2026-07-31
HomeEkintza PolitikoaEspetxe politika garai berrira egokitzeko eskatu diogu sindikatuok Espainiako Gobernuari

Espetxe politika garai berrira egokitzeko eskatu diogu sindikatuok Espainiako Gobernuari

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta Etxaide Mugimenduak agerraldi bateratu bat egin dugu gaur Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren babesean, Madrilgo Gobernuari espetxe politika alda dezala eskatzeko.

Hauxe da gaurko agerraldian publiko egin dugun adierazpena: 

Hemen agertzen garen sindikatuak, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimendua, ezohiko Bilboko gaurko azaltze honetan bilduta Foro Sozial Iraunkorraren bultzadari esker, euskal gizarteari zera adierazi nahi diogu: joan den ekainaren 29an Eusko Legebiltzarreko parlamentarien %88ak espetxe politikaren inguruan hartutako akordio garrantzitsuari, eta, bereziki, larri gaixo dauden presoei ezarritako politika dagokionari, gure onespena ematen diogula.

Beraz, ondorengo aitorpena egiten dugu:

1. Sindikatuok eskumena duten agintariei eskatzen diegu indarrean dagoen estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak aintzat har ditzatela gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzea eta espetxetik ateratzea ahalbidetzeko, arrazoi humanitarioak eta duintasun pertsonala dela eta.

2. Sindikatuok Gobernu zentralari eta bereziki Espetxe Erakundeei eskatzen diegu espetxe populazio osoaren bizitza, segurtasun eta osasun eskubideen errespetua babes dezatela, botere publikoek sentsibilitate berezia adierazi behar dutelako espetxe politika zuzendu behar duten printzipioak eta, zehazki, Espetxe Erregelamenduaren 104.4 artikulua aplikatzean.

3. Hori dela eta, sindikatuok eskatzen dugu Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa indargabetzea eta Barne Ministroak adierazitako irizpidea zuzentzea, zeinaren arabera gaixo dagoen presoei ez zaien baldintzapeko askatasuna emango bi hilabeteko epean hiltzeko berehalako arriskua ez badago, irizpide horrek legalitate eta humanitate oinarrizko printzipioak urratzen dituelako eta halako erabakia ustez hartu beharko lukeen pertsonal medikuaren printzipio deontologikoen kontra doalako.

4. Sindikatuok beste behin ere Gobernu zentralari eskatzen diogu euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe-politikaren orientazioa.

Hemen bildutako sindikatuek, apirilaren 5an Bilbon egindako adierazpena errepikatzen dugu: “Gure erantzukizuna da, erakunde sindikalak garen aldetik, hainbeste hamarkadak utzitako ondorioak gainditzea. Besteak beste, geure erakundeentzako ere erronkak dira honakoak: hitza armagabetzea, zilegizko gure gorabeherak demokratikoki eta gizalegez bideratzea, eta tirabirak kudeatzeko elkarrizketa eta negoziazioari balioa ematea”.

Ondorioz, instituzioekin, alderdi politikoekin eta gizarte zibileko beste erakundeekin aribidean dauden elkarrizketa bideak sakontzeko konpromezua hartzen dugu.

Gaur, hemen, alderdi politikoen gehiengoa eta sindikatuen osotasuna dagoeneko beste fase batean gaudela egiaztatzen dugu. Espetxe politikari buruzko aldeetan nahikoa izango den adostasun transbertsala eta barneratzailea lortzeko lan egiten, espetxe politika, baita ere, garai politiko berriari egokitu dezan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.