2026-07-27
Blog Page 627

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako greba egunak oso jarraipen zabala izan du, maiatzeko greba egunetakoa gaindituz

LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok patronalari eta bereziki Hezkuntza sailari, bakoitzak dagokion arduraz jokatzeko eskatzen diegu berriro, langileen eskaerei erantzunez gatazka bideratzeko eduki eta planteamenduak berresteko.

LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok bultzatutako elkarrizketarako prozeduraren baitan, atzoko egunean aurrerapauso garrantzitsuak egon ziren. Hala ere, gaur gaurkoz ez dago akordiorik itxita, beraz, jada deituta daukagun mobilizazio eta greba dinamikarekin jarraituko dugu. Izan ere, prozedura guztian zehar ikusi ahal izan dugu, mobilizazio eta greba dinamika abian den heinean soilik ematen direla mugimendu eta aurrarapausoak. Gatazka hau akordio egoki batekin amaitzeko bermerik onena beraz, greba izaten ari den jarraipen zabala da.

Gaurkoa, azken hiru ikasturtetan egiten den 28. greba eguna da sektorean. Bere jarraipena oso zabala izaten ari da, %75 ingurukoa, maiatzeko greba egunen jarraipena nabari gaindituz, eta Eusko jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak erabat abusiboak diren arren. Zentzu honetan, sindikatuok zerbitzu minimoen agindua juridikoki salatzeko aukera aztertzen ari gara. Aldi berean, greba izaten ari den babesak agerian uzten du langileen artean dagoen nahiagabea, orain dela 10 urtetik eguneratu gabe dituzten lan baldintzen kaskartzearen ondorioz.

LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok bereziki Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu nahi dugu. Izan ere gatazka honetan guztian zehar, gatazka bideratzeko izan beharko lukeen inplikazioa alboratu eta bere parte hartze ia bakarra zerbitzu minimoak gehitzera bideratu duelako. Aldi berean, atzo emandako aurrerapusoek, gatazkaren irtenbide egoki batean amai dezaten, ezinbestekoa izango da patronalak eta bereziki Hezkuntza sailak dagokien arduraz jokatzea.

 

 

 

EAEko Hezkuntza eta EHUko garbitzaile azpikontratatuek Lakuara eraman dituzte euren aldarriak

0

EAEko Hezkuntza eta EHUko lan zentroetako garbiketa kontratetako langile talde bat Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitza nagusian sartu da gaur, lau urtez luzatzen ari den lan gatazkan Hezkuntza Sailaren inplikazioa exijitzeko.



 

 

 

Herrien aurkako zapalkuntza ekonomiko, politiko eta soziala salatu dugu Kuban

0

Bukatu dira La Habanan berriki burutu diren III. Jardunaldi antiinperialistak eta orain bertatik ikasitako eta adostutako guztia gurera ekartzea da erronka. Ekintza sozialeko kide den Mikel Betelu izan da jardunaldi hauetan, LAB sindikatuaren izenean, mundu osoko 789 eragile politiko, sozial eta sindikaletako 1.332 ordezkarirekin batera.

Jardunaldietan munduko herrialde ezberdinetan egondako esku-hartze inperialista salatu da, eta bakearen eta demokraziarekin aldeko aldarrikapena nagusitu egin da. Hala nola, inperialismoak Nazioarteko Diru Funtsaren bitartez inposatzen duen eredu neo-liberala salatu egin da, baita herriengan eragiten duen zapalkuntza ekonomiko, politiko eta soziala gaitzetsi ere.

Orain gure erronka bertan ikasi eta adostutakoa Europara eta Euskal Herrira ekartzea da. Eragile sozial eta sindikalen artean aliantzak sortzen joan behar dugu, kapitalaren diktadurari aurre egin eta, herrien Europa jomugan izanik, aldaketa politiko eta sozialak eragiten joan.

Jardunaldietan adostutako manifestua osorik, hemen.
 

 

 

Gune erresidentzialen dekretuak lan osasunerako eskubidea urratzen duela salatuko dugu bihar

Azaroak 8an, ostirala, 11:00etan, Bilboko ASEPEYO egoitzaren aurrean (Sabino Arana Etorbidea, 33-35) kontzentratuko gara.

