2026-06-19
Blog Page 918

[GarbiƱe Aranbururen hitzartzea] #LanDuinaBiziDuina – SoberanĆ­a para el cambio social



LABen Delegatuen Batzar Nazionala – Asamblea Nacional de Delegadas y Delegados

Garbiñe Aranburu Idazkari Nagusiaren hitzartzea
Intervención de la Secretaria General Garbiñe Aranburu


Kongresuan hartutako erabakiak gauzatzen hasteko ikasturtea izan behar da honakoa. Kongresu ondorengo lehen Batzar Nazional honetan ditugun erronkak konpartitu nahiko nituzke zuokin.

Hiru helburu nagusi ditugu: Batetik, burujabetza prozesuan sakontzea, bigarrenik preso eta iheslarien etxeratze bidean urrats berriak ematea eta hirugarrenik, bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta bizitza duinaren aldeko lanean eta konfrontazioan sakontzea.

Kurtso hasiera mamitsua, intentsoa izaten ari da. Agenda politikoari dagokionez, EAEn autogobernu ponentzia martxan da; Nafarroan ere akordio programatikoan jaso moduan estatus politiko berriaren eztabaida zabaltzeko urtea izan beharko luke eta Ipar Euskal Herrian Lurralde Elkargoaren sorrerarekin emaniko urratsetan sakontzen jarraitu behar da. Baina zalantzarik gabe, Kataluniako errefendumak eta burujabetza prozesuak markatu dute agenda politikoa.

Begiak Kataluniara begira ditugu, bihotza herri katalanarekin. Mirestekoa herri katalana izaten ari den jarrera, salbuespen egoeran dagoen herria izanik ere erakusten ari diren ausardia, determinazioa, konbentzimendua, harrotasuna, ilusioa. Arrazoiaren indarra duen herri mobilizatu eta antolatua delako une honetan Katalunia. Lezio handia ematen ari da. Zorionak eta txalo bero bat!

Igandetik aurrera ezer ez da berdin izango. Estatu antidemokratiko batean bizi garenaren beste adierazle izan zen igandean gertaturikoa, beste urrats bat. Irudi oso gogorrak ikusi genituen, oso larria da estatuak erabilitako errepresioa. Estatua, PPren Gobernua, PSOE eta Ciudadanosen laguntzarekin erreferendumaren aurretik eta egunean bertan saiatu zen ekidin ezin zuena ekiditen.

Indar polizialek neurri gabeko eta justifikaziorik gabe indarkeriaz zapuztu nahi izan zuten atzera bueltarik ez zuena. Frankismo garaiko irudiak ikusi genituen berriro ere. Baina alferrik!

Kataluniako herriak eta instituzioek, oztopo guztien gainetik, argi zuten, herriari hitza ematea demokrazia dela, errepresioaren bidetik mugatu ezin daitekeela demokrazia eta bozkatuko zutela.

A partir del referéndum del domingo nada volverá a ser igual, un día que difícilmente olvidaremos, un día que quedará marcado en el calendario. El domingo, el pueblo catalán votó y aunque no fuera en las mejoras condiciones, consiguieron resultados destacables que les otorgan la legitimidad de avanzar en el proceso soberanista. El camino no será fácil. La represión y el acoso no han terminado.

Tenemos que sacar conclusiones muy claras del proceso de Catalunya. Lo que está pasando tiene sus raíces en el modelo territorial que estableció el régimen del 78. No se construyó un estado democrático, sino un estado de carácter neofranquista, se impuso un régimen que negaba el derecho a decidir de pueblos y clase trabajadora.

Decían que, Franco dejó todo atado y bien atado, pero nada es para siempre, el régimen del 78 se tambalea. Se ha abierto una grieta que no hemos conocido en los últimos 40 años. Hasta el propio rey se ha tenido que posicionar, esto indica la magnitud de la crisis de estado. Ha hablado y cómo, ha hecho una declaración de guerra en toda regla.

“Ezer ez da betiko eta gure artekoa bukatua dago” dio Ken Zazpiren abesti batek. Horixe da Espainia eta Kataluniaren artean dagoen dibortzioa. Bukatu da, katalanak badoaz.

Y ése es el camino que debemos hacer las y los trabajadores de Euskal Herria. Dos pueblos y una misma lucha. También en Euskal Herria tenemos que dar un nuevo impulso a la lucha por liberarnos del yugo del régimen neofranquista. Llevamos muchos años luchando con este objetivo. El camino pasa por profundizar en la confrontación democrática. Tenemos que poner en marcha un proceso soberanista unilateral, apostando por un nuevo modelo social que garantice unas condiciones de vida dignas a la clase trabajadora.

