2026-01-28
Blog Page 663

Erraustegiaren aurka mobilizatuko gara Donostian, klima aldaketaren nazioarteko batzarraren harira

0

"Erraustegi planta bat sustatzen dute, eta aldaketa klimatikoari buruz hitz egin nahi digute". Esaldi honekin laburtu daiteke gaur eta biharko, Donostian, antolatu dituzten elkarretaratzeen arrazoia. Hain zuzen ere, egunotan aldaketa klimatikoari buruz Gipuzkoako hiriburuan egingo duten nazioarteko biltzarra dela eta, bi mobilizazio aurreikusita daude: gaur, martxoak 5, 19:00etan, Alderdi Ederren; bihar, martxoak 6, 19:00etan, Kursaalen, Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta. LABek bat egin du deialdiekin. 

Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium doloremque laudantium, totam rem aperiam, eaque ipsa quae ab illo inventore veritatis et quasi architecto beatae vitae dicta sunt explicabo. Nemo enim ipsam voluptatem quia voluptas sit aspernatur aut odit aut fugit, sed quia consequuntur magni dolores eos qui ratione voluptatem sequi nesciunt. Neque porro quisquam est, qui dolorem ipsum quia dolor sit amet, consectetur, adipisci velit, sed quia non numquam eius modi tempora incidunt ut labore et dolore magnam aliquam quaerat voluptatem. Ut enim ad minima veniam, quis nostrum exercitationem ullam corporis suscipit laboriosam, nisi ut aliquid ex ea commodi consequatur? Quis autem vel eum iure reprehenderit qui in ea voluptate velit esse quam nihil molestiae consequatur, vel illum qui dolorem eum fugiat quo voluptas nulla pariatur?
 

 

 

Egogain helduen egoitzako langileek Eibarko talde feministen eta pentsiodunen babesa jaso dute

Egogain helduen egoitzako langileak Eibarko kolektibo desberdinekin egon dira gaur, eta talde feministen eta pentsiodunen babesa jaso dute, lan baldintza duinen alde daramaten borroka dela eta. Langileek eurak pentsiodunen elkarretaratzean egon dira, Untzaga plazan, eta batzarra egin dute haiekin.

 

 

 

Eskatu diogu Nafarroako Gobernuari garbiketako langileei dagozkien eskubideen babesean egin zen Kontratu Publikoetako Foru Legea bete dezala

0
LAB sindikatua, 2018ko apirilean, Kontratu Publikoetako Foru Legea landu eta onetsi izanaren egilea izan zen; lege hark, gizarte alorrean, sekulako aldaketa ekarri zuen, azpikontrata publikoetan lan egin ohi duten milaka langileen laneko baldintzak duinduz.

LAB sindikatuak jakinarazi du Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Escuadrón de Negocios, S.L. y Esquisavel Servicios Navarra enpresei, kopurua eskatuz, 8 auzi eske paratu dituela, ezarri beharreko Hitzarmen Kolektiboa bete ez duelako.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren aurka jo dugu ere, irizten baitiogu Nafarroako Gobernuak ez dituela zaintzen garbikuntza sektorean diharduten langileen eskubideak, halaxe eskatzen baitu Kontratu Publikoen Foru Legeak, Escuadrón de Negocios, S.L. enpresari itzuli baitzion dantza ekonomikoa, langileei soldaten ordainketa bermatzen ez zitzaien ere.

LAB sindikatua, 2018ko apirilean, Kontratu Publikoetako Foru Legea landu eta onetsi izanaren egilea izan zen; lege hark, gizarte alorrean, sekulako aldaketa ekarri zuen, azpikontrata publikoetan lan egin ohi duten milaka langileen laneko baldintzak duinduz.

Honen harira, aipatu aldaketa errealitatea egin dadin, administrazio publiko guztiak deitu genituen, lizitazio guztietan eta esleipenen garapean, langileen eskubideen alde, Kontratu Publikoetako Legea zorrozki bete zezaten.

