2026-01-19
Blog Page 813

Gasteizko Udalak aho batez onartu du kontratazioetan iruzurra eta diskriminazioa ezabatzeko gure proposamena

Gaur, hilak 23, LAB eta Ipar-Hegoa Fundazioko bi ordezkarik Gasteizko Udalbatzan agerraldia egin dute, bertan kontratazioari buruzko mozio bat aurkeztuz. LABeko kideek konpromiso aktiboak eskatu dizkiete taldeei iruzurra eta diskriminazioa borrokatzeko eta eztabaidaren ondoren mozioa aho batez onartu da. Mozioarekin batera, LABek elkarretaratzea egin du Udaletxe aurrean “Ni fraude ni discriminación, ARABAn enplegu duina” lelopean.

Dei egin diete Udalari eta, oro har, arlo politikoari ez emateko inolako babes politikoa kontratazioan iruzurra eta diskriminazioa baliatzen diutzten enpresa handiei. Eztabaidaren ondoren, LABek aurkeztutako mozioa onartu egin da.

Gaurko agerraldiaren aurretik, LABek eta IPAR-HEGOAk Gasteizko Udaleko Enplegua sustatzeko Batzordean egon ziren pasa den urrian, Arabako lan merkatuaren azterketa aurkezteko, baita hortik ateratako ondorioak eta LABen kontratazio proposamena.

Gaurkoan, aldiz, Udalari inplikazio zuzena eskatzera joan gara mozioa eta mobilizioaren bidez. Gure ustez, Udalak, eta oro har erakunde politikoek, ezin diete inolako babes politikoa eskaini gaur-gaurkoz kontratazioan iruzurra -Lan Ikuskaritzak eta epaitegiek berresten duten bezala- eta zenbait kolektiboen diskriminazioa baliatzen dituzten enpresei. Horren ordez, gure mozioaren bidez konpromiso zehatzak eskatu dizkiegu Gasteizko enpresetan ematen diren iruzurra eta diskriminazioa borrokatzeko.

Mozioaren edukia honakoa da:

– Lan Ikuskaritzari, Arabako Patronalari eta enpresei neurriak har ditzaten eskatzen zaizkie. – Dei egiten zaio Eusko Jaurlaritzari, bere eskuduntzen arloan, beharrezkoak diren neurriak bultza ditzan berdintasunaren inguruko lan araudia betetzen dela bermatzeko.
-Udala langile berrien diskriminazioaren kontra agertu dadila
-Udalak bere arloan konpromiso zehatzak hartu ditzala: kontratazio mugagabea bultzatuko du, aldi baterako kontratazioetan bermeak eskainiz iruzurra ezabatzeko eta edozein diskriminazio ekiditeko neurriak hartuz. Aldi berean, udalak edozein lan edo zerbitzu egiteko kontratatzen dituen enpresa guztiei irizpide horiek exijituko dizkie.

Alderdien jarrerari dagokionez, azpimarratu nahi dugu aho batez onartu dela mozioa. Halere, espero dugu gaurkoa itxurakeria hutsa ez izatea eta alderdien inplikazioa benetakoa izatea. Hortaz, LAB sindikatua adi egongo da Udalak eta alderdiek beraien konpromisoak betetzeko eta irmoki salatuko dugu enpresa horiei babes politikoa eskaintzen bazaie.

LABek jarraituko du iruzurra eta diskriminazioa borrokatzen, arlo guztietan salatzen eta langileok horren inguruan antolatzen; aldi berean enpresetan gure kontratazio proposamena aurkeztuko dugu ere beste kontratazio eredu bat bultzatzeko.
 

 

 

Pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea erregistratu dute Gasteizko Legebiltzarrean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilea sustatzeko lehen urratsa eman du gaur Gasteizen, ekimena beraren erregistroarekin. Hain zuzen ere, Herri Ekimen Legegile hau Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan aurrera eraman nahi du, eskubide sozialak bermatze-aldera, eta gaurkoan Gasteizko Legebiltzarrean erregistratu du. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dago LAB, eta sindikatuko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak adierazpenak egin ditu. Martxuetaren hitzetan, Herri Ekimen Legegile honen oinarrian babes sozialerako kalitatezko sistema publiko baten aldarrikapena dago.

