2026-01-23
Blog Page 746

Ez da BGAE eta pentsio pribatuei buruz hitz egiteko garaia, 1.080 euroko gutxieneko pentsio bat ezartzeko unea da pentsionistak pobreziatik atera daitezen

EAJk eta jeltzaleek instituzioetan dituzten ordezkariek ez dezatela jendea nahastu. Kalera irtetzen ari diren milaka eta milaka pentsionisten aldarrikapenak, bidezkoak izateaz gain, oso garbiak dira. Politikariek neurriak har ditzatela eskatzen dute, bai EAEn eta baita Nafaroan eta Espainian ere, pobreziaren mugaren azpiko diru iturriak jasotzen dituztenek gutxieneko pentsio duin bat izan dezaten, eta hori Euskal Herrian kalean aldarrikatzen ari diren 1.080 euroak dira.

Ez da kasualitatea erakundeetako arduradunek gaia beste nonbaiten kokatu nahi izatea eta beste marko batera eramatea, negoziazio kolektiboarena, non badakiten ezer gutxi egin dezaketen, non badakiten patronalek ezezkoan jarraitzen dutela lan baldintza duinak adosteko garaian.

EAJko ordezkari horiek enpresariak laguntzen jarraitzea nahiago dute, pizgarri fiskalekin, pentsio pribatuak negoziatzea onartuz gero. Bitartean, isilik daude enpresariek miseriazko soldatak, kontratu prekarioak eta behin behikekoak ezartzen dituztenean. Iruzur masiboa egiten ari direnean, Gasteizko Gobernuak berak berretsi duen bezala, ikuskatutako kontratuen %40 iruzurrezkoak direnean.

LABetik EAJri eta EAE eta Nafarroako erakundeei eskatzen diegu neurriak har ditzatela, pentsionistak hilabete bukaerara iristeko bidean, arazo horren aurrean benetako konponbidea emateko. Horrek, ezinbestean, ekarri beharko luke Gutxieneko Pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta, eskatzen ari garen Babes Soziala eta Gizarte Segurantzako sistema ezartzeko konpetentzia guztiak ez ditugun bitartean, pentsioak 1.080 euro horietaraino osagarritzea. Dei egiten diegu publikoki EAE eta Nafarroako datozen aurrekontuetan, hau egia bihartzeko aurrekontu-partidak sar ditzatela.

Horrek izan behar du lehen pausoak euskal pentsionistak pobre izateari utz diezaioten. Beharrizan larrienean dauden pertsonengan kokatu behar dira lehentasunak “bestelako” interesen gainetik, enpresariei laguntzak, porlanean eta behar ez diren azpiegituretan diru publikoa xahutzea… Horixe da pentsionistak eskatzen ari direna Euskal Herriko kaleetan, 1.080 eurotako Gutxieneko Pentsioa eta horri esan dio ezetz EAJk orain arte, parlamentuan planteatu izan denean ezetz bozkatuz. Aldarrikapen hauek pentsio pribatuekin nahastea, BGAEekin, benetako eztabaidari izkin egin nahi izatea eta herritarrak nahasteko asmoa izatea.
 

 

 

Presoen alde mobilizatu gara Debako hondartzan

Abuztuaren 5erako Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko hondartzetan Etxeratek deitutako protesten atarian, LABek Debako hondartza hartu du gaur euskal preso politikoen alde.
 

 

 

Eraikuntzako hitzarmen berria sinatu ondoren, hau aplikatu gabe jarraitzen dute Anoetako obretan

0

LABek ohartarazi zuen Gipuzkoako hitzarmen berriaren sinadurak ez lukeela ekarriko honen aplikazioa eta adi egongo zela edozein ez betetzeren aurrean. Bada, LAB izan da Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren 48. artikulu berria erabili duen lehen sindikatua. Artikulu honek ahalbidetzen du hitzarmena betetzen ez duten enpresei ordainketak etetea eta LABek erabili du Anoetako estadioaren lanetan diharduen azpikontrata batek hitzarmenak ezarritako soldatak ordain ditzan.

