2026-07-16
Blog Page 782

AHTren lanetan hitzarmena ez betetzeak heriotzak eta pobrezia dakartza

Pasa den larunbatean langile bat hil zen lanean. 46 urtetako langile batek lan-istripu hilgarria izan zuen Zornotzan.

LABetik gure babes eta elkartasuna erakutsi nahi diegu hildako langilearen senide, gertuko eta orohar, langile-klaseari.

Heriotza berri honekin gutxienez 50 dira Euskal Herrian 2018 hasieratik hildako langileak, 4 Araban, 24 Bizkaian, 5 Gipuzkoan, 1 Iparralden eta 16 Nafarroan.

AHTren lanetan gutxienez 7 langile hil da, eta hauei batu beharko genizkieke egondako istripu arin eta larriak eta jatorria laneana duten gaixotasunak, izkutatutak izaten diren arren, eraikuntza obra horietan gertatzen direnak.

Betidanik sindikatuok esan izan dugun moduan, osasunaren galeren jatorri nagusia lan-baldintzak dira. Prekarietatea, kateatutako azpikontratazioa, aldi-baterakotasuna, etab. dira istripu eta gaixotasunen piramidearen oinarrian kokoatzen direnak. Eta hau argiago geratzen da lan hauetan modu sistematikoan ez denean betetzen eraikuntzako herrialdeko sektore hitzarmena. Honela, atea zabaltzen zaie ez-betetze orokortuei eta AHTko lanetako lan eta bizi-baldintzak gero azkarragoei. Ondorio zuzenenetako bat lan hauetan gertatzen ari diren lan eta osasun-galera guztien osatzen dute.

Langile honen heriotzaren arrazoiak ikertzea eskatzen dugu, baita bere lan-baldintzak ere, eta argitu dadila ia harremanik duen larunbata honetako tenperatura altuekin.

Era berean gaur Tapia Sailburua publikoki atera da AHTren lanen inguruan adierazpenak eginez, atzerapenak, kosteak… Norbaitek entzun al dio lan baldintzaz, istripuetaz edo antzekoez hitzegiten? Jaurlaritzak eta Tapiak anderean egiten duen gauza bakarra da, langileengan presioa areagotzea, presak sartu, prekarizatu, langileen eskubidek bizitza eta osasunak inporta gabe.

Administrazio publikoek patronala bailiran dihardutenean, prozedura neoliberalei eusten diete, aldi laburrenean ahalik eta gehiena eginez. Hori eginez, presaka aritu behar izaten da eta lan erritmoak eta aparteko orduak handitzen dira; sailean egindako azpikontratazioa zein behin-behinekotasuna arau bilakatzen dira, ez da dagokion hitzarmenik ezartzen,… Hau da, teorian, gure eskubideen bermatzaile izan beharko luketen horiek lan merkatua kaskartzen eta prekarizatzen dute, nahiz eta badakiten prekarietate handiagoarekin istripu kopuruak ere gora egiten duela. Dena den, hauei bost axola gure osasuna eta bizitza.

LABek salatzen du ezartzen dizkiguten lan erraldoi hauek elite ekonomikoei eta politikoei komeni zaiela soilik, irabaziei eutsi eta handitzeko, bien bitartean, langileen artean pobrezia nagusitzen ari denean. Gainera, azpiegitura hauek ingurumena suntsitu ezezik, lurraldea desorekatzen dute. Lanak bertan behera gera daitezela eskatzen dugu.

LAB sindikatuak jakin badaki mobilizazioa eta borroka direla dauzkagun arma bakarrak norberari egokitzen zaion, senideei eta gizarte osoari eragin dien gaitz honekin, lan istripuekin alegia, behin betikoz amaitzeko, norabidez eta ereduaz aldatu behar dugulako, non langile bakoitzaren eta langileriaren osasuna osagai nagusia izango den.
 

 

 

Argindarrak denontzat eskuragarri izan behar du

Eredu energetiko berria eskatzen du LABek, aurreztean, eraginkotasunean eta energia berriztagarri eta alternatiboan oinarritua, natura errespetatuko duena eta demokratikoa.

Denontzat eskubidea izan beharko zena, beste oinarrizko beharrizanekin batera, negozio bihurtu du kapitalak, gobernu ezberdinen konplizitate eta laguntzaz. Ez da harritzekoa ate birakarien funtzionamendua ikusita.

Azken urteotan, kontsumitzaileon fakturak gora eta gora baino ez du egin, eta egoera sozio- ekonomikoa zein izan den kontuan hartuta, erabiltzaile gehiegik ezin izan diote aurre egin, horrela, pobrezia energetikoa bezala izendatu dugun fenomenoarekin aurkitu gara. Bestaldean, gero eta irabazi handiagoak izaten ari diren konpainien ugazabak. Ez da bidezkoa, ez da justua eta bizitzaren aurka egiten du.