  

 

 

EAJk menpekotasuna duten pertsonen eta zerbitzua eskaintzen dieten emakumeekiko egiten duen apustua agerian utzi du Barakaldoko Udalean

LAB sindikatuak, Barakaldoko Udaleko atzoko plenoan, sindikatuen dinamikaren baitan aurkeztu zen Etxez Etxeko Lagunta Zerbitzuaren defentsan aurkeztutako mozioaren inguruan honakoa adierazi nahi du: EAJko alkateak bere boterea erabili du mozioa puntuka bozka dadin eragozteko, ulertuta 6tik 5 puntu lehenengoarekin lotuta zeudela, zeinetan zerbitzuaren errebertsioa adosten zen.

Mozioa blokean eztabaidatu zuten, eta osoko bilkurak baztertu egin zuen, EAJ eta PPren kontrako botoekin, PSOEren abstentzioarekin eta EH Bildu eta Irabaziko aldeko botoekin. Mozioa puntuka onartzeko gehiengoa zegoen, baina udalbatzan ez da horrela gertatu. Gainera, zerbitzu hau hamarkadez eskaintzen ari diren langileei bizkar eman zaie, aitortza bat nahi zutenei; euren lanaldiak bermatzeko, subrogazioa, aldi baterako langileentzako lan-boltsa arautuak, orduko prezio nahikoa laneko hobekuntzetarako, lan osasuneko neurri prebentibo nahikoak eta zerbitzuaren garapenerako kontrol mekanismoak exijitzen zituztenei. PSEk bere abstentzioarekin, eta EAJren maniobra antidemokratikoaren aurrean, men egin dio azken honen zerbitzu sozialen ereduari.
 

 

 

Prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa eta prebentzio neurri desegokiak daude lan istripuen oinarrian

0

LABek 2017ko lan istripuen eta laneko gaixotasunen inguruko txostena aurkeztu du gaur Donostian. Hala, azken urteotan izandako bilakaeraren berri eman dugu agerraldian, eta datuekin batera, langileon lan osasuna eta segurtasuna hobetzeko neurriak proposatu ditugu. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak eta Lan Osasuneko idazkari Luli Erasok hartu dute hitza, komunikabideen aurrean.

 

Garbiñe Aranburu oso argia izan da lan istripu eta gaixotasunen arazoaren irakurketan: "Gai sozial honek arduradun zuzenak ditu, patronala, eta erakundeek beste alde batera begiratzen dute". Hori esanda, arazoa estrukturala dela nabarmendu du.

Ildo honetan osatu ditu sindikatuak 2017ko txostenaren ondorioak: "Eskandalu bat da, urtero, lan egiteagatik hamarnaka hildako egotea".

Hain zuzen ere, azken urteetan langileak lan osasunaren atalean ondorio bera duen arazo bien aurrean aurkitzen gara: lan istripuena eta lanbide gaixotasunena. Eta biek ondorio bera uzten dituztela esaten dugu, biek langileen biziarekin amaitzen ari direlako.

Laneko biolentzia arazo sozial larria da, arazo estrukturala, inposatzen diguten politika neoliberalen ondorio zuzena. Hildako langileen zenbakiek zer pentsatu eman beharko lukete. Hala ere, gaiak daukan gordintasunean azaleratzeko ez dago interesik Hego Euskal Herriko gobernuen aldetik. Ez da guzti honen atzean dagoen patronalaren buruzko irakurketa politikorik egin nahi. Botere politiko zein instituzionala behin eta berriz lerrokatzen dira patronalarekin, beraien prekarizazio politikak bultzatuz eta babestuz.