Urte luzeak daramatzagu borrokan bai, eta ez gara hutsetik abiatzen. Euskal Herrian ere ari gara urratsak ematen. Azken aste hauetako gertakari garrantzitsuenen artean, Kataluniako zurrunbiloak agian bigarren plano batean utzi du baina aipatzekoa da irailaren 4ean LAB eta ELAk aurkezturiko adierazpena. Inflexio puntu bat markatzen du, Euskal Herriko prozesuaren helburu eta ezaugarriak finkatzen ditugu bertan. Ibilbide orria diseinatu eta urratsak ematen hasteko unea da. Ados gaudenon artean, inor baztertu gabe, baina inoren zain egon gabe.

Estatu espainiarrean erabakitzeko eskubidea modu adostuan ezin dela egikaritu argi geratu da. Iritsi garen lekura iritsita, ez du zentzurik aldebiko akordioen apologia egiten jarraitzeak. Tranpa egitea da, ezinezkoa delako estatu espainiarrarekin horrelako biderik. Aldebikotasunaren aldeko diskurtsoa egiten jarraitzea, burujabetza prozesuari ekitea oztopatzeko modua da, burujabetzarako aspirazioak lozorroan uzteko modua.

No tiene sentido seguir apelando a la bilateralidad y la vía del acuerdo. Lo sabe el PNV y lo sabe Podemos. La bilateralidad es cosa de dos y no hay estado para hacer ese camino acordado que garantice el derecho a decidir. Esto no es Quebec, esto no es Escocia. Nos gustaría, pero decir que la referencia es ésa es hacer trampas, ya que hoy por hoy es imposible que ése sea el modelo. El Gobierno de GeroaBai, desde nuestro punto de vista también se está quedando demasiado encorsetado en los límites estrictos de la legalidad. En Euskal Herria debemos ser capaces de poner en marcha nuestro propio proceso, entre quienes estamos de acuerdo, sin vetar a nadie, pero sin esperar a nadie.

El PP ha mostrado que está lejos, muy lejos de ser un partido democrático, ya que impide el derecho a decidir de los pueblos con todos los instrumentos represivos que tiene el estado. El PNV no puede sostener los acuerdos que tiene con el PP ni un minuto más.

El PNV no quiere romper con el PP, no quiere confrontar con el estado en la defensa del derecho a decidir. Desde nuestro punto de vista, no se trata sólo de falta de valentía política. Nos parece que tiene que ver con el proyecto de clase que defienden. Es más fácil imponer el modelo económico y neoliberal que comparte con PP y CONFEBASK dentro del marco estatal.

Por otro lado, y si fuera un partido que de verdad está a favor del derecho a decidir, el PNV también debería revisar los acuerdos de gobierno que tiene el con el PSE. PP y PSOE son idénticos en lo que respecta al derecho de negar el derecho a decidir de este pueblo.

Ilusionatu, motibatu, aktibatu eta batez ere, mobilizatu gaitezen. Jabetu behar dugu momentu historiko bat bizi dugula eta mobilizatzeko prest egon behar dugu. Pitzatzen hasia dagoen errejimena eraitsi eta uztarritik askatzeko herri mobilizatua ezinbestekoa da. Horrela ez bada, estatu oraindik eta autoritarioago bat sortzeko arrisku handia dago momentu honetan.

La clave está en la movilización. Tenemos que darnos cuenta que vivimos un momento histórico y tenemos que estar dispuestas a movilizarnos. Para derribar este régimen en el que se ha abierto brecha y liberarnos del yugo es indispensable la movilización popular. Si no es así, en este momento hay un riesgo de que el estado se vuelva aún más autoritario.

Mobilizatua dagoen herri bat gauza handiak lortzeko gai delako, Kataluniak jakea eman dio estatuari, elkartasunez eta gurean ere eragin zuzena duelako, batu gaitezen Euskal Herrian ere borroka horretara, eta estatuari jake – mate egingo diogu.

Besarkada izugarria preso eta iheslari guztiei, zuekin gaude. Gure bihotzetan zaudete, gurekin nahi zaituztegu. Preso eta iheslariak etxera!

No hay tiempo que perder, éste año también está entre nuestras prioridades y colaboraremos para que se convierta en una prioridad en más agendas. Éste curso debe ser decisivo. Ya no hay excusas y debemos ir construyendo nuevos consensos para traer a todos y a todas a casa.