Errealitate honen aurreko erakunde publikoen papera eta zeregina ez da inondik inora inpartziala izan, egoera hau bultzatu eta ahalbideratu dute beraien erabaki eta politiken bitartez. Orain, gure ustez injustua, baina ere berean hauteskunde politikoen aurrekanpainan popularra den neurria iragarri digute Sanchezen gobernutik: energiaren ekoizpenaren %7ko zerga kenduko dute behin behineko neurri bezala. Kontua da, guztioi berdin aplikatuko digutela neurri hau, eta gure ustez, gastuaren arabera, eta errentaren arabera, batzuei zerga ordainarazi beharko zitzaiela.

Zerga kentzearen neurriarekin batera, bonu sozialak eskatu ahal izateko baldintzak arinduko omen ditu Estatuko Gobernuak, berogailuaren faktura apaltzeko deskontuak egitearekin batera. Beste behin ere partxeatzen ari direla deritzogu, oraingoan neurri guztiz elektoralak jarriz mahai gainean. LABen iritziz, gurea bezalako herri industrializatu batean, energiaren gaia estrategikoa da, eta guri eta hemendik dagokigu beronen gaineko erabakiak hartzea, Gernikako Estatutuak eta Nafarroako Foru Amejoramenduak ez digute balio herri bezala hartu beharreko bidea har dezagun. Gure herrian, krisi energetikoari, erregai fosilen mendekotasunari, klima aldaketari… aurre egiteko, gure beharrizanen eta baliabideen araberako bideen jabe izan behar dugu. Aukerak badaude, eta gurean, tokian tokiko esperientziak aurrera eramaten hasiko gara.

Herrialde Katalanetan, Bartzelona bezalako hiri handi batean adibidez, energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duten kooperatibak indarra hartzen ari dira. Gure ustez, hauek ez dira irtenbidea, energiaren kudeaketa publikoa izan behar baita eskubide bezala guztiok bermatua izan dezagun, baina bai egoera berrietarako erdibidea, eta horretarako, hauen aldeko hautu politikoa egin beharra da.

LABek Iberdrola eta bere esanetara dauden botere politikoen eredu eta interesak deitoratzen ditu herritarren eta langile klasearen aurka egiten dutelako modu zuzenean. Guk bestelako eredu energetikoa bultzatu nahi dugu, aurreztean oinarritzen dena, eraginkortasunean eta energia berriztagarri eta alternatiboan oinarritzen dena eta natura errespetatuko duena. Era berean, eredu berriak demokratikoa izan behar du, herritarrek, langileok eta eragile sozialen parte hartzea bermatuko duena, eta gure iritzia aintzat hartuko dena erabakiak hartzeko orduan. Energia politikak Ama Lurraren zaintza bere planifikazioaren oinarri hartu beharko du.

 

 

 

Lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte Sanitas Loramendiko langileek

“Pertsonekin lan egiten dugu eta zerbitzu ona merezi dute. Eta guk gure osasuna eta gure bizitza bermatuko duten lan-baldintza duinak merezi ditugu”. Hauxe da Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileen aldarria, eta gaur berriro atera dute kalera, joan den astean abiatutako greba mugagabea dela eta. Bihar bilera izango dute zuzendaritzarekin.
 

 

 

Gipuzkoako komisaria eta eraikin judizialetako garbiketako langileek aurrera jarraitzen dute protestekin

0

Gipuzkoako komisaria eta eraikin judizialetako garbiketako grebak bere horretan jarraitzen du. Mobilizazioak luzatzea erabaki zuten joan den ostiralean, Garbialdi enpresaren jarrera ikusita. Gaur, elkarretaratzeak egin dituzte Donostian eta Oreretan, besteak beste.

 

 

 

Eskuduntza osoak lortzeak izan behar luke Eusko Jaurlaritzaren helburua politika propioak martxan jartzeko, prekarietatea eta pobretzeari aurre egingo dietenak

Gaur, Eusko Jaurlaritzak jardunaldi bat antolatu du Bilbon, Confebask, CCOO eta UGTren parte hartzearekin, besteak beste. “Lan-harremanen gobernantza: hiru alderdiko eta bi alderdiko dimentsioak” da bere izenburua eta soilik erantzuten dio esistitzen ez den elkarrizketa soziala berpiztu eta bere garapenerako tarterik ez duen tresna bihurtzen duten sakoneko arrazoiak baztertzea da. Jardunaldia gainera, elkarrizketa sozialaren inguruan gobernuak berriki aurkeztu duen dekretu-proposamenarekin batera dator. Honen edukiak hainbat sindikaturen kritikak jaso ditu, euren artean LABenak, batez ere Lan Harremanak eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua lortzeko bere konpromiso faltagatik, baina baita bere osaera eta erabakiak hartzeko moduari buruz, euskal gehiengo sindikalaren ordezkaritza bertan behera utzi nahi duena.

