2026-10-02
HomeIndustriaZurgintzaPineko langileen borrokari esker geroa bermatzeko akordioa lortu da

Pineko langileen borrokari esker geroa bermatzeko akordioa lortu da

Azken asteetan pineko langileek burututako borrokari esker Ingeteam taldearen salmentaren nondik norakoak eta Zima Taldearekin hitzartutako konpromisoak idatziz jartzera behartu ditugu. Hitzartutakoa modu egokian gauzatzen dela bermatzeko Pineko enpresa batzordeak jarraipen zuzena egingo du. Akordio honen harira Pineko langileek deituta zeuden paro eta mobilizazioak bertan behera uztea erabaki dute.

Guzti honen inguruko nondik norako ohar bidez jakinarazi du enpresa batzordeak
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...