Banaka banaka ari dira irtetzen, egun bat bera ere kartzelan egon beharko ez lukeen Rafa gure artean izateko aukera izan dugu, aspaldi entzun gabe bere mitinak, orain urte batzuk atzera egin eta gozatu ederra hartu dugu. Oraindik ere asko, gehiegi dira beraien etxeetatik kanpo dauden preso eta iheslariak.

Kartzelak hustutzeko garaia da, baina oraindik ere Estatuaren errepresioak ez duela etenik erakusten diguten albisteen berri izaten dugu tartean behin. Sakabaneta salatzeagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Alfredo Remirezi, onartezina, beste garai batera eramaten gaituen erabakia.

Mobilizazio urtea izango da. Egutegian bereziki aipatu behar ditugu abenduak 9 eta urtarrilak 14. Denok Parisera, denok Bilbora!

Azken urte hauek oso gogorrak izaten ari dira langileontzat, baina pasa omen da okerrena. Etengabeko xirimiria dugu hori. Arduradun politikoak eta patronala, behin eta berriz, hazkunde ekonomikoaren ideia azpimarratu nahirik ari dira.

Ez da oso popularra geratzen hau esatea, baina horrela da eta esan behar da. Xirimiriak busti egiten du, ez gaitzala xirimiri horrek busti, ez dezagun diskurtso ofiziala irentsi. Jantzi ditzagun txubaskero egokiak eta aurre egin diezaiogun eguraldi kaskarrari. Langileontzat ez dago susperraldi ekonomikorik. Ekonomiaren hazkundea bizitzaren prekarizazioaren gainean egiten ari da. Horrela, ustezko susperraldi ekonomiko horren onurak ez dira langileen artean banatzen, irabaziak gero eta esku gutxiagotan pilatu eta desoreka sozialak areagotzen baizik. Hainbat dira prekarizazio prozesua irudikatzen duten datuak eta badago bat nagusitzen dena, soldatek BPGean gero eta pisu txikiagoa dutela.

Negoziazio kolektiboa blokeatuta, gero eta langile gehiago estatuko hitzarmenen menpe, lanera joan eta euren bizitza arriskuan jartzera behartuak dauden langileak, emakume eta gazteen egoera larriak, sektore publikoaren pribatizazio eta merkantilizazioa, babes sozialaren eraispena… Ezagutzen duzue zein den egunerokotasuna.

Bizitzaren eta lan harremanen prekarizazioak ez du etenik, eta ez du izango patronalari aurre egiteko konfrontazioan sakontzen ez badugu, instituzioak bestelako politika publiko batzuk egitera derrigortzen ez baditugu.

Prekarizazio prozesua ez da Hegoaldeko langileoi esklusiboki eragiten digun fenomenoa. Ipar Euskal Herrian ere langabezia eta soldaten beherakadak kezka eragiten dute. Macronen lan-erreforma onartzen denean, hobera egingo ez duen errealitatea. Antz gehiegi du Macronen lan erreformak Rajoyren lan-erreformarekin eta ondorioak ezagutzen ditugu.

Datozen hilabeteetarako ildoak azalduko ditut jarraian:

“Lan duina – bizi duina” ekimen ibiltaria. Urriaren 16tik abenduaren 6ra.

Bizitzaren prekarizazioaz ari gara. Lan baldintzen prekarizazio baina harago doan gogoeta da. Eredu sindikal berriaz ari gara, ekintza sindikala eta ekintza soziala batzen dituen ekimena izango da.

Prekarizazio prozesua ez dugu zertan ontzat eman behar. Langileria orokorrean kontzientziatu eta borrokaren balioa azpimarratzea da eskualdez eskualde ibiliko den ekimen honen helburua.

Sindikatua, langile guztientzat tresna garrantzitsua dela proiektatu nahi dugu. Langile sektore desberdinei egiten diegun eskaintza azaldu. LABek, lan produktibo zein erreproduktiboaren aitortza egin eta langile guztiei eskaintzen dizkie alternatibak, ez soilik soldatapean daudenei. Prekarietatearen kontrako borrokan, patronalaren kontrako borroka indartzea dugu lehentasun, lantokietan konfrontazioa sustatzea.