LAB sindikatuak urte asko daramatza Gizarte Zerbitzuen osotasunaren erregulazio egoki baten beharra salatzen. Erregulazioak ekarri beharko luke honako ratioa: arretarako beharrezkoa den kopurua, izaera presentziala eta kategoriak kontutan hartuko lituzkeena. Horrelaxe, erabileen beharrak eta langileen osasuna bermatuko lituzkeen zerbitzuen antolakuntza egokia jezarriko litzateke.

Pasaden uztailaren 31n, Eusko Jaurlaritzak gune erresidentzialen dekretua onartu zuen eta dekretuak honako gaiak erregulatzen ditu erresidentzietan: material kontuak, pertsonal kontuak eta homologazioa.

Gure eskaerak betetzetik urrun, dekretu berriak gaixotzen gaitu, gure osasuna arriskuan jartzen du. Jezartzen duen pertsonalaren ratioak, sektorea baldintza egokietan mantentzeko ezinbestekoa dena, ez du 98ko aurreko dekretua hobetzen, ez nahikoa da eta makinen antzera lanean eduki nahi gaitu.

Dekretuaren onarpenak jasangaitzak diren lan erritmoak eta arretarako behar den denbora murrizketa jezartzen ditu eta horren ondorio zuzenak dira gain-esfortsuak, antsietatea eta hezur-gihar lesioak…

Dekretuak gure lan osasunerako eskubidea urratzen du, publiko, doako eta unibertsala beharko lukeen zerbitzuaren titulardunen apustua negozioa bilakatzen denean, etekinak langileon gorputzetatik ateratzen direlako.

 

 

 

Egogaingo langileek gatazkari konponbide bat eman diezaiola eskatu diote Aldundiari

Amañan eta Egogainen mobilizatu dira Eibarko helduen egoitzako langileak, eta datorren astean Gipuzkoako Foru Aldundira eramango dituzte euren aldarrikapenak.

Egogaineko langileak gaurkoan ere mobilizatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiari Egogaineko gatazkari irtenbidea eman diezaion eskatzeko eta gure egoera salatzeko. Langileak kokoteraino daude, benetako irtenbide negoziatu bat nahi dute. Datorren azaroaren 13an ere elkarretaratzea egingo dute Aldundiaren aurrean; ondoren Egogaini buruzko monografikoa dago eta Aldundiari langileen aldarrikapenak eta egoiliarrek behar duten arreta berma dezan eskatuko diote berriro bertan.
 

 

 

Mobilizazioekin jarraituko dutela nabarmendu dute Arabako helduen egoitzetako langileek

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok lan baldintza duinak aldarrikatu ditugu gaur Arabako helduen egoitzetako langileentzat. Horretarako, elkarretaratze bat egin dugu Aldundiaren aurrean, hitzarmenaren defentsan.


 

 

 

Azken erailketa matxista salatzeko mobilizazioekin egin dugu bat

Ostegunean Baionan (Herriko Etxea, 19:30), Bilbon (Arriaga, 19:00), Donostian (Bulebarra, 19:00) eta Gasteizen (Andra Mari Zuria, 19:30) izango dira; ostiralean, berriz, Iruñean (Mercaderes, 20:00).

Hauxe da Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako oharra:

Beste erailketa matxista bat gertatu da asteburu honetan, laugarrena dugu aurten Euskal Herrian: gogoan zaituztegu!!! 53 urteko emakumea erail berri du bere bikotekideak Baionan (Lapurdi). Gizonak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik, baina horrek ez du ekidin erailketa berri hau.

Hauteskunde kanpainan indarkeria matxista bera ukatzen dituzten diskurtsoak entzun behar izaten ari gara, baita arazoa xenofobiaz mozorrotzen duten diskurtso faxistak ere. Baina non daude emakumeok pairatzen ditugun biolentziei aurre egiteko politika integralak eta babes neurriak? Indarkeria matxistaren muinera ez doan jendarte honetan, geroz eta ugariagoak dira zigorrean, segurtasun polizialean eta beldurrean sakontzen duten jarrerak. Euskal Herriko Mundu Martxan ozen diogu: justizia patriarkalak, kontrolaren eta xenofobiaren politikek aurrean izango gaituzte!
 

 

 

Siemens Gamesako edozein kaleratze baztertzen dugu

0

Langileok bizi dugun ziurgabetasun-egoeraren aurrean, LABek konpromiso publiko eta garbia eskatzen die bai enpresari bai herrialdeko erakundeei, enpleguaren alde eta Euskal Herriko Siemens Gamesa lantegien deslokalizaziorik ezaren alde.