Izan ere, prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa eta prebentzio neurri egokiak ez hartzea dira lan istripu eta gaixotasunen oinarrian dauden egiturazko arrazoiak: azpikontratazioa, aldi baterakotasunak, kontratu partzialak, lan erritmo biziak, formakuntzarik eza… Larriena dena da, honen atzean dagoen zio bakarra, enpresen diru gosea dela, lan kosteak murriztu eta irabazi tasak mantentzeko sakontzen da prekarietatean, eta ez da prebentzio neurririk hartzen. Batzuk gehiago irabazten jarraitzeko, gero eta gehiago dira egunero egunero, beraien bizitza arriskuan jartzera behartuak, baita hiltzen diren langileak. Istripu ia guztiak oinarrizko segurtasun neurri batzuekin ekidin zitezkeela azpimarratu nahi dugu. Prekarietate egoera gordinetan gertatutakoak izan dira, eta horrelako kasuek agerian uzten dute prebentzio arloan atzera goazela prekarietatearen ondorioz. Hau oso larria da, hildako hauek ekidin zitezkeen.

Lanbide gaixotasunei dagokionez, mutualitateek ukatu egiten dute patologien laneko jatorria, enpresek egiten dieten presioa onartuz. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazioanalak, era berean, mutualitateen irizpideak jarraitzen ditu eta gaixoek epaiketa luze eta bihurriei aurre egin behar diete laneko gaixotasunak onartuak izan daitezen.

Estatistikek argi uzten dute lan istripuetan jazotzen den heriotza bakoitzeko lanbide gaixotasunek 18 heriotza eragiten ditula Europar Batasunean. Aitzitik, Euskal Herrian, amiantoak eragindako gaixotasunengatik bakarrik, azken sei urtean, 201 langile hil dira (2008an 12, 2009an 18, 2010ean 24, 2011ean 14, 2012an 29, 2013an 14, 2014an 22, 2015ean 20, 2016.ean 27 eta 2017an 19). Baina horrelako parametroak neurtzen dituen estatistikarik ez da existitzen, datuak eta ondorio hilgarriak ezkutatuz.

Beraz, 4 baieztapen egin behar ditugu bizi dugun egoera ulertzeko:

1.- Gure lan harremanetan prekarietatea da lan istripu eta gaixotasunen oinarrian dagoena.
2.- Hego Euskal Herriko gobernuek murrizketak egin dituzte lan osasunera bideratutako gastu publikoan eta babesa aitortzen diote patronalari bere prekarizazio politiketan.
3.- Ez dago enpresen gaineko egiazko kontrolik, ikuskaritzarik edo zigor eredugarririk.
4.- Krisiaren aitzakiarekin enpresa askotan prebentzio arloko inbertsioak murriztu egin dira.

Zein da irtenbidea?
a) Enplegu duina eta kalitatezkoa sortzea lehentasunezkoa izan behar da gobernuen ekintzan. Osasuna bermatuko duen enplegua sortzeko eta prekarietatea ezabatzeko enplegu politikak aldarrikatzen ditugu.
b) Lan osasun politikak errotik aldatzeka. Hori eskatzen diegu gobernu guztiei, horretarako behar diren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak handituz.
d) Enpresen gaineko kontrola, ikuskaritza eta zehapen eredugarriak areagotzea.
e) Lanbide-gaixotasunei beharrezkoa duten zentraltasuna ematea lan osasun politiketan. Erregistro bat sortzea eskatzen dugu.

Nola lortu?
• Langileen sentsibilizazio eta formakuntza landuz.
• Tresna eraginkorrenak diren mobilizazioa eta ekintza sindikala areagotuz, patronala eta erakundeak interpelatzeko eta presionatzeko: enpresako langileak antolatu, mobilizatu eta ahalik eta erantzun irmoena ematea, lanuzteak, elkarretaratzeak…

Datu beldurgarriak
Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen datuek ez dute zalantzarako tarterik uzten. 2017ko urtean, lan ezbeharren egoerak nabarmen egin du txarrera: azken 5 urteotan, hau da, 2013tik, lan ezbeharrak 13.000 inguru handitu dira. Egunero 289 lan istripu jazotzen dira. Edo bestela esanda, 5 minuturo lan istripu bat gertatzen da.