Dena dela, gaurko egunez salatzen dugu Nafarroako Gobernuak ez diola erantzun aipatu deiari, eta oraingoan ez duela ezarri aipatu Kontratu Publikoetako Foru Legearen 152,2 artikulua, zeinak agintzen duen: “[…] la Administración, una vez acreditada la falta de pago de los citados salarios, procederá a la retención de las cantidades debidas al contratista para garantizar el pago de los citados salarios, y a la no devolución de la garantía definitiva en tanto no se acredite el abono de éstos […]”.

Honela, behin Nafarroako Gobernuari jakinarazi zitzaiola Escuadrón de Negocios, S.L. enpresa ez zela hitzarmen kolektiboa ezartzen ari, bermea itzuli zion enpresari, legea bete ez arren; hori eginez, legearen aurka eginez, ez zitzaien bermatu soldaten ordainketa langileei. Eta are larriagoa dena, langileen eskubideen aurka egin zen.
 

 

 

Prekarietatearen igoeraren kontura jaitsi da langabezia

Hego Euskal Herrian, aldi baterako kontratuen %65etik gora sei hilabetetik beherakoa da.

Otsaila amaieran erregistratutako langabezia 153.702 pertsonetakoa zen, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera. %57,6 emakumezkoak dira.

Nafarroan kenduta, herrialde guztietan jaitsi da pixkat langabezia aurreko hilabetearekiko. Bilakaera honek gizonei eragin die batez ere, horrela, ez du isla positiborik izan emakumeen langabezia. Era berean, gazteen langabeziaren igoera eman da, eta 25 urtetik beherako gazte langabetuen kopuruak 519an egin du gora urtarriletik (+%4,8).

Beste alde batetik, modu orokor eta justifikatu gabean erabiltzen da aldi baterako kontratazioa. Sinatutako 10 kontratutik 9 izan dira aldi baterakoak.

Horrela, langabezia gutxietzea prekarietatea larritzearen kontura egiten da, ia onartezinak diren mugetaraino. Azken inkesten arabera, lan-baldintza kaskarrak dira euskal jendartearentzako arazorik larriena, orain arte langabeziak zuen lehen lekua hartuz.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) txostena aurkeztu zuen otsailean, “Ikuspegi sozial eta enpleguaren ingurukoak munduan: 2019ko joerak” izenburua duena, honakoa jasotzen duena: “aldi baterako enplegua gero eta zabalduago dago (…) eta honekin larritu egiten da soldata bidezko diru- sarreren segurtasun falta.

LANEk Europar Batasuneko buruan kokatzen du Espainiako estatua enpleguaren aldi baterakotasuna eta desegonkortasunari dagokionez. Espainiako estatua da sei hilabetetik beherako iraupena duten kontratu gehien sinatzen diren estatu kidea, zehazki, sinatutako aldi baterako kontratuen %60a.

Hala ere, errekord lotsagarri hori gainditu dugu Hego Euskal Herrian, eta Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoek egindako estatistika-buletinen arabera, lau herrialdeetan sinatutako aldi baterako kontratuen %65a sei hilabete edo gutxiagokoa da.

Portzentaia hauek altuagoak izango beharko lirateke, zehaztu gabeko iraupena duten aldi baterako kontratuak ere gehitu beharko liratakeelako (sinatzerakoan zehaztu gabekoa) sei hilabetetik beherako iraupena dutenak.

Lan baldintzen okertze honen ondorioa da laneko pobreziaren igoera, enplegua lortzea gero eta urrutiago baitago bizi-kalitate duina bermatzetik.

Bien bitartean, hauteskundeen aurrerapenean izkutatzen da Pedro Sanchezen gobernua bere konpromisoak bete ez eta 2012ko lan-erreformaren alderdi kaltegarrienak ez derogatzeko. Hori bai, gai honi datorren legegintzaldian ekiteko asmoa du, biharko utziz gaur ere egin zezakeena.
 

