlaritzak abala eman zion espedientea ez dagoela justifikatuta. Honegatik guztiagatik, Tubos Reunidos Industrialeko Zuzendaritzari eskatzen diogu langileei ezarritako Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientea bertan behera utz dezan.

 

 

 

Enpresak bere betebeharrak ez betetzea salatu dute Kaipeko langileek

Pasaiako Zaharren Udal Egoitzak azpikontratatutako enpresako langileek, LAB sindikatuko ordezkariarekin batera, azken urteetan pairatzen ari diren egoera salatu dute: soldatak sistematikoki atzerapenarekin jasotzea; 2012ko ordainsariko zorrak oraindik jaso gabe izatea; GEROA BGAEri egiten zaion ekarpena ez ordaintzea; eta 2015etik zorrak oraindik ordaindu gabe izatea.

Hau da gaur igorri duten oharra, Langileen Asanblada eta LABen izenean:

Pasaiako Zaharren Udal Egoitzak azpikontratatutako Kaipe enpresako langileek, LAB sindikatuko ordezkariarekin batera, azken urteetan enpresa honetan pairatzen dugun egoera salatu nahi dugu:

1. Soldatak sistematikoki atzerapenarekin jasotzea
2. 2012ko pagako zorrak oraindik jaso gabe izatea
3. GEROA BGAEri egiten zaion ekarpena ez ordaintzea
4. 2015etik zorrak oraindik ordaindu gabe izatea

Honetaz guztiaz gain, 2016ko abenduko nomina ez zaigu ordaindu, Erakundeak ordaindutakoa gastatu baitu enpresak.
Egoera hau jasateaz kokoteraino gaude. Gure lana betetzea exigitzen zaigu eta hala egiten dugu, baina ez dugu zertan momentu oro erreklamazioak eta salaketa judizialak jartzen ibili.

Kaipek ez digu zor diguna ordaintzen, eta Pasaiako Zaharren Egoitzak, arduradun zuzen gisa, ez du egoera konpontzen. Langileekiko dituen betebeharrak betetzen ez dituen enpresa bati azpikontratatzen jarraitzen du.

Egoera honen aurrean mobilizazioei ekitea erabaki dugu. Lehen elkarretaratzea atzo, hilak 11, egin genuen eta egoera aldatzen ez den bitartean mobilizatzen jarraituko dugu.

 

 

 

Martxoaz geroztik ez dutela soldatarik jaso salatu dute Unipapel enpresako langileek

0

LAB eta ELAko enpresa batzordeko kideek Adunako lantegiko langileen egoera salatu dute, jada 12 direlako zor zaizkien nominak, aparteko ordainsariak barne. 2016ko uztailaren 11az geroztik, langile guztiak etendura EEE batean daude, %100ekoa, eta duela egun batzuk jakin dute Espainiako Auzitegi Nazionalak EEEa atzera bota duela, iruzurra dela argudiatuz. Hau guztigatik, elkarretaratze bat egin dute gaur, lantegiaren kanpoaldean, konponbide duin bat eskatzeko.

Hau da Unipapeleko enpresa batzordeak argitaratutako oharra:

ELA eta LABeko komiteko kideok, enpresa konkurtso egoeran sartu eta 6 hilabetera bizi dugun egoera salatzen dugu.

Unipapeleko langile guztiak, 2016ko uztailaren 11az geroztik, etendura EEE batean gaude, 100%ekoa, eta duela egun batzuk jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) atzera bota duela, iruzurra dela argudiatuz. Beraz, EEEa baliogabetua egonda, jada 12 dira enpresako langileei zor zaizkien nominak, martxotik gaur arte, aparteko ordainsariak barne.

Honen erantzule zuzena Springwater putre funtsa da, hauek dira langileok bizi dugun egoera gogorraren erantzule zuzenak. Izan ere, bertako administratzaile nagusi den Martin Grushkak, ADVEOren laguntza zuzenarekin, Unipapel egoera kritikora eraman eta likideziarik gabe utzi baitu, nominak ordaindu gabe uzteraino.

Gaur egun, langileok zain gaude ea administratzaile konkurtsalak egoera bere gain hartzen duen. Bi sindikatuok harriduraz ikusten dugu Martin Grushkak Unipapelen zein beste enpresa batzutan (Pullmantur, Miró, Peggy Sue, Imtech…) egindakoa. Izan ere, bere helburua, enpresak hustu eta langileak inongo babesik gabe uztea baita.

Aldi berean, administrazioek izandako jarrera ere salatu nahi dugu, berriro ere ez baitute inongo interesik azaldu enpresaren etorkizuna bermatuko lukeen irtenbide bat bilatzen, langileon etorkizuna bermatuko lukeen irtenbide bat bilatzen.

Amaitzeko, ardura duten alde guztiei egoerarekin erantzule izan eta lehenbailehen langileentzat irtenbide duin bat izango duen soluzio bat bila dezatela exijitzen diegu, eta bila dezatela azkar!