Gure salaketaren ondorioz, UTE ANOETA ZELAIA enpresa nagusiak eten egin dio kontratua OBRAS Y REFORMAS IKRAM SLU enpresari. Enpresa honek, lan ordu bakoitza hitzarmenak dioena baina 5 ordu gutxiago ordaintzen zien langileei.

UTE ANOETA ZELAIA enpresarekin lotuta, joan den 2017ko abenduaren 5ean beste salaketa sartu genuen, kasu honetan, enpresa honetarako lan egiten duten Vilariño S.L., Costrucciones Maizti eta EBP enpresek aipatutako UTEan bere langileak ilegalki uzteagatik.

Daukagun informazioaren arabera, ziuraski Lan Ikuskaritzak gure alde aterako du ebazpena eta, horren ondorioz, enpresa hauen langileak UTE ANOETA ZELAIA enpresan altan ematean eskatzen dugu.

Tamalez, salaketa hauek ez dira berriak, aurretik ere Anoetako estadioaren obretan gertatu dira halakoak. Onartezina da herri lanetako obretan sektore hitzarmena behin eta berriro ez betetzea. Hori dela eta, Donostiako alkatea den Eneko Goia zein Gipuzkoako ahaldun nagusia Markel Olanori euren erantzukizuna bere gain hartu, gertatutakoa ikertu eta hitzarmena betetzen dela bermatu dezatela exijitzen diegu.
 

 

 

Lan baldintzen defentsan greba mugagabera joko dute Tasubinsako arropa-garbitegiaren langileek

Ilunion.i Tasubinsako arropa-garbitegiaren salmentaren aurrean, lan zentruaren langileek zein enpresa komiteak, aho batez, greba mugagabera jotzea erabaki dugu, abuztuak 6ko lehen lan txandik aurrera.

Tasubinsako zuzendaritzarekin akordioa lortzeko aukera eza da greba mugagabera jotzeko arrazoia.

Greba mugagabearen aldarrikapenak hauek dira:

1. Langile kaltetuei Tasubinsako beste lan zentru batzuetan birkokatzeko akordioaren negoziazioa zuzendaritzarekin.
2. Behin- behineko kontratuekin dauden baina egiturazkoak diren lanpostuen eguneratzea, mugagabeak bihurtuz.
3. Kategorien egunetzeak, funtzioen araberako sailkapena bermatuz.
4. Salmentaren ondoren, gaur egungo lan baldintzen bermea.
Enpresa komitearen borondatea da langileentzako irtenbide eta akordio duina lortzeko prozesu negoziatzailea abiaraztea Tasubinsako zuzendaritzarekin.

Hala nola, gaur, Ilunion.eko ordezkariek arropa-garbitegira buturuko duten bisitaren aurrean, elkarretaratzea egin dute Motxoli industriagunean, Tasubinsa enplegu zentro bereziaren Noaingo egoitzan.
 

 

 

Aldi-baterakotasun altua, laneko errotazioa eta borondatezkoa ez den partzialtasuna, iruzurra eta prekarietatean oinarritutako kultura enpresarialak larriagotzen ditu

Suspertze ekonomikoak lanpostu gehiago egitea ekarri du, hala ere, urruti gaude oraindik aurreko zikloaren gailurrean lortutako enplegu mailatik, higiezinen eta finantza-sistemaren burbuila lehertu aurretik. Duela hamar urte 103.000 lanpostu gehiago zegoen egun baino.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 1.212.700 pertsona okupatu dago Hego Euskal Herrian 2018ko bigarren hiruhilabetekoan, urteari begiratuz %2,5eko hazkundea suposatzen duena.