 

 

Martxoaren 8ko greba feministan parte hartzeko deia egiten dugu

0

LAB sindikatuak “Kapitala Hautsi bizitzari eutsi” lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministaren greba feministarako deialdiarekin bat egin dugu “Kapitalismo Heteropatriarkalari planto” leloa jarraituz. 24 orduko greba feminista honetan emakume* langile guztiak parte hartzera animatzen ditugu lana-enplegua dikotomia faltsuarekin apurtuz eta publiko-pribatua, produktibo-erreproduktibo kategoria baztertzaileak salatuz.

Urtarrilaren 18an Donostian elkartutako LABeko Emakumeen Batzarrak greban parte hartzeko deia egin genuenetik, ugariak izan dira sindikatuak deialdiari begira egindako ekimenak.

Barruko lanari dagokionez, LABen Emakume Sareak asanbladak egin ditu eskualdez eskualde, soldata- arrakalaren gaia, pikete-feminista eta martxoaren 8rako aurre-lanketa eta deialdia ardatz hartuta. Honetaz gain, asanblada mistoak ere egin ditugu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzan. Honetaz gain, parte-hartze aktiboa izan dugu LABeko emakumeok* Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako espazioetan.

Kanpoko lanari dagokionez, ugariak izan dira egindako ekimenak. Otsailaren 6an euskal gehiengo sindikaleko gainontzeko sindikatuekin 24 ordutako grebarako deialdia egin genuen Bilbo zein Iruñean. Otsailaren 22an Emakunderen egoitza okupatu genuen Gasteizen, soldata-arrakala arazo politikoa dela salatzeko. Iruñean ere egin genuen mobilizazioa egun berean, Parlamentuaren aurrean, bertan neurri eta eskari zehatzak eginez.

Soldata-arrakalaren salaketa Gasteizko Osakidetzako zerbitzu zentraletara eraman genuen, eta pikete feministarekin Donostia zeharkatu genuen bizikleta-martxakin, honez gain, propaganda banatzen ibili gara Ordiziako azokan. Bilbon, “Neskamearen ipuina” irudikatuz, sektore feminizatuen gatazkak eta lan egoera salatu ditugu LABeko emakumeok. Hainbat eskualdetan, eginak dituzte antzerako ekimenak. Sakanan esaterako (soldata- arrakalaren inguruko informazioa biltzen egon ginen Nafarroako Lansareak Altsasun duen egoitzan).

Honetaz gain, soldata-arrakalaren inguruko kuaderno sindikala atera du sindikatuak eta Arantxa Vazquez eta Eli Etxeberria idazkaritza feministako kideek soldata-arrakalaren inguruko iritzi-artikulua osatu dute.

Aste honetan bertan ere ekimen gehiago egin du LABek, adibidez, Gizarte Segurantzaren bulego baten aurrean mobilizatuko da Sestaon martxoaren 6an.

Martxoaren 8an LABen egoitzak zabalik egongo dira, baina ez dute normaltasunez funtzionatuko, emakumeok* egongo ez garen neurrian. Batetik, emakumeon* lana edo egitekoa ez da ordezkatuko, beraz lan asko ezingo dira aurrera eraman egun horretan. Bestetik, emakumezkoak* egongo ez garenez egun horretan ezingo da bilerarik edota jarduera kolektiboa eskatzen duten bestelakorik burutu.

Bizitzaren sostengarritasuna erdigunean izango duen eta horretarako beharrezkoak diren zaintza lan guztien aitortuko duen Euskak Herria libre feminista baten eraikitzeko bidean, Martxoak 8an kaleetan elkartuko gara!

Gora borroka feminista!
 

