2026-07-07
Blog Page 945

FAGOR CNAk etorkizuna izateko oinarriak adierazi ditugu

0

FAGOR oraindik sektorean baloratzen den marka bat da, eta inbertsore baten etorrera posible da. Izan ere, Eusko Jaurlaritza eta markaren jabe den Fagor S.Coop-i exijitzen diegu irtenbide faltsu bati ezezkoa ematea eta Euskal Herrian jarduera bermatuko duen proiektu berri baten aurkezpena eskatzea jarduera bermatuko duen inbertsore batean oinarrituta.

LABek FagorCNAren egoeraren berri eman nahi dio iritzi publikoari eta etorkizunerako proiektu baten oinarriak azaldu.
CNAk sistematikoki ez ditu bete Fagor Electrodomésticos erosi zuenean hartu zituen konpromisoak: aurkeztu zuen industria plana ez dute bete inbertsioei dagokionean, fakturazioari dagokionean eta enpleguari dagokionean, bereziki larria delarik Grumaleko langile ohi eta Fagor Electrodomésticoseko bazkide ohi batzuk oraindik kontratatu ez izana.

Zuzendaritzako etengabeko aldaketak (azkena atzo bertako Zuzendari Nagusiaren kaleraketa), salmenta estrategia zehatzik eza, gardentasun falta eta etengabeko inprobisazioa egungo jabetzak berak bakarrik etorkizuneko alternatiba bat eskaintzeko ezintasunaren erakusle dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzak prozesu honetan izandako papera salatu nahi dugu, publikoki enpresaren bilakaera ona aipatu dutelako. Zertan oinarritzen ziren horretarako?

30 pertsonen kaleratzea inora ez doan bidea da, ez die enpresaren benetako arazoei irtenbidea ematen. Horregatik LAB, neurri honen eta Jaurlaritza eta Fagor markaren jabe den Fagor S. Coopek bultzatutako balizko irtenbide faltsuen kontra dago.

Fagor CNArentzat etorkizuneko plan batek bazkide industrial baten etorrera behar du, izango duen akzioen portzentaia edozein delarik ere, sare komertzial bat eskeiniko duena jarduera saturatzeko, eta diruzaintzako tentsioekin amaitzeko gaitasuna izango duen gaitasun finantzieroa izango duena. Bazkide berri honekin enpleguarekiko eta proiektuarekiko konpromisoak adostu beharko dira. LAB prest dago horretarako.

FAGOR oraindik sektorean baloratzen den marka bat da, eta inbertsore baten etorrera posible da. Izan ere, Eusko Jaurlaritza eta markaren jabe den Fagor S.Coop-i exijitzen diegu irtenbide faltsu bati ezezkoa ematea eta Euskal Herrian jarduera bermatuko duen proiektu berri baten aurkezpena eskatzea jarduera bermatuko duen inbertsore batean oinarrituta.

Ezin dugu proiektu hau erortzen utzi, etorkizuna izan dezake eta izan behar du. ¡Enplegua eta etorkizunaren defentsan!
 

 

 

Elikadura burujabetza eta migrazio politikak izan ditugu hizpide Hanburgon

0
LABeko Ekintza Sozialeko kide Mikel Alvarez eta Mikel Esnaola Elkartasun Globalaren Goi Bileran izan dira, Hanburgon. Ezkerrak Europan dituen erronkei buruz hitz egiten ibili dira bertan, eta elikadura burujabetza eta migrazio politikak izan dituzte hizpide bigarren jardunaldian. Elikadurari dagokionez, Mikel Esnaolak azaldu du alternatibak lokaletik eraiki behar direla; migrazio politikei dagokienez, migranteen joan-etorrien atzean dauden arrazoi politikoak salatu ditu. Goi bileraren lehen egunean, berriz, LABek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta aurkeztu zuen, aldaketa sozialerako tresna gisa.


 

 

 

Langile bat hil da Irunen, hirugarrena bost eguneko epean

Gaur, Irungo Plasticos Alai enpresako 50 urteko langile bat hil da laneko istripu baten. Kasu honetan, goizaldeko 01:40 zirenean 700 kiloko zama bat erori zaio gainera. Enpresako komiteak 24 orduko lanuztea eta elkarretaratzea deitu ditu astelehenerako, uztailaren 10erako. Mobilzazioa 11:00etan izango da, enpresa atarian.