Politika publikoak aldatzeko mobilizazio soziala indartu:

Sortzen den aberastasuna birbanatzeko bi modu daude. Lan munduan soldaten bidez, eta zerga politikaren bidez biltzen den diru eta aurrekontu politika bidez ezartzen diren politika publikoekin.

Ez dago ezer, orain arteko norabidea aldatuko dela pentsatzera eramaten gaituenik, beraz, mobilizatu beharko dugu.

Hemos hablado del proceso soberanista y de la cuestión de las y los presos y los y las exiliadas. Pero dentro de nuestras prioridades para el curso político, cómo no, está la de profundizar nuestra capacidad de lucha en las empresas contra la patronal. Así como seguir interpelando a las instituciones para que hagan otro tipo de políticas públicas.

Amaitzeko, gogoratu Urriko Iraultzaren 100. urteurrena dugula aurten. Boterea herri langileriaren esku geratu zeneko urteurrena. Balio handiko erreferentzia istorikoa, kontuan hartzekoa. Eta horretan ari gara, Euskal iraultza egiten. Jarraitu borrokan eta garaipena gurea izango da!

Donostian, 2017ko urriaren 5ean
Donostia, 5 de octubre de 2017
 

 

 

GarbiƱe Aranburu: “Aldebakarreko burujabetza prozesua jarri behar dugu martxan”

 Garbiñe Aranburu, LABeko Idazkari Nagusiaren hitzartea

Urteroko delegatuen batzarra egin dugu gaur Donostian, Gasca kiroldegian. Mila lagun inguru bildu gara, eta sindikatuaren erronkak azaldu ditugu, kurtso berriaren etorrerarekin. Batzarra amaituta, manifestazio bat egin dugu Amara Berrin barrena, baina, aurretik, batzarrean bertan une hunkigarriak bizi izan ditugu. Sei urtez kartzelan egon eta gero, Rafa Diezi ongi etorria eman diogu, eta berarekin izan dira oholtzan Garbiñe Aranburu eta Ainhoa Etxaide; hain zuzen ere, sindikatuak izan dituen hiru idazkari nagusiak. Egungo idazkari nagusiak, Garbiñe Aranburuk, azaldu ditu sindikatuaren helburu nagusiak datorren kurtsorako: Burujabetza prozesuan sakontzea, preso eta iheslarien etxeratzeko bidean urrats berriak ematea eta bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta bizitza duinaren alde borrokatzea, konfrontazioan sakonduz.

Garbiñe Aranburu hitzartean.

Garbiñe Aranburuk Kataluniari begira hasi du bere hitzartzea, eta bi herri garela, baina borroka bakarra dela nabarmendu du: “Konfrontazio demokratikoan sakontzea da bidea. Aldebakarreko burujabetza prozesua jarri behar dugu martxan, langile klaseari bizi baldintza duinak bermatuko dizkion eredu sozial berri baten alde eginez”.

EAJren jarrera gogor kritikatu du: “EAJk ez du PPrekin apurtu nahi, ez du Estatuarekin konfrontatu nahi erabakitzeko eskubidearen defentsan, eta horren atzean guk arrazoi argi bat ikusten dugu. Ez da ausardia politiko falta, PPrekin eta Confebaskekin konpartitzen duen eredu ekonomiko eta neoliberala marko estatalaren baitan inposatzea errazagoa delako da. Hori da gakoa, zein klase proiektu defendatzen duen”.

LABeko delegatuek ongi etorria eman diote Rafa Diezi

Langileok bizi dugun egoerari buruz aritu da, eta sindikatuak bizitza duinaren aldeko borroka indartuko duela jakinarazi du: “Langileontzat ez dago susperraldi ekonomikorik. Ekonomiaren hazkundea bizitzaren prekarizazioaren gainean egiten ari da. Horrela, ustezko susperraldi ekonomiko horren onurak ez dira langileen artean banatzen, irabaziak gero eta esku gutxiagotan pilatu eta desoreka sozialak areagotzen ari baitira”.

Catalunyako herriari gure elkartasuna helarazi diogu Batzarrean.

Negoziazio kolektiboa blokeatuta, gero eta langile gehiago estatuko hitzarmenen menpe, lanera joan eta euren bizitza arriskuan jartzera behartuak dauden langileak, emakume eta gazteen egoera larriak, sektore publikoaren pribatizazio eta merkantilizazioa, babes sozialaren eraispena… egunerokoaren erradiografia egin du LABeko idazkari nagusiak. “Bizitzaren eta lan harremanen prekarizazioak ez du etenik, eta ez du izango patronalari aurre egiteko konfrontazioan sakontzen ez badugu, instituzioak bestelako politika publiko batzuk egitera derrigortzen ez baditugu”, adierazi du, eta datozen hilabeteetarako aurreikuistako dinamika nagusiak aipatu ditu: urriaren 16 eta abenduaren 6 bitartean egingo dugun ekimen ibiltaria, tartean.