 

 

Mecanizados Mecar enpresako zuzendaritzak erasotzaileak defendatzen dituela salatu dugu

Zaldibarreko enpresan, zuzendaritzaren menpeko batek delegatu sindikal bat erasotu zuen iaz, emakumea dena, eta enpresak oraindik ez du ezer ere egin horren aurrean. Are eta okerragoa dena, gertaera horien inguruko epaiketa gerturatzen ari zen neurrian, langile honek beste eraso bat pairatu du, mehatxatua izan baita. Egoera honen aurrean, mozio bat aurkeztu genuen joan den astean Zaldibarreko Udalean, baita mobilizazio bat egin ere udaletxe aurrean, mozioa bera bozkatzen zen bitartean. Azkenean, mozioak aurrera egin du, EH Bilduren aldeko sei botoekin. EAJ abstenitu egin da.

Mozioan azaldu dugu Mecanizados Mecar enpresan gertatu dena. Bertan, delegatu bat, langileen ordezkaria dena, enpresako menpeko den pertsona batengatik erasotua izan da, lan orduan eta lan zentroan. Eraso hau bereziki larria da bi arrazoiengatik: alde batetik, biktima erasotua izan zen emakumea izateagatik; eta, beste alde batetik, erasotua izan zen bere lan sindikala egiteagatik.

Mecanizados Mecarreko zuzendaritza gertatutakoaren jakitun da, eta gertaerak duen larritasuna jakinda ere, ez du ezer ere egin erasotzailearen kontra, ezta neurrik hartu ere berriro gerta ez dadin. Gainera, enpresan ohikoak dira irainak, langileen kontrako tratu txarra eta ezinezkoak diren produkzioen eskaerak. Honen guztiaren aurrean, enpresak inoiz ez du neurririk hartu. Gertatutako erasoak egotea bultzatzen du.

 

 

 

EAEko eskola-jantokien kudeaketarako arauaren aurrean, greba eta mobilizazioak deituko ditugu apirilean eta hezkuntza komunitatea zein eragileen parte hartzea sustatuko dugu

0

LAB, UGT eta CCOO sindikatuok, apirileko bigarren astean greba eta mobilizazioei ekingo diegu Lakuako Hezkuntza Sailak aldebakartasunez proposatutako jantokien kudeaketarako araua bertan behera gelditzea exijitzeko. Era berean, gure bide orrian hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatzea eta eragile aktiboa izatea daukagu.

Arau berriaren proposamena publiko egin zen momentutik, hezkuntza komunitate guztia agertu da proposamen honen aurka, eta momentu horretatik, erantzun bateratua artikulatzeko gogor lanean aritu gara hezkuntza eta eragile sozial desberdinekin. Hurrengo asteetan publiko egingo ditugu agenda mobilizatzailearen nondik norakoak eta zehaztapenak.

Erantzun bateratu eta indartsua ematea izango da Hezkuntza Sailak aldebakartasunez hartutako erabakia bertan behera gelditzeko modu bakarra eta irizpide horri jarraiki, gogor lanean jarraituko dugu hurrengo aste hauetan zehar.
 

 

 

UGT, CCOO eta CC sindikatuek Vokswagenen sinatutako hitzarmenaren aurreakordioa eznahikoa da

0

Atzo sinatu zen hitzarmenaren aurreakordioa, ez nahiko da eta gainera negoziaketa prozesutik sindikatu batzuk kanpo geratu garela salatu nahi dugu.

Hitzarmenean, beste behin ere, behin behiniko langileak ez dira babesten. Gure ustez, 200 kontratu berri egitea oso positiboa da, baina egun 500 behin behiniko langile daude eta enpresak eskeinitako datu produktiboen arabera, haientzat guztientzat lan egonkorra egonen litzateke. Gainera, soldata eskala hirukoitza jasan behar dute eta adostu diren plusak edota antzinatasunari lotutako ordainsariak ez dira haientzat aplikagarri izanen, urte asko lantegian daudenek soilik jasoko dituzte, langileen arteko arrakala areagotuz.

Plantila gazteagotzeko planari dagokionean, LAB-ek urteetan eskatutakoa jaso da: Errelebo kontratu bidezko jubilazioa eta adostutako bajak. Baina gure ustez, hitzarmenaren iraunaldian neurri honetara atxikitu ezin izan diren langileekin bestelako neurri batzuk adostu beharko dira, haien irteera ahalik eta modu txukunenean bermatu ahal izateko.