Dagoeneko 2017an gutxienez 35 langile hil dira Euskal Herrian euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 3 Araban, 12 Bizkaian, 14 Gipuzkoan eta 6 Nafarroan.

Egoera gorrian gaude, aste honetan 3 langile hil dira, baina ematen du inori ez zaiola inporta. Patronalak berdin jarraitzen du eta administrazio publikoetatik ez dute ezer egiten- Ostrukarena egiten dute, burua lurrean sartzen dute, ekaitzaren ostean barealdia dator, eta berriro gertatzen denean. berriro irtengo dira ezer ez esatera.

Istripuak ez dira gertatzen arrazoi puntual edo koiunturalatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino, eta hori da aldatu behar duguna.
Gaur, Irungo Plasticos Alai enpresako 50 urteko langile bat hil da laneko istripu baten. Kasu honetan, goizaldeko 01:40 zirenean 700 kiloko zama bat erori zaio gainera. Enpresako komiteak 24 orduko lanuztea eta elkarretaratzea deitu ditu astelehenerako, uztailaren 10erako. Mobilzazioa 11:00etan izango da, enpresa atarian.

LABek bat egiten du enpresaren komiteak egindako deialdiarekin, argi dago mobilizazioa eta borroka ezinbestekoak direla gertatutako lan istripua (eta guztiak) eta lan baldintza kaxkarrak salatzeko.
 

 

 

Eskubide Sozialen Kartaren nondik norakoak azaldu ditugu Hanburgon

LABeko Ekintza Sozialeko kide Mikel Alvarez Elkartasun Globalaren Goi Bileran izan da, Hanburgon. Ezkerrak Europan dituen erronkei buruz hitz egin dute bertan, eta LABek nabarmendu du alternatiba global bat eraikitzeko prest dagoela. Hain zuzen ere, sindikatuen eta mugimendu sozialen arteko sinergiak behar beharrezkoak direla berretsi eta gero, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren berri eman diegu goi bileran bildutakoei. Proposamenaren nondik norakoak azaldu dizkiegu, ekarpen gisa.


 

 

 

GSR eta Nuestra Señora de la Paz enplegua suntsitzen ari direla salatu dugu Egian

Kaleratzeen aurka eta enpleguaren defentsan mobilizatu gara Donostian, Egia auzoan, Nuestra Señora de la Paz zaharren egoitzaren aurrean. Mondragon korporazioko Gestion Servicios Residenciales (GSR) kooperatibaren jokabidea salatu dugu.
 

 

 

Erabateko jarraipena izan dute Edesa eta Geyserren egindako lan uzteek

0

Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresetako langileek lan uzteak egin dituzte gaur Arrasate, Eskoriatza eta Basauriko lantegietan, hartzekodunen aurrekonkurtsoaren aurkezpenarekin sortutako kezka adierazteko eta zuzendarizari eta Eusko Jaurlaritzari konponbide bat eskatzeko. Fagor CNA Groupeko enpresa batzordea jabeekin bildu da gaur bertan, eta zuzendaritzak ez diela etorkizuneko planik aurkeztu adierazi du.

Gaurko protestarekin, langileek euren kezka azaldu eta enpresa batzordeak egunotan adierazitakoa berretsi dute; hau da, enpresaren jokabidea onartezina dela. Hala, bidegarritasun plan bat exijitu dute berriro. 

Basauriko lantegiko langileak.

Hain zuzen ere, Fagor CNA Groupeko enpresa batzordeko kideak enpresako jabeekin bildu dira gaur, eta ondorengo prentsa oharra kaleratu dute bilerari buruz:

Gaur uztailak 6, Fagor CNA Groupeko enpresa batzordeko kideak enpresako jabeekin bildu gara. Bilera horretan ondorengoa esan digute:

– CNA Groupek aurrekonkurtsoa aurkeztu arren ez du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik.

– Jarduearekin jarraitzeko asmoa dute eta errentagarritasuna hobetzeko asmoarekin egituran aldaketak egin nahi dituzte. Hala ere, amaitutako bideragarritasun planik ez dagoela esan digute.