Porrot egin du Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak, batetik patronalaren interesei soilik erantzuten dielako, diru gehiago irabazteko helburu bakarrarekin langileen lan eta bizi-baldintzak prekarizatu nahi duena, eta bestetik, ontzat ematen du estau mailako esparrua, ez nahikoa dena, agortuta dagoena eta patronala eta botere politikoek nahieran erabiltzen dutena.

Euskal Herriko langileok egun bizi dugun prekarietate eta pobretze egoerak Lan Harremanak eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua lortzea behar du, herritarren zerbitzura egongo diren politikei ekingo diena.

Elkarrizketa sozialaren dekretu-proposamenarekin eta gaur egiten den jardunaldia bezalakoen antolaketarekin, Eusko Jaurlaritzak berbiztu egin nahi du Elkarrizketa Sozialeko Mahaia, patronalaren estatuei soilik erantzuten diena eta estatu mailako esparruari lotuta dagoena, ez diena langileriaren arazoei erantzungo.

Eskuduntza osoak behar ditugu politika propioak martxan jartzeko, prekarietatea eta pobretzeari aurre egingo dietenak. Horrek izan behar du Eusko Jaurlaritzaren helburua, eta ez hilda eta lurperatuta dauden foroak sortzea.
 

 

 

Itsasondoko Jasoko enpresa-batzordeak ondo baloratzen du lortutako hitzarmena

0
Egun indarrean dagoen hitzarmena bukatu baino hiru hilabete lehenago adostasunera iritsi dira JASO Itsasondoko langileak eta zuzendaritza datozen hiru urtetako hitzarmenak edukiko duen edukian. LABeko 5 ordezkari, ELAko 3 eta CCOOeko 1ek osatzen dute enpresa-batzordea. Hitzarmenaren indarraldia 2019tik 2021erainokoa izango da.

Besteak beste prejubilazioa eta kategori igoerak dauzka hitzarmen honek ardatz. 1958, 1959 eta 1960 jaiotako langileak prejubilatuko dira eta langileen kopuru handi batek, 59ik (JASOren herenak) hain zuzen, izango dute kategoria igoera. Honez gain KPI+0,8ko igoera salariala, 7 prejubilazioez aparte 5 behin-behineko langilek izango dute fijo gelditzeko aukera (guztira 12k) eta zuzendaritzak, enpresarako onuragarriak izan litezkeen ekarpenak egiten dituzten langileak saritzea adostu da.

Bi aldeek iraganean, hiru hilabeteko greba barne, izandako gora behera eta tentsioak gainditzeko beharraz jabetuta ekin zioten negoziaketari eta denak asetuko zituen hitzarmen duina helburu, Uztail bukaera aldera hasi ziren lehen bilerak. Elkarrekin adostasuna lortzeko aukerak zituzten puntuak lehenetsi eta berauek garatuz etorri da akordioa.

Enpresa batzordearen ustez, JASOk egun bizi duen egoerari dagokion hitzarmena da eta, nahiz eta, gai batzuk alboratu oso ontzat jotzen du lortutakoa. Batzarreko emaitza 87 baiezko, 16 ezezko eta 5 txuria izan da. Beraz, gehiengo oso zabalak eman duenez oniritzia, espero du honek enpresara lasaitasuna eta egonkortasuna ekartzea.
 

 

 

Elkartasun eta babes guztia helarazi nahi diogu Argentinako langile klaseari

0
LAB sindikatuak Argentinako langile klaseari eta orokorrean Argentinako herri guztiari elkartasun mezu bat bidali nahi die gaur irailaren 24erako eta biharko Irailak 25erako deituta daukaten 36 ordutako greba orokorraren harira.

Greba orokor hau Macriren gobernuaren politika neo-liberalen kontrako herri erantzun masibo bat izanen da. Macri gobernura iritsi zenetik, bertzeak bertze, eskubide sozial eta laboralen galera ikaragarria eman da, Nazioarteko Moneta Funtsari herrialdea saldu diote eta zor hau ordaindu ahal izateko murrizketa ikaragarriak egin dituzte. Ondorioz, Argentinako herri sektore zabaletan pobrezia handitu da. Hau guztia errepresio polizial ikaragarriarekin inposatua izan da; oligarkiak sartu dien zulo beltzetik ateratzeko borrokan dagoen herri baten kontrako errepresio bortitza, hain zuzen ere.