Atzo, azaroak 5, Siemens Gamesak 600 langile kaleratzeko asmoa iragarri zuen komunikabideetan, baita Euskal Herrian ere. Prentsa ohar horretan bertan, aurten 140 milioi euroko irabaziak argitaratu ditu enpresak, aurreko ekitaldian baino bi aldiz gehiago, inoizko eskaera-zorro handiena (25.500 miloi euro) du, eta duela bi aste Senvion enpresa alemaniarra erosi du eta nazioarteko hedapen-politikan enpresa berriak erosten jarraitzeko asmoa duela ere azaldu du.

Onartezina iruditzen zaigu Siemens Gamesaren erabakia. Urtetan irabaziak dituen, eskaera zorro handia duen eta enpresak erosten dituen enpresa batek ezin du inor kaleratu. Siemens Gamesak politika oldarkorra egiten du, eta enplegua bere akziodunen onuraren mende dago erabat.

Enpresa eredu hori ezin da LAB sindikatuak eredugarritzat ulertzen duena baino urrunago egon, non enplegua, lurraldearen aldeko apustua eta aberastasunaren banaketa lehenesten diren.

Siemens Gamesa energia jasangarria sustatzeaz harro agertzen da. Hala ere, jasangarria ez den enpresa-eredu bat praktikatzen du, non enpresa-onura handienaren logika kapitalista gobernatzen duen, enplegua eta lan-baldintzen kaltetan. Ezin dugu ahaztu Gamesa bultzada publikotik jaio zela, eta, gaur egun, laguntza publikoak jasotzen jarraitzen du, eta oso lotuta dago sektore publikoarekin eta estatuen erabakiekin. Alde horretatik, erakunde ezberdinek, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, ezin dute beste alde batera begiratu.

 

 

 

FVEM patronalari mozorroa kentzeko eskatu diogu Bizkaiko Metalgintzako sindikatuok

0

FVEM patronala Barakaldoko BEC-en ari da ospatzen Industriaren Eguna, eta Bizkaiko Metalgintzako sindikatuak bertara joan gara protesta egiteko. Hain zuzen ere, patronalak sektorea lanerako erakargarria dela saldu nahi du, baina errealitatea bestelakoa dela ohartarazi dugu.

Hauxe da Bizkaiko Metalgintzako mahai negoziatzailean ordezkaritza dugun LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuon oharra, ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuekin batera egindakoa, gaurko mobilizazioa dela eta:

FVEM patronala Industriaren Eguna ospatzen ari da gaur, sektorea erakargarri egin nahian, joan den mendeko lan baldintzak aplikatuta kaskartzen ari denean. Eta hori Euskadiko lan sektore handiena dela, urtetako irabaziekin. Eklitaldi honen bitartez, sektorea erakargarria dela eta etorkizun oparoa duela erakutsi nahi du, baina errealitatea bestelakoa da ¿Zer da FVEM patronalarentzat sektore erakargarri bat?

-Emakumeen presentzia sektorean %15 ingurukoa izatea?
-Soldata arrakala egotea emakume eta gizonen artean?
-Izugarrizko lan istripu kopurua izatea?
-Kualifikatutako langileek ihes egitea lan baldintza kaskarren eraginez?
-Euskal gazteen artean dagoen behin behinekotasun kopurua handia izatea?
-35 urte azpiko langile baten kurrikulumean hamar enpresa desberdin agertzea?
-Enpresaz aldatzen den bakoitzean lan baldintzak okerrera egitea?

Sindikatuok argi dugu. Hitzarmen duin batek, beste gauza askoren artean, errealitate hauek guztiak gelditu behar ditu. Industriaren etorkizuna duina izan dadin oinarriak jarri behar ditugu. Eta hau posible izango da industria inklusibo batekin, seguruago batekin, parekideago batekin, eta egonkortasuna eskainiko diena emakume eta gazteei.

Horrenbestez, FVEM patrionalari mozorroa ken dezala exijitzen diogu, gezurrak esateari utz diezaiola mahaitik kanpo esaten duenean sektorerako hitzarmen duin bat nahi duela, mahaian ez dituenean arazoak jorratzen.