2026-10-22
HomeEkintza SozialaAldi-baterakotasun altua, laneko errotazioa eta borondatezkoa ez den partzialtasuna, iruzurra eta prekarietatean...

Aldi-baterakotasun altua, laneko errotazioa eta borondatezkoa ez den partzialtasuna, iruzurra eta prekarietatean oinarritutako kultura enpresarialak larriagotzen ditu

Suspertze ekonomikoak lanpostu gehiago egitea ekarri du, hala ere, urruti gaude oraindik aurreko zikloaren gailurrean lortutako enplegu mailatik, higiezinen eta finantza-sistemaren burbuila lehertu aurretik. Duela hamar urte 103.000 lanpostu gehiago zegoen egun baino.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 1.212.700 pertsona okupatu dago Hego Euskal Herrian 2018ko bigarren hiruhilabetekoan, urteari begiratuz %2,5eko hazkundea suposatzen duena.

Suspertze ekonomikoak lanpostu gehiago egitea ekarri du, hala ere, urruti gaude oraindik aurreko zikloaren gailurrean lortutako enplegu mailatik, higiezinen eta finantza-sistemaren burbuila lehertu aurretik. Duela hamar urte 103.000 lanpostu gehiago zegoen egun baino.

Baina enpleguari dagokionez galdutako hamarkada oso baten ondoren, garrantzitsua izango litzateke akats berdinak eta hazkunde-eredu berdina ez errepikatzea.

Hala ere, errealitatea desio on horietatik urruti dago. Azken urtean sortutako enplegua, Biztanleriaren Araberako Inkestaren arabera, kualifikazio eta kalitate baxuko enpleguetan kontzentratu da. Izan ere, INEk erabilitako sailkapenaren arabera, lanpostu berrien %40a “oinarrizko okupazioei” dagokie, eta beste %30etik gertu “zebitzu pertsonalak, jatetxeak eta salmenta”.

Gainera, mota honetako enpleguek biziraupeneko soldatak izaten dituzte, miseriazkoak ez direnean.
Nabarmendu beharreko beste ezaugarri bat sortutako enpleguaren prekarietatea da. Azken urtean sortutako 3 lanpostutatik 2 aldi baterakoak dira eta honek aldi-baterakotasun tasak gora egitea ekarri du, %23,7tik %25,3ra. Emakume soldatadunen kasuan %27,8raino egin du gora aldi-baterakotasunak.

Bestalde, berriki jakin dugu lan ikuskaritzak berrikusitako 10 kontratutatik 4 modu irregularrean eta iruzurrez eginda daudela.
Horrela, aldi-baterakotasun altua, laneko errotazioa eta borondatezkoa ez den partzialtasuna, iruzurra eta prekarietatean oinarritutako kultura enpresarialak larriagotzen ditu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea egin dugu Bizkaiko Foru Aldundian eta GUFEn, langileen baldintzen inguruan negoziatu dadila eskatzeko

Gaur, urriak 21, hiru orduko lanuztea egin dugu Bizkaiko Foru Aldundian eta GUFEn, Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta. Bertan, 2018tik blokeatuta dagoen akordioa/hitzarmena benetan negoziatzeko eskatu diogu aldundiari.

Tubos Reunidosen lantegi guztien eta jarduera osoaren etorkizuna bermatuko duen industria-proiektu sendoa exijitzen dugu

Administrazio Konkurtsoak jakinarazi du salmenta-prozesuaren hurrengo faserako hautatutako bost eskaintzen egileek langileen ordezkariekin bilerak egiteko aukera izango dutela. LABetik bilera horiek baliatuko ditugu bakoitzak zer industria-proiektu proposatzen duen eta Tubos Reunidosentzat, lantegi guztientzat, jarduera osoarentzat eta langileentzat zer etorkizun eskaintzen duen galdetzeko.

LABek esku-hartze sozialeko langileen soldata parekatzearen alde egin du hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioan

LAB sindikatuak aldarrikatu du sektoreko lan-baldintzak Administrazio publikoko langileenekin parekatzea hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren harira, soldata-arrakala murrizteari eta lan-osasuna hobetzeari lehentasuna emanez.