Suspertze ekonomikoak lanpostu gehiago egitea ekarri du, hala ere, urruti gaude oraindik aurreko zikloaren gailurrean lortutako enplegu mailatik, higiezinen eta finantza-sistemaren burbuila lehertu aurretik. Duela hamar urte 103.000 lanpostu gehiago zegoen egun baino.

Baina enpleguari dagokionez galdutako hamarkada oso baten ondoren, garrantzitsua izango litzateke akats berdinak eta hazkunde-eredu berdina ez errepikatzea.

Hala ere, errealitatea desio on horietatik urruti dago. Azken urtean sortutako enplegua, Biztanleriaren Araberako Inkestaren arabera, kualifikazio eta kalitate baxuko enpleguetan kontzentratu da. Izan ere, INEk erabilitako sailkapenaren arabera, lanpostu berrien %40a “oinarrizko okupazioei” dagokie, eta beste %30etik gertu “zebitzu pertsonalak, jatetxeak eta salmenta”.

Gainera, mota honetako enpleguek biziraupeneko soldatak izaten dituzte, miseriazkoak ez direnean.
Nabarmendu beharreko beste ezaugarri bat sortutako enpleguaren prekarietatea da. Azken urtean sortutako 3 lanpostutatik 2 aldi baterakoak dira eta honek aldi-baterakotasun tasak gora egitea ekarri du, %23,7tik %25,3ra. Emakume soldatadunen kasuan %27,8raino egin du gora aldi-baterakotasunak.

Bestalde, berriki jakin dugu lan ikuskaritzak berrikusitako 10 kontratutatik 4 modu irregularrean eta iruzurrez eginda daudela.
Horrela, aldi-baterakotasun altua, laneko errotazioa eta borondatezkoa ez den partzialtasuna, iruzurra eta prekarietatean oinarritutako kultura enpresarialak larriagotzen ditu.
 

 

 

CSI sindikatuari elkartasuna adierazi diogu, Asturiasen bertan

0

Asturiasen egon gara gaur, CSI sindikatuko idazkari nagusi Nacho Fusterri eta Gijongo Vauste enpresako bost langileri elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, hauen kontrako kriminalizazioa bertan behera utz dezaten eskatu dugu, bai LABek eta baita protestan bildu diren gainontzeko sindikatuek. CSIko kide horiek zigor gogorrak jaso dituzte greba eta mobilizazioak antolatzeagatik; kaleratzeren bat, kasu. Sindikatuko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendia egon da Asturiasen, LABeko ordezkari gisa.
 

 

 

Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko langileek protesta egin dute ahaldun nagusiaren aurrean

Eskuhartze Sozialeko sektoreko langileek elkarretaratze bat egin dute gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean. Hain zuzen ere, IIgnazio Deunaren egunagatik, urtero legez, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusiak harrera egin du, eta honen agerraldia baliatu dute aldundia Eskuhartze Sozialeko zerbitzuaren titularra eta finantzatzailea dela gogorarazteko eta, gainera, urte eta erdi hitzarmen barik daramatela mahai gainean jartzeko.
 

 

 

Hitz gutxiago eta ekintza gehiago eskatu dituzte Garbialdiko langileek

0

Ignazio Deunaren egunagatik urtero legez, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusiak harrera egin du gaur Foru Jauregian, eta han izan dira Garbialdiko langileek, euren aldarrikapenekin.

Hauxe da Garbialdiko langileek igorritako oharra, gaurko elkarretaratzearen harira:

Duela urtebete, harrera hau ospatzen ari zen bitartean, Unai Rementeriak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Aldundiaren zerga-bilketa 2011. urtetik %30a handitu egin zela ospatu zuen, politika sozial eraginkorrena enplegua zela aitortuz. Era berean, soldatak igotzeko unea heldu zela baieztatu zuen eta langileek krisi ekonomikoa iraun duen bitartean galdutako eros ahalmena berreskuratzeko beharraz hitz egin zuen ere.