Horregatik guztiagatik, gure elkartasun eta babes guztia helarazi nahi diogu Argentinako langile klaseari. Gaurko eta biharko greba orokorra Macriren gobernu neo-liberal eta ultra-eskuindarraren kontrako erantzun masiboa izatea espero dugu. Ez daukagu inolako zalantzarik Macriren gobernua borrokan dagoen herri duin batekin eginen duela topo; gaur egungo egoerari 180 gradutako buelta eman nahi dion herri bat pertsona guztientzat bizitza duin bat bermatuko duen eredu ekonomiko eta sozial bat borrokatuko duen herri duin batekin, hain zuzen ere. Euskal Herriko langile klasea zuekin dago eta egonen da.

 

 

 

Juana Ramirez Santiagoren erailketa salatu dugu

0
“Red de Mujeres ixiles” delakoaren sortzailea zen Juana Ramirez Santiago erail zuten ostiralean Guatemalan. Emakume indigenen borrokaren aitzindaria eta konpromiso politikoa eta aktibismo sozial feminista bizi modu egin zuen emakumea. Uztailean Juana Raymondu torturatu eta erail zuten ere, giza eskubideen defendatzailea zen bera.

Juana Ramirez mehatxatua zegoen, aurrekariek arriskua bistakoa egiten zuten. Ostiraleko erailketa eta Uztailean gertaturikoa Guatemalan bizi den zigorgabetasunaren isla dira zalantzarik gabe. Beste behin ere bertako emakume batek erruz ordaindu du eskubideen alde altxatzea eta emakume indigenei borrokarako bide bat eskaintzea.

LABetik gertatutakoa gogor salatu nahi dugu. Hemen eta munduan emakumeen erailketak eguneroko albiste izaten jarraitzen dutela berriro salatu nahi dugu. Eta kasu honetan arreta guztia Juana Ramirezen heriotzaren atzean dagoen konpromiso politikoan jarri nahi dugu. Isilik eta burumakur ez bizitzeko erabakia hartu zuen eta horregatik erail dute.

LABetik Juanaren senide eta lagunei gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu eta nola ez, Guatemalan borrokan dauden emakume guztiei gure babes osoa. Lolita Chavezen eskutik bertan gertatzen denaren berri zuzenean jasotzeko aukera eduki genuen, bera ere mehatxatua. Zigorgabetasunarekin amaitzea guztion erantzukizuna delako, LABetik eskua zabaldu nahi diegu euren borrokan Euskal Herritik laguntzeko ere.

 

 

 

Gipuzkoako komisaria eta eraikin judizialetako garbiketako greba luzatzea erabaki dugu

0

Gaurko negoziazio mahaira Garbialdi enpresaren ez agertzeko erabakiaren aurrean, Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketako langileek greba urriaren 16ra luzatzea erabaki dugu sindikatuok.

Gaur, grebako hirugarren egunean, uztailetik jarria zegoen negoziazio mahaiko hitzordua genuen gaur. Garbialdi enpresak ordea, goizeko lehen orduan eta email bidez ez dela bertaratuko adierazi du, haien aburuz, negoziaziorako baldintzak betetzen ez direla argudiatuta. Eta are gehiago, aipatu emailean, greba bertan behera utzi edo amaitu ezean, negoziazioari ez diola berriz ekingo adierazi du.

Garbialdi enpresaren jarrera honen aurrean, sindikatuok gure haserrea adierazi nahi dugu, eta salatu, enpresa ez dela betetzen ari borondate onez negoziatzeko bere ardura. Ez batzeko bere erabakiak negoziaketa blokeatzen du, eta gainera baldintzatu egiten du langileen oinarrizko eskubide baten urraketarekin.

Guzti honengatik, langileekin burutako asanbladan greba urriaren 16rarte luzatzea erabaki dugu eta datozen asteak Gipuzkoa osora zabalduko diren mobilizazioekin osatu. Inflexio puntu bezala, datorren irailaren 26ean goizeko 9:00etatik aurrera Donostiako Atxota epaitegiaren aurrean elkarretaratze luze bat burutuko dugu. Ez gaude enpresaren beto eta baldintzapenak onartzeko prest! Grebaren hasieran %80 baginan ere, egunez egun gehiago gara. Indartsu gaude eta argi dugu zer nahi dugun eta berau lortzeko borrokan jarraituko dugu.

Irailaren 19an ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuok eta Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketako langileek 15 eguneko greba bat hasi genuen enpresak eragindako 3 hilabeteko blokeoa eta berau gainditzeko asmoz egindako proposamen onartezinaren aurrean. Hasieratik argi utzi diogu Garbialdi enpresari, negoziaketa honetan sektoreko garbitzaileek kale garbiketako garbitzaileekin duten soldata arrakala gainditzea zela gure aldarrikapena, eta lehentasunezkoa zela.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak azpikontratatutako zerbitzu bat dela (justizia eta barne sailak), eta ente publiko bat den heinean, langileek lan eskubideak bermatzearen alde egin behar duela, beste alde batera begiratu beharrean.