2026-04-10
Blog Page 529

Osasunbideak eta Covidek 112 zenbakia kolapsatu eta larrialdietako zerbitzua arriskuan jarri dute

0

Covid krisiak, batetik, eta Osasunbideko kudeatzaileek osasun etxeetan ezarri duten “tele-desasistentziak”, bestetik, orain arte eraginkorra izan den 112 larrialdi zerbitzua asetu, kolapsatu eta arriskuan jarri dute. LABek baliabide gehiago eskatzen ditu kontsulta-telefonorako eta oinarrizko osasun laguntzarako, egoera honi behar bezalako bermeekin aurre egin ahal izateko. Agerraldia egin dugu gaur Iruñean, gure eskakizun hauek guztiak jakitera emateko.

Oinarrizko Osasun Laguntza tele-laguntzako zerbitzu moduko batera birmoldatzearen ondorioz, eta Covid 19arekin zerikusia duten kontsultei erantzuteko baliabideak antolatzeko orduan Osasunbidea erakusten ari den ezintasuna dela kausa, 112 larrialdietarako telefonoaren saturazioa -are kolapsoa- gertatzen ari da. Horren guztiaren ondorioz, gaur egun, zerbitzu horrek dituen baliabideen zati handi bat garrantzi txikiko presako kasu eta kontsultei erantzuteko erabiltzen ari da.

Alde batetik, Covid gaietarako aholku eta kontsulta telefonoak ez du langile nahikorik, eta, gainera, ordutegi mugatua du. Hori dela eta, herritarrek eta osasun arloko profesionalek 112ra deitzen dute birusari edo PCR probei buruzko kontsultak egiteko, baita hitzordua eskatzeko ere. Horrelako informazio-deiei erantzutearen ondorioz, langileek eta 112 zentroak gainezka egiten dute, eta deitzen dutenei azaldu behar zaie, gainera, larrialdietako telefonoa ez dela horretarako erabili behar. Hala, 112 zerbitzuko langileek berriro bideratu behar izaten dituzte herritar horiek osasun etxeetara edo COVID aholku-telefonora.

Bestalde, osasun etxeetan ezarri duten sistema berria, zuzeneko eta aurrez aurreko arretaren ordez, telefono bidezko arreta eskaintzean oinarritzen da, eta, horren ondorioz, azkenean, oinarrizko osasun laguntzako pazienteek 112ra deitzen dute “norbait beren etxera joan dadin”, ezinezkoa gertatzen zaielako arreta egokia lortzea beren osasun etxean. Horietatik asko patologia larriak dituzten pazienteak izaten dira, gehiago aguantatzen ez dutenean 112ra deitzea erabakitzen dutenak. Pertsona horiek premiazko arreta behar izaten dute, eta, behin baino gehiagotan, ospitalera eraman behar izan dituzte, horrek dakartzan ondorio eta arazoekin; hasieratik saihestu zitezkeen ondorio eta arazoak, alegia.

Egoera horrek adineko pertsonei eta paziente kronikoei eragiten die bereziki; izan ere, herritar horiek, arriskupeko kolektibo gisa pairatzen ari diren estresaz eta beldurraz gain, zerbitzu publikoen aldetik sentitzen duten babesgabetasun- eta abandonu-sentsazioa helarazi digute.

Telefono lineak gainezka, larrialdi-deiak esperoan, sistema kolapsatua
112 zerbitzuko langileek dozenaka dei, kexa eta erreklamazio jasotzen dituzte egunero, aholku-telefonoarekin harremanetan jartzea ezinezkoa delako edo oinarrizko osasun laguntzako taldeek pazienteak bisitatzeari uko egin diotelako. Dei horiek ezin dira bereizi larrialdikoetatik, eta zentroa eta telefono-lineak saturatzen dituzte. Horren ondorioz, benetako larrialdiak ilaran gera daitezke artatu