“Kartzelak hustutzeko garaia da”
Presoak eta iheslarien etxeratzea lehentasun bat da sindikatuarentzat. Garbiñe Aranburuk oso presente izan du gaia bere agerraldian: “Ez dago denborarik galtzeko, aurten ere gure lehentasunen artean dago eta agenda gehiagotan ere lehentasun izan dadin lagunduko dugu. Kurtso honek erabakiorra izan behar du. Jada ez dago aitzakiarik eta adostasun berriak eraikitzen joan behar dugu”.

Batzarraren ostean PPren egoitzaraino joan gara manifestazioan.

Sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, “kartzelak hustutzeko garaia da, baina oraindik ere Estatuaren errepresioak ez duela etenik erakusten diguten albisteen berri izaten dugu tartean behin”.
 

 

 

Mercedesen “pertsonen trafikoa” dagoela salatu dugu

0

LAB, ELA eta ESK sindikatuok Gasteizen kokatutako enpresaren eta UGT, COOO, Ekintza eta PIM sindikatuen jarrera kritikatu dugu, Mercedesekin lerrokatu direlako kontratazio politika iruzurgile eta ilunaren gaian.

LAB, ELA eta ESK sindikatuok argitaratutako oharrean gardentasuna eta berdintasuna eskatu ditugu, eta enpresa batzordeak langile guztiak babestu beharko lituzkeela aldarrikatu dugu.
 

 

 

Ostalaritzako langileen soldata erdira murriztu nahi dute CCOO eta UGT sindikatuek

0
CCOO eta UGT sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegoko Ostalaritzako I. Akordio Markoa inpugnatu dute. Inpugnazio honek aurrera egitekotan ondorio lazgarriak izango lituzke ostalaritzako Euskal Autonomi Erkidegoko langileengan. Langile batzuen kasuan soldata %50 murrizteko arriskua dago, urtean 8.200 euro gutxiago, eta urtean 50 ordu gehiago lan egin beharra. Akordio horren sinatzaile garen LABek eta ELAk ordezkaritzaren %77,48a dugu. CCOO eta UGT sindikatuek euskal langileek eman ez dieten ordezkaritza lapurtu eta beste eremu bateko lan-baldintzak inposatu nahi dituzte.

Espainiako bi sindikatuen asmoa argia da, ordezkaritza sindikala monopolizatu nahi dute, bost axola die langile hauen lan-baldintzak. Era berean, sindikatu hauen apustua identitarioa da, estatu osoko langileen lan-baldintzak homogeneizatu nahi dituzte, okerrera homogeneizatu arren, marko estatala defendatzen dutelako. Lan-baldintzen okertzea enpresarien eskutik etorri beharrean sindikatu horien eskutik etortzea eskandaluzkoa da.

Eusko Jaurlaritza aliantza sindikala hauekin bilatzen du, CCOO eta UGTren asmo bera duelako, euskal langileek ematen ez duten ordezkaritza sindikala beste batengatik aldatzea. Aliantza honek markatzen du gobernuaren autogobernuari buruzko aldarrikapena, bake soziala oparitzen dieten sindikatuei ematen nahi diete ordezkaritza, euskal langileen erabaki esparrua ukatzen dutenak izan arren.

Ez dago autogobernurik negoziazio kolektiboan euskal langileek negoziatzeko eskubiderik ez badute. CCOO eta UGTren salaketa honek erakusten du Madriletik edozein eremutan euskal herritarren erabakitze eskubidearen aurka arituko direla eta, ondorioz, Lehendakariak, langileon defentsan aritu nahi badu, eraso honen aurka irmoki erantzun beharko luke.

LABek eta ELAk epaitegietan Akordio Markoaren balioa defendatuko dugu, baina, horrez gain, euskal langileei mobilizazioaren bitartez bere lan-baldintzak defendatzeko deia egiten diegu. Ezin diegu gure lan-baldintzak lapurtzen utzi.
 

