2026-10-05
HomeNazioartea IdazkaritzaHarremanakHerrien aurkako zapalkuntza ekonomiko, politiko eta soziala salatu dugu Kuban

Herrien aurkako zapalkuntza ekonomiko, politiko eta soziala salatu dugu Kuban

Bukatu dira La Habanan berriki burutu diren III. Jardunaldi antiinperialistak eta orain bertatik ikasitako eta adostutako guztia gurera ekartzea da erronka. Ekintza sozialeko kide den Mikel Betelu izan da jardunaldi hauetan, LAB sindikatuaren izenean, mundu osoko 789 eragile politiko, sozial eta sindikaletako 1.332 ordezkarirekin batera.

Jardunaldietan munduko herrialde ezberdinetan egondako esku-hartze inperialista salatu da, eta bakearen eta demokraziarekin aldeko aldarrikapena nagusitu egin da. Hala nola, inperialismoak Nazioarteko Diru Funtsaren bitartez inposatzen duen eredu neo-liberala salatu egin da, baita herriengan eragiten duen zapalkuntza ekonomiko, politiko eta soziala gaitzetsi ere.

Orain gure erronka bertan ikasi eta adostutakoa Europara eta Euskal Herrira ekartzea da. Eragile sozial eta sindikalen artean aliantzak sortzen joan behar dugu, kapitalaren diktadurari aurre egin eta, herrien Europa jomugan izanik, aldaketa politiko eta sozialak eragiten joan.

Jardunaldietan adostutako manifestua osorik, hemen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.

Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren egoera salatu dugu Batzar Nagusien aurrean

2026ko irailaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ofizial guardia-burua bere Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko etxean kokatutako komunikazio zentraleko lanpostu operatibotik bota zuen Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko Zuzendariak. 2018tik indarrean zegoen bi administrazioen arteko hitzarmena pasa den abuztuaren 31n iraungi zela eta zerbitzuaren berrantolaketagatik Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak bulego hori beharrezkoa zuela izan zen horretarako eman zuen argudioa. Guardia-buruaren bulegoa bakarrik ez, hitzarmenean araututa zeuden bestelako lanetarako espazioak erabiltzeko debekua ere ezarri zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...