Lanbide gaixotasunei dagokienez, egunero 12 bat lanbide-gaixotasun sortzen dira. Horietako 8k ez dute bajarik eragiten, eta lauk egun bat baino gehiago eragiten dute.

2017an, 53 langile hil ziren lanean Hego Euskal Herrian: 41, Euskal Autonomia Erkidegoan; eta 12, Nafarroan.

 

 

 

Modu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmeneko garbiketako aurreakordioa sinatu izana

0
Hitzarmena defendatzea dagokigu orain. Eta eginkizun hori betetzeari ekingo dio LABek, kaleetan zein lan-zentroetan.

Patronalak egindako azken eskaintza, negoziazioaren hasieratik LABek aldarrikatzen zituen eskaeretara gerturatzen u zen behingoz: soldata igoerak KPIra lotuta egotea, alegia.

• 2018 %3 (%0,3+%1,6+%1,1)
• 2019 KPI
• 2020 KPI

Gainera, inaplikazio klausula berriak -enpresak hitzarmenean jasotako baldintzak aplikatzeari utzi nahi izanez gero jarraitu behar duen prozedura zehazten duen klausula- modu eraginkorrago batean babesten ditu langileak.

2012. urteko lan-erreformak inaplikazioa gauzatzeko bidea erraztu egiten enpresei; horregatik, hitzarmena eta bertan jasotzendirenhobekuntzakblindatzeaezinbestekobaldintza izanzenhasiera-hasieratikLABentzatsinadurarako.

Azkenik, ultraaktibitatea 36 hilabetetara luzatu egin da. Ultraaktibitatea, hitzarmenaren indarraldia amaitu eta berau aplikatzen jarraitzeko ezartzen den epea da. LABek, negoziazio honetan irabazteke gelditu diren alderdiak borrokatzeko aprobetxatuko duen denbora.

LABek, prozesu honetan erakutsi duten konfidantza eta babesa eskertu nahi die langileei beste behin ere; 2014tik soldatak izoztuak bazituzten ere, sindikatuaren aldarrikapenekin bat egin dutelako eta euren lan- baldintzen prekarizazioa suposatuko lukeen hitzarmen bat sinatzearen aurka azaldu dira, igoera-tranpak ezkutatzen zituzten proposamenak salatu eta atzera bota dituzte. Duintasunaren eredu izan dira langileak.
 

 

 

EPB azpikontrataren kontratua bertan behera utziko du UTE Anoetak

0

UTE Anoetak berretsi dio gure sindikatuari, LABek Lan Ikuskaritzan sartutako salaketa ezagutu ondoren, egiaztatu duela EPB azpikontratak, hain zuzen, ez zuela betetzen Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena Anoetako estadioa eta Errauskailua eraikitzeko lanetan, eta horren ondorioz, biharko egunean, Lan Harremanetarako Kontseiluaren egoitzan egingo den bileran, enpresa horri deuseztatuko diotela kontratua.

Azken bi hilabetetan LABek 6 salaketa jarri ditu hitzarmena ez betetzeagatik. Datu honek agerian uzten du eraikuntzako sektoreak bizi duen egoera larria.
 

 

 

Lan istripuen aurka protesta egin dute Fundiciones Garbiko langileek

0

Fundiciones Garbiko langile batek besoa galdu zuen herenegun. Bi hilabetean gertatzen den antzeko bigarren istripu larria da. Horren aurrean, lau ordutako lanuztea egin dute gaur langileek, Fundiciones Garbiko enpresa-batzordeak deituta, 04:00etatik 06:00etara eta 12:00etatik 14:00etara. Eguerdian, elkarretaratze bat egin dute enpresaren aurrean.
 