Soldata igoera ere ez nahikoa da, azken hitzarmenean, 5 egunetan handitu zelako jaurdunaldia soldata ikutu gabe eta beraz, honek soldatan % 2,5eko gutxitzea ekarri zuen. Soldata 10 urte barru arte ez da berreskuratuko hau dela eta, eta gainera, kontuan hartu behar da 2017an VW-k % 5,8 etekina izan zuela, 11.827 milioi euro irabaziz.

17 hilabete negoziatzen egon badira ere, honi guztiari, Plan Industriala edota absentismoa gutxitzeko zehaztapenik ez egotea gehitu behar zaio.

Eta bukatzeko, guretzat oso garrantzitsua den elementu bat ez da inolaz ere kontuan hartu. Azpikontratatutako enpresetako langileen subrogazioa ez da bermatzen, egun bizi duten ezegonkortasuna bere hortan mantentzen delarik.
Aurreakordioan, beste behin ere, langile batzuk, beste batzuen aurrean duten pribilegio egoera agerian geratzen da eta honengatik uste dugu hitzarmena ez dela nahikoa. Egoera hau aldatzea da LAB-en erronka.  

 

 

Igor Arroyo: “Iraganeko borrokak gogoan, gaurko borrokak hauspotu ditzagun”

Urtero ohitura duen moduan, LABek ekitaldia egin du Gasteizen, duela 43 urteko langileen kontrako sarraskia gogoan. Delegatuen asanblada egin dugu Aldabe Gizarte Etxean, eta handik, kalejiran abiatu gara Martxoaren 3ko plazaraino.

Bertan, ekitaldia egin du LABek eta Igor Arroyok adierazi du “oroitzeko beharra dagoela”, horretarako bi arrazoi aipatuz. “Lehenik eta behin, 43 urte ondoren, krimen horren inguruko egia, aitortza eta erreparazioa egiteke dagoelako. Estatu espainiarrak, Gobernu espainiarrean egondako alderdi ezberdinek, Botere Judizialak, ez dute inolako urratsik eman norabide horretan. Eta emandako urratsak Euskal Herritik eman ditugu, nagusiki herri ekimenaren bidez eta bertako instituzioen babesarekin. Beharrezkoa da, beraz, egia, aitortza eta erreparazioa aldarrikatzen jarraitzea. Bigarrenik, gertakari horiek oroitzea beharrezkoa da, langile borrokaren atal esanguratsua izan zelako. Gure borroka ondarearen kontzientzia izatea ezinbestekoa dugu langileok, aurrean ditugun erronkei heldu ahal izateko”.

“Krisi orokorraren aurrean, alternatiba eraldatzaile baten inguruan indarrak biltzearen” alde egin du Arroyok. “Bat egin behar dugu langileok, elkar babestu eta elkarrekin aritu, bizitza erdigunean jarriko duen eredu baten aldeko borroka eginez”.
“Badugu beraz zer egina” gaineratu du LABeko idazkari nagusi ondokoak. “Iraganeko borrokak gogoan, gaurko borrokak hauspotu ditzagun”.

Bere hitzartzearen amaieran gaineratu du: “LAB indartsu dago. Hauteskunde sindikaletan gora goaz. Greba eta borroka ugaritan ari gara. Sektore berriak antolatzeko lanean ari gara. Ekarpena egiten ari gara greba feministari edota pentsiodunen mugimenduari. Jarrai dezagun borrokan elkarrekin”.
Martxoaren 3an, sarraskiaren urteurrenean, omenaldia eta manifestazioa deitu du LABek, ELA, ESK eta STEILAS sindikatuekin batera. “Etorkizuna eraikiz, confluir, luchar y avanzar” lemarekin, 17:30ean omenaldia egingo dute Martxoaren 3ko Plazan eta 18:00etan manifestazioa, toki beretik aterata.