 

 

Eraso sexistekin nazkatuta gaudela salatuko dugu bihar hiriburuetan

Indarkeria sexistaren aurkako protokoloa aktibatu du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. LAB sindikatua plataforma horren barruan dauden eragileetako bat da, eta bat egingo dugu biharko deitutako deialdiekin. Gasteizen 20:00etan egingo dugu protesta, Andra Mari Zuriaren plazan; Bilbon, 19:30, Arriagan; Iruñean, 20:00, udaletxe plazan; eta Donostian, 19:30, Bulebarrean.

Hauxe da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak kaleratutako adierazpena:

Alexxe, Andina, Amagoia, Maureen, Maria Angeles, Monserrat, Blanca, Mélodie, Noelia, Ana…

ZENBAT GEHIO!? ZENBAT IZEN GEHIO ZENBATU BEHAR DITUGU? ZENBAT ERAILKETA GEHIO?

Izen bakoitzak mina ematen digu, barru barruan sentitzen dugun mina, amorrua eta nazka. Zuen erailketa emakume guztion aurkako gerra isilaren adierazlea delako, egunetik egunera akatzen ari gaituzuelako!

Zuengatik, eraildako eta erasotutako emakume bakoitzarengatik pizten dugu gaurkoan sua, zuen memoria gurera ekartzeko. Ez dugulako ahaztuko, ez dugulako barkatuko. Gure borrokaren suaz eraso bakoitza erantzuteko eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzeko prest gaudelako.

5 egun pasa dira Sestaon Noelia Noemí erail zutenetik, eta matxismoak beste emakume bat akatu du, Ana gasteiztarra. Aurten, Euskal Herrian, bortizkeria sexistaren ondorioz hildako bosgarren emakumea da; horrez gain, beste bi andre eta horietako baten semea ere erail dituzte azken hilabeteetan atzerrian. Beraz zortzi dira osotara 2017an gertatutako euskal herritarren erailketa matxistak, eta bat gehio kontuan hartuta Bilboko gizon batek San Inazio (Bilbo) auzoan bizitako
bere bikotekide ohia Paolaren erailketa Ekuadorren. Ana banatze prozesuan zegoen, bere bikote ohia atxilotua izan da haren erailketa leporatua. Emakumeok gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ditugunean zigorra jasotzen dugu, batzuetan muturreraino: Heriotza zigorra.

Hemendik doakie gure elkartasun eta babes guztia azken egunetan biolentzia honen muturreko adierazpenak bizi izan duen emakumearen familia eta senideei.

Nazkatuta gaude. Emakumeok, emakume izate hutsagatik amaigabeko indarkeria matxista pairatzen dugu egunero, begirada, keinu edo gutxiespen sotilenetik, erailketaraino. Indarkeria matxistak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako, eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak mantentzeko erabiltzen duen baliabidea.

Ez dira modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeria da. Beraz, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura ezinbestekoa da. Guztiona da erantzukizuna, pertsonala zein kolektiboa. Pasibotasunak ez du balio. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko.

Ez garela bakean bizi aski badakigu, indarkeria sistemarteko anitzek kolpatzen gaituzte: prekarietateak, indarkeria fisikoak, erailketa matxistak… Hoenen aurrean, autodefentsa feministarako deia egiten dugu, elkarrekin indartsuago garelako, erantzuteko tresnak ditugulako, gure bizitzak direlako joakoan daudenak!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE! OSTEGUNEAN URRIAREN 5ean DENOK KALERA!
 

 

 

Euskal Herriko langileria #kataluniarekin dago

0

Greba eta mobilizazio eguna izan da gaur Katalunian. Euskal Herrian ere, gure babesa adieraziz eta Espainiako estatuaren errepresio salatuz, milaka lagun kalean izan gara gehiengo sindikaletik egindako deialdiari jarraituz. Goizean elkarretaratzeak egin ditugu lantokiz-lantoki eta herriz-herri (IKUS @LABsindikatua) eta arratsaldean Donostia, Iruñea, Bilbo eta Gasteizen manifestazioak burutu ditugu "Katalunian nahiz Euskal Herrian Herriak erabaki" lelopean.