 

 

“Adarra jotzen digute, irainduak sentitzen gara”, diote pentsiodunek

Pentsiodunak kalera irten dira gaur euren haserrea adierazteko. Hala, pentsiodunen elkarteek, Pentsionistak Martxan plataforma tartean, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Manifestazio jendetsuena Bilbon izan da, 25.000 lagun inguru bildu baitira. Hain zuzen ere, pentsio duin eta publikoen alde egin dute manifestariek, eta %0,25ari ezetz esan diote.

“Hemen gaude gure nazka eta gogaimena adierazteko. Adarra jotzen digute, irainduak sentitzen gara, pentsioak %0,25eko miserian igotzen dizkigutenean. Gainera 2022ra arte horrelako igoerak ezarriko dizkigutela diote. Horren ondorioz, gure erosmen-ahalmenaren galera %10era iritsi daiteke. Gobernuak, aurreikusi dituen neurriak ezartzen baditu, are gogorrago izango da belaunaldi gazteentzako, pentsioen murrizketa handia izango baita”. Hitz hauekin agertu dute pentsiodunek euren ezinegona, Bilboko manifestazioan.

Bilboko mobilizazioa izan da jendetsuena.

Pentsiodunek salatutakoaren arabera, “jasanezina da Fatima Ministrari entzutea, bere Gobernuari esker, ez dugula erosmen ahalmenik galdu. Gezurretan dabil esaten digunean, pentsioak bere horretan mantendu daitezen, ezin digutela gehiago igo. Estatuko aberastasun mailak, dagoeneko 2008ko egoera gainditu du. Bankuen irabaziak eten gabe gorantz doaz eta enpresa handien ordainketak %15ean igo dira”.

Pentsio publikoen mozketak aspaldian hasitakoak direla nabarmendu dute, “eta susmo handiak ditugu, ez ote diren beraien aurkako azken kolpea prestatzen ari, kontutan hartuta miseriarantz bultzatzen dituztela”.

Pentsioen eros ahalmenaren balioa KPIaren arabera gaurkotzea aldarrikatzen dutela adierazi dute, eta gutxieneko pentsioa 1.080€koa izatea.

 

 

 

Kalera irten da Arabako Etxez Etxeko Laguntzako sektorea

Araban 800 langiletik gora egiten dute lan Etxez Etxeko laguntzan, eta guztira 2.981 erabiltzaileetatik gora zaintzen dira. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko udalak azpikontratzen duten zerbitzua dugu hau, hau da, enpresa pribatuen esku geratzen den gizarte zerbitzua dugu. Bada, gaurko lanuzteak deitu dituzte, 12:00etatik 15:00etara, eta elkarretaratze bat egin dute Gasteizen.

Etxez Etxeko laguntzaren sektorea oso feminizatu eta prekarioa da, non langileek lana eta bizitza pribatua uztartzeko zailtasun handiak dituzten. Lanaldia partzialak dira gehienak eta egunean 10ordutako disponibilitatea eskatzen dutenak. Gainera zerbitzuaren antolakuntza “produktibitaterari” ematen dio garrantzia eta ez zaintzari. Zerbitzu honetako lagileek ez dute beraien lanaren aitortza nahikorik eta horregatik ere, jasaten dituzten gihar eta hezurretako arazoek ez dira laneko gaixotasunak bezala aitortzen.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren hitzarmena ultraktibitatean dago 2011. urtetik. Horrek langileen eros ahalmenari dagokionez %7,4a galtzea ekarri du, eta aldi berean, lan baldintzen berritze edota egokitzapenik ez egotea suposatu du.

LABek hitzarmen berria negoziatu nahi du, Patronalaren eta Administrazioen aurrez aurre eseri, eta Etxez Etxeko Laguntzako Zerbitzuan diharduten langileen baldintzak hobetu nahi ditugu. Momentu honetan negoziaketa blokeatuta dagoelako kalera atera gara. ELA, CCOO eta UGTrekin batera, lanuzteak egingo ditugu, gaur ez ezik, martxoaren 1ean ere.