2026-11-05
HomeIndustriaMetalgintzaEdesa Industrialeko langileek prentsaren bidez izan dute hartzekodunen aurrekonkurtsoaren berri

Edesa Industrialeko langileek prentsaren bidez izan dute hartzekodunen aurrekonkurtsoaren berri

Edesa Industrial enpresak aurkeztutako hartzekodunen aurrekonkurtsoaren aurrean dugun iritzia eman genuen atzo, LAB sindikatu gisa. Bada, enpresa batzordearen txanda izan da gaur. Bere kezka adierazteaz gain, enpresaren jokabidea onartezina dela salatu du.

Hauxe da Edesa Industrialeko langileen ordezkariek kaleratu duten oharra:

Danok dakizuen bezala, Edesa Industrialeko zuzendaritzak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu zuen aurreko ostiralean.

Honi buruz, Langileen Ordezkaritza Legalak honakoa adierazi nahi du:

– Langileen ordekaritza honek prentsaren bidez jakin zuela honen berri.

– Larunbatean bertan zuzendaritzari azalpenak eskatu zitzaizkion eta aste hontan bilera bat egingo zela jakinarazi ziguten. Bilera hau atzo 2017/07/03an egin zen, 15:30ean egin zen.

– Parladé jaunak langileen ordezkaritza legalarekin egoteko konpromisua hartu
du, datorren ostegunerako.

– Martín jaunarekin izandako bileran, aurrekonkurtsoa aurkeztearen arrazoia babes judizial izatea dela esan zigun, izan ere uztailaren erdialdean agortzen da tresna finantzieroek duten luzapena eta derrigorrezkoa dela enpresaren berfinantziaketa

– Zuzendaritza lanean dauden produkzio lerroen hornikuntzan lanean dagoela.

-Enpresaren jokabide hau onartezina iruditzen zaigu, eta bidegarritasun plan bat exijitzen dugu, gure bizkarretara eginik ez dagoena. Gure langabezia kontsumitzen ari gara EEE baten bitartez, eta ez dakigu CNAk Edesa Industrialekiko zein enpresa proiektu duen.

– Langileen ordezkaritzak zaintza lanetan jarraituko du, langileen eskubideak bete daitezen, baita enpresarekin hartuko akordioak ere.

– Gogorarazi nahi dugu, langileen ordezkariak, sindikatuekin batera, hainbat alditan joan direla Eusko Jaurlaritzara enpresaren egoera salatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba orokorraren egunean Baionan mobilizatu gara politika neoliberalak gaitzetsi eta ikasle zein langileon boterea aldarrikatzeko

Goizean Baionako karriketan izan da Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusia, eta LABeko kideok bertan izan gara ozen esateko Macron gobernuaren eskutik langileen bizi-baldintzek okerrera...

LABek ontzat jo du CAFek amiantoaren eraginpean langileak jartzeagatik egindako arau-hauste oso larria berresten duen ebazpena, eta enpresari erantzukizunak eskatu dizkio

Sindikatuak azpimarratu du gertakariak salatzeko eta langileen osasuna defendatzeko egindako lana, eta CAFri exijitu dio kaltetutako langileekin dituen erantzukizun guztiak bere gain har ditzala.

Bost langile hil dira lan istripuz azken 24 ordutan Euskal Herrian

Atzo, azaroak 3, bi heriotza gertatu ziren, Larrabetzun bata eta Laudion bestea, lehen ikerketen arabera biak istripu ez traumatikoak. Gaur, berriz, Nafarroa hegoaldean, Pitillasen, hiru langile hil dira gaur purina-gune itxi batean itota. Hala, 67 dira dagoeneko 2026an istripuz hildako langileak.