 

 

Mobilizatzen jarraituko dugu erabakitzeko eskubidearen alde

0

Greba eta mobilizazio eguna izan da gaur Katalunian. Euskal Herrian ere gure babesa adierazi nahi izan diegu egunez egun mobilizatzen ari diren guztiei, Horregatik gu ere kalera irten gara. Euskal Gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez milaka lagunek erabakitzeko eskubidea ozen aldarrikatu dute hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleetan.
ī€ī€‚ī€ƒī€„ī€…ī€„ī€‚ī€ƒī€†ī€„ī€…ī€„ī€ī€‡ī€ˆī€„ī€…ī€„ī€‡ī€‰ī€Šī€‹ī€Œī€ī€Žī€„ī€…ī€ī€‰ī€ī€ī€Œī€ī€Šī€„ī€…ī€„
Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki

Urriaren 1eko erreferenduma demokrazia kontua zen. Herriari hitza eman eta errespetatzea horixe da: demokrazia. Jakina zen Katalunia salbuespen egoeran aurkitzen zela. Aurreko asteetan ere errepresioa izan da estatuaren erantzuna, baina atzokoan urrats bat aurrerago joan da Gobernu espainiarra. Estatu espainiarrak, demokraziari estatu kolpea eman dio, oso larria izan zen atzo pasatakoa. Irudiek islatzen dituzten gertakariek frankismo garaietara garamatzate.

Irudi gogorrak eta lotsagarriak ikusi genituen, bere burua demokratatzat duen edonor asaldatzeko modukoak. Modu baketsu batean bozkatzeko eskubidea egikaritu nahi zuten herritarren kontra Polizia Nazionala eta Guardia Zibilaren oldarraldia ikaragarria izan zen, erabat desproportzionatua eta injustifikatua. Zaurituei gure elkartasuna adierazi eta azkar osatzea opa diegu.

Herri katalanak lekzio handia eman du; lekzio handia eman digu. Arrazoiaren indarra duen herri antolatu eta mobilizatua eta gertuago sekula egon izan ez diren instituzioak. Miresgarria da, salbuespen egoeran egonda, Kataluniako herritarrek izan duten jarrera. Aurreko asteko mobilizazioetan esaten zuten: bozkatu egingo dugu eta bai bozkatzera joandako jende kopurua zein baiezko kopurua ere azpimarratzekoak izango dira. Burujabetzara eramango dituen bidea geratuko duen errepresiorik ez dago, zilegitasun osoa dute, atzoko emaitzak eta gero, aurrera jarraitzeko. Atzo gertatutakoak indartu egiten ditu, eta mundo osoak errespetatu beharko ditu Kataluniako Parlamentak onartutako erabakiak.

Azken egun hauetan euskal gehiengo sindikalak behin eta berriro errepikatu du ezinezkoa dela estatuarekin erabakitzeko eskubidea bermatuko duen bide adosturik egotea. Ez PPren gobernuarekin, ez PSOE ez Cs-ekin. Ikusitakoak ikusita, atzo Urkullu lehendakariak egin zituen adierazpenak, ustezko ekidistantzia planteatuz, bere burua bitartekari bezala eskainiz, erreprimitzen duten eta errepresioa jasaten dutenen artean onartezinak iruditzen zaizkigu. Esaten du ez duela akordiorako arazorik ikusten, mundo guztiak ikusi duenean zein den Espainiako estatuko eskaintza: errepresio gogorra erabakitzeko eskubidearen egikaritzearen aurrean, inoiz ez diona Kataluniari onartuko, ezta Euskal Herriari ere.

Gu bai penatzen gaituztela Urkulluren adierazpenek; molestatu egiten gaituzte jazarriak direnengandik urrun kokatzen delako eta PPrekin dituen akordioei edozelan eutsi nahi dielako, demokratikoa ez den alderdi batekin. Berriro diogu: EAJk ezin da minutu batez gehiago alderdi hori sustengatu.

Egoeraren larritasunak hala eskatuta bihar urriaren 3an Katalunian greba orokor eguna dute. Gure ustez, Euskal Herrian ere mobilizatu beharra dugu.

Langileei dei egiten diegu katalanei gure babesa erakusteko, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen alde eta errepresioa eta estatuaren inposizioaren aurka. Mobilizatzen jarraitu beharko dugu.