Unai Rementeriak mintzaldi hau ematen zuen bitartean, gu, aldundiko garbitzaileak Jauregi Foralaren aurrean elkarretaratu ginen, egun gutxi batzuk lehenago enplegu-erregulazio mehatxu baten berri izan genuelako.

Azken urteetan, Aldundiko garbikuntzako kontratan 20 lanpostu baino gehiago amortizatu egin dira, horrek dakarren lan-zamen areagotzearekin. Ez dituzte bajan dauden langileak ordezkatzen; baja horiek gero eta gehiago dira gainera, eta gero eta luzeagoak lan erritmo hauek gaixoarazten gaituztelako.

Pasa den abenduaren 5etik astero mobilizatzen ari gara 8 urte daramatzagulako soldata igoerarik izan gabe; horren aurrean, enpresaren eskaintza erraz laburbildu daiteke: 14 zentimoetako igoera soila; eta hori lanaldi osoa duenarentzat gainera.

Duela zenbait aste, 6 egunetako greba egin genuen. Aldundiko arduradunek bilera bat eskatu ziguten orduan. Batzar horretan, enpresak egiten zuen eskaintza benetan baxua iruditzen zitzaiela aitortu ziguten eta enpresa deitzeko konpromisoa hartu zuten. Geroztik, ez dugu dei bat ere ez jaso, ez digute eskaintza berririk egin, 14 zentimotako igoera horretan mantentzen dira. Enpresak gainera, Aldundiaren aldetik deirik jaso ez duela esan digu.

Horrela isilaraziko gintuztela uste baldin bazuten, okertuta zeuden. Mobilizazioekin aurrera jarraitu dugu eta jarraituko dugu. Aldundiaren aurrean, Liburutegiaren aurrean edo gaur bezala, Jauregi Foralaren aurrean protestatuko dugu. Haiek beraiek duela urtebete esandakoa gogoraraziko diegu, soldatak igotzeko unea heldu dela, krisia iraun duen bitartean galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko unea heldu dela. Etxetik has daitezela. Hitz gutxiago eta ekintza gehiago.

 

 

 

Marketingetik harago, benetako industria politika bat exijitzen dugu

0

Gaur, uztailak 26, Eusko Jaurlaritzak Industria lehiakortasunerako batzordeko bilera egiten zuen bitartean, LABek deituta egun itxierak, kaleratzeak edota lan eskubideen galerak bezalako mehatxuak jasaten ari diren 4 industriako enpresetako langileek (Tubos Reunidos, Cables y Alambres, Foseco y Odi Bakar) konzentrazioa aurrera eraman dute euren egoera salatzeko eta Eusko Jaurlaritzari benetako politika industriala eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak jendarteari luzatu nahi dien marketing eta lasaitasunaren aurrean, LABek Euskal Herriko industrian oraindik orain maiztasunez gertatzen ari den errealitatea aurrez aurre jarri ditu. Itxierak, kaleratzeak, mehatxuak, eskubideen galerak… ez dira iraganeko kontuak, ezta gertakari naturalak ere. Arazo hauek arrazoi ezberdinak dituzte, baina gauza bat amankomunean dute: herri bezalako industria politika eza.

LABek salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, marketingetik harago, industri plana ez duela eragile sozial,sindikal eta politikoekin adostu. Ez dago inolako neurririk deslokalizazioak, salmentak edo eszisioak ekiditeko. Ez dago neurri zehatzik edo jarrera aktiborik prekarietaterarekin bukatzeko. Aldiz, Confebaski babes osoa ematen dion arren, gurekin ez du bildu nahi Melrosek erosi berri duen GKN enpresaz mintzatzeko edo Euskadiko zentro teknologikoen bermoldaketaz hitz egiteko.

LABek exigitzen dio propaganda gutxiago eta gaurkoa bezalako argazki huts gutxiago eta industria politikaren aldeko apustua egitea.