2026-08-02
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaGarraiolarien lan baldintza prekarioak nabarmendu ditu LABek, INDO enpresako gidari baten heriotzaren...

Garraiolarien lan baldintza prekarioak nabarmendu ditu LABek, INDO enpresako gidari baten heriotzaren aurrean

Gaur jakin dugu Orioko INDO enpresako gidari bat hil dela bihotzekoak jota, Bartzelonan deskargatzen ari zenean. Heriotza honekin, gutxienez 51 langile dira istripuz edo istripuen ondorioz bere bizitza galdu dutenek urtea hasieratik Euskal Herrian. garraiolariak lan baldintza kaxkarretan lan egitera behartuak daude kasu gehienetan. Hauek eta honelako beste hainbat arrazoi dira lana modu seguru eta duinean egitea oztopatzen dutenak. Arazo hauek dira Administrazioak behin eta berriz izkutatzen saiatzen denak, beraien nahia garraio merkea lortzea baita, edozein preziotan.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu hildako langileen langilearen senide eta gertukoei.

Heriotza honekin, gutxienez 51 langile dira istripuz edo istripuen ondorioz bere bizitza galdu dutenek urtea hasieratik
Euskal Herrian.

Garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Garraiolariek ez daukate gaixotasun arrunt nahiz lanekoen aurrean babes egokirik askotan. Izan ere, gehienak langile autonomoak dira. Kasu honetan gainera, istripua Bartzelonan izanda, ez da estatistika ofizialetan azalduko.

Administrazioek beste aldera begiratzen dute, sektoreak bizi duen prekarietate egoeraren ezagun izan arren.

Askotan lana mantendu ahal izateko, kargatzaileen lanak egiten dituzte, kasu honetan bezala. Ezinezko ordutegiak dituzte, gehiegizko pisua duten kargak, prezio baxuak, lan egun luzeak… Lan baldintza kaxkarretan lan egitera behartuak daude kasu gehienetan. Hauek eta honelako beste hainbat arrazoi dira lana modu seguru eta duinean egitea oztopatzen dutenak. Arazo hauek dira Administrazioak behin eta berriz izkutatzen saiatzen denak, beraien nahia garraio merkea lortzea baita, edozein preziotan.

Horregatik guztiagatik, LABek dei egiten dugu datozen egunetan deituko den erantzunean parte hartzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.