             ī€ī€‚ī€…ī€„ī€‚ī€„ī€ī€‡ī€ˆī€„ī€…ī€„ī€‡ī€‰ī€Šī€‹ī€Œī€ī€Žī€„ī€…ī€ī€‰ī€ī€ī€Œī€ī€Šī€„ī€…ī€„ī€‘ī€’ī€“ī€ī€‚ī€ƒī€„ī€…ī€„ī€‚ī€ƒī€†ī€„ī€…ī€„ī€ī€‡ī€ˆī€„ī€…ī€„ī€‡ī€‰ī€Šī€‹ī€Œī€ī€Žī€„ī€…ī€ī€‰ī€ī€ī€Œī€ī€Šī€„ī€…ī€„ī€‘ī€’ī€“ELA – LAB – ESK – Steilas –Etxalde – HIRU 

 

 

 

Inor ez dela ilegala aldarrikatu dugu

Gaur, urriak 3, FSMek errefuxiatu, migrante eta desplazatuen alde deituriko nazioarteko ekimen eguna dugu. Aurrean dugun krisia, krisi kapitalistak eragindako krisi humanitarioa da, mundu mailako eragin izugarriak dituen krisi sistemikoaren zati bat, hain zuzen ere. Kapitalismoak eta inperialismoak eragindako egoera honetan mundu guztiko langileok bizi dugun errealitatea zapalkuntza anitzez osatua dago. Horrela, gure etorkizunaren jabe izateko eta gure lan, gorputz, herri eta gainean erabakitzeko bide bakarra, zapalkuntza kapitalista, heteropatriarkal eta neokolonialistarekin amaitzea da.

Milioka pertsona daude behartuta euren herriak, bizilekuak, lana eta familiak uztera, arrazoi ekonomiko, ekologiko edo gatazka belikoen ondorioz. Kalkulatzen da azken garaiotan 65 milioi pertsona desplazatu egon dela. Bigarren Mundu Gerrak eragin zituen kopuruetatik gertu gaude. Milaka pertsona pilatzen ari dira Europako herrialdeen ateetan, bizitzeko aukera bat topatu nahian. Europaren erantzuna, ordea, urrun dago elkartasunezkoa, eskuzabala izatetik. Segurtasunaren izenean, horma eta arantzadun hesiak jartzen dira, eta kontrol militar eta polizial zorrotzak. Europak bertan behera uzten ditu, heriotzaren atarian, pertsonak. Milaka ume Europan zehar galdurik daude, trata eta esplotazioaren mehatxupean. Europak oinarrizko giza eskubideak urratzen ditu. Europar instituzioek gaur hartutako politika eta neurriek interes ekonomiko, finantzario eta beliko jakinei erantzuten diete, gurekin zerikusirik ez duten eta lotsarazten gaituzten interesei.

LABetik gure elkartasuna adierazi nahi diegu errefuxiatutako eta migratutako munduko langile guztiei. Langile guztiak eskubide berdinak eduki behar ditugu edonon. Jendarte berri bat denon arten eraikiko dugu, benetan Euskal Herri berri anitza eta justua lortu nahi badugu. Hemen bizi garenok, edonondik etorrita, paperekin edo paperik gabe, aukerak behar ditugu bizitzako esparru guztietan modu burujabean aritzeko.
 

 

 

GarbiƱe Aranburu : ā€œEragile ezberdinen artean adostasunak eraiki behar ditugu erabakitzeko eskubidearen aldeā€

0

Katalunian gaurko deituta zegoen greba eta mobilizazioei babesa emateko eta erreferendum egunean pairatutako indarkeria salatzeko elkarretaratzeak egin ditugu Hego Euskal Herriko hirburuean eta zenbait enpresa eta herrietan. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren esanetan “igandean gertatu zena oso larria eta gogorra izan zen, estatu kolpe bat eman zitzaion demokraziari”.

Aranbururen aburuz “igandean gertatu zenaren atzean 78ko erregimena dago, 78ko erregimenak inposatzen duen lurralde eredua eta inposatzen duen erebakitzeko eskubidearen ukazioa”. Aste hauetako gertakariek agerian utzi dute PPren jarrera antidemokratikoa, baita PSOE eta Cs en eskutik ere ezinezko dela erabakitzeko eskubidearen aldeko bide adosturik marraztea.

Euskal Herrian ere bada momentua subirautza prozesu bat martxan jartzeko, bada momentua guk ere urrats berriak emateko. Norabide honetan, “herri honetako eragile ezberdinen artean adostasunak eraiki beharko genituzke erabakitzeko eskubidearen mesedetan, eskubide demokratiko horren mesedetan”.

Amaitzeko gertatu dena gertatu ostean oraindik ere aldebikotasunaren defentsa egiten jarraitzeak ez du zentzurik, argi geratu da Estatuarekin ezin dela honelako biderik jorratu. Beraz “gure apustua da erabakitzeko eskubidea benetan defendatzen dugunon artean konfrontazio demokratikoaren alde egin eta hemen ere prozesu bat martxan jartzea” zehaztu du LABeko Idazkari Nagusiak