– Zeresana duten eragile guztiekin negoziatzeko asmoa dutela esan digute, enpresaren egoerari irtenbidea topatzeko.
Gure balorazioa da bilera etsigarria izan dela, ez digutela etorkizunerako planik aurkeztu.

Gure borondatea proiektuarekiko osoa da, baina gure konpromisorako beharrezkoa da 30 lagun kaleratzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientea kentzea. Ez badu horrela egiten, gatazka egoeran aurkituko gara.

Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena.

Eskoriatzako lantegiaren aurrean ere egin dute protesta.

LABek ere egoeraren irakurketa egin du, hartzekodunen aurrekonkurtsoaren aurkezpenaren harira.
 

 

 

Espetxe politika garai berrira egokitzeko eskatu diogu sindikatuok Espainiako Gobernuari

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta Etxaide Mugimenduak agerraldi bateratu bat egin dugu gaur Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren babesean, Madrilgo Gobernuari espetxe politika alda dezala eskatzeko.

Hauxe da gaurko agerraldian publiko egin dugun adierazpena: 

Hemen agertzen garen sindikatuak, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimendua, ezohiko Bilboko gaurko azaltze honetan bilduta Foro Sozial Iraunkorraren bultzadari esker, euskal gizarteari zera adierazi nahi diogu: joan den ekainaren 29an Eusko Legebiltzarreko parlamentarien %88ak espetxe politikaren inguruan hartutako akordio garrantzitsuari, eta, bereziki, larri gaixo dauden presoei ezarritako politika dagokionari, gure onespena ematen diogula.

Beraz, ondorengo aitorpena egiten dugu:

1. Sindikatuok eskumena duten agintariei eskatzen diegu indarrean dagoen estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak aintzat har ditzatela gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzea eta espetxetik ateratzea ahalbidetzeko, arrazoi humanitarioak eta duintasun pertsonala dela eta.

2. Sindikatuok Gobernu zentralari eta bereziki Espetxe Erakundeei eskatzen diegu espetxe populazio osoaren bizitza, segurtasun eta osasun eskubideen errespetua babes dezatela, botere publikoek sentsibilitate berezia adierazi behar dutelako espetxe politika zuzendu behar duten printzipioak eta, zehazki, Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikulua aplikatzean.

3. Hori dela eta, sindikatuok eskatzen dugu Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa indargabetzea eta Barne Ministroak adierazitako irizpidea zuzentzea, zeinaren arabera gaixo dagoen presoei ez zaien baldintzapeko askatasuna emango bi hilabeteko epean hiltzeko berehalako arriskua ez badago, irizpide horrek legalitate eta humanitate oinarrizko printzipioak urratzen dituelako eta halako erabakia ustez hartu beharko lukeen pertsonal medikuaren printzipio deontologikoen kontra doalako.

4. Sindikatuok beste behin ere Gobernu zentralari eskatzen diogu euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe-politikaren orientazioa.

Hemen bildutako sindikatuek, apirilaren 5an Bilbon egindako adierazpena errepikatzen dugu: “Gure erantzukizuna da, erakunde sindikalak garen aldetik, hainbeste hamarkadak utzitako ondorioak gainditzea. Besteak beste, geure erakundeentzako ere erronkak dira honakoak: hitza armagabetzea, zilegizko gure gorabeherak demokratikoki eta gizalegez bideratzea, eta tirabirak kudeatzeko elkarrizketa eta negoziazioari balioa ematea”.

Ondorioz, instituzioekin, alderdi politikoekin eta gizarte zibileko beste erakundeekin aribidean dauden elkarrizketa bideak sakontzeko konpromezua hartzen dugu.

Gaur, hemen, alderdi politikoen gehiengoa eta sindikatuen osotasuna dagoeneko beste fase batean gaudela egiaztatzen dugu. Espetxe politikari buruzko aldeetan nahikoa izango den adostasun transbertsala eta barneratzailea lortzeko lan egiten, espetxe politika, baita ere, garai politiko berriari egokitu dezan.
 

 

 

Euskal Herrian murru demokratiko sendo bat altxatzeko unea da, Altsasuko basakeriaren aurrean

0
Elkartasuna eta besarkadarik estuena helarazi nahi diegu gazte altsasuarrei eta haien senideei. Gure deia, halaber, altsasuarrei, nafar jendarteari eta euskal herritar guztiei, basakeria honi herri mobilizaziotik erantzun irmoa ematera. Altsasun bertan dugu horren adibide txalogarria. Dei egiten diegu ere Nafar Gobernuari zein Eusko Jaurlaritzari, injustizia honen aurrean erantzun irmo bat eman dezan.

Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak 62 urterainoko espetxe zigorrak eskatu ditu Altsasuko auzipetuentzat; lesio terroristak egozten dizkie, eta launa delitu leporatu, bakoitzari. Zalantzarako tarterik gabe, basakeria politiko eta judizial hutsa da fiskalatzaren eskaera. Honen aurretik, kezka handiz hartu genuen auzia Iruñeara bideratzea ukatu eta Audientzia Nazionalaren esku mantentzeko erabakia, eta orain, gure susmorik txarrenak berretsi egiten dira, fiskalaren zigor eskaerarekin.

Kolpe antidemokratiko izugarria da gazteentzat, haien familia eta lagunentzat zein Altsasuko herriarentzat. Jendarte zibiletik, eragile politiko, sozial eta sindikalon eskutik, baita eremu instituzionaletik ere, ahots ugari izan gara behin eta berriro justizia, demokrazia, proportzionaltasuna eskatu dugunak. Audientzia Nazionalak, baina, fiskaltzaren eskutik, desproposito honekin erantzun du.

Jai giroan sortutako liskarra, terrorismo delituaren akusazioa eta 62 urterainoko espetxe zigor eskaera. Gutxieneko berme eta joko arau demokratikoak sustraituak dituen herrialde batean pentsaezina litzatekeena, guztiz posible da Espainiar Estatuan, horretarako ditu salbuespenezko tribunalak, horretara bideratuak, Estatu aparatuak, politikoak, judizialak, polizialak.
Auzi honen larritasuna azpimarratu nahi dugu, eta salatu, hasieratik eman zaion erabilera politikoa. Baita estrategia horretan erabakigarria izan den bulkada eta manipulazio mediatikoa ere, komunikabide unionisten aldetik. Maniobra polizial, mediatiko, juridiko-politiko erabatekoa da 8 gazte altsasuarren etorkizuna jokoan jarri eta eta herri oso bat kriminalizatu duena.

Elkartasuna eta besarkadarik estuena helarazi nahi diegu gazte altsasuarrei eta haien senideei. Gure deia, halaber, altsasuarrei, nafar jendarteari eta euskal herritar guztiei, basakeria honi herri mobilizaziotik erantzun irmoa ematera. Altsasun bertan dugu horren adibide txalogarria. Dei egiten diegu ere Nafar Gobernuari zein Eusko Jaurlaritzari, injustizia honen aurrean erantzun irmo bat eman dezan, eta bere bitarteko guztiekin eragin, gazteen askatasunaren alde, eta Estatuko indar polizial eta militarren okupazioarekin amaitzeko. Gure herrian abian dugun garai berriari tresna eta estrategia zaharrekin erantzuten jarraitzen duen Estatua bera da orain armagabetu behar dena.
Eraiki dezagun, herriaren bulkadaz eta eragileon inplikaziotik murru demokratiko sendo bat Euskal Herrian, Madrildik datozen eraso zibil eta politikoei, eraso antidemokratiko guztiei bidea mozteko.

Gazteak Altsasun nahi ditugu, gurekin behar ditugu, libre!
 

 

 

Lan hitzarmenaren eta bost kaleratuen alde egin dugu protesta FCC-GMSM enpresaren aurrean

0

LABeko FCC-GMSMko Sail sindikalak elkarretaratze bat egin du gaur Gasteizen, enpresaren aurrean. Bost langile kaleratuak izan direla salatu eta lan hitzarmenaren egoeraren berri eman dugu. Ekainaren 29an ere elkarretaratze bat egin genuen arrazoi beragatik. Ostegunean berriro egingo dugu protesta, 13:30ean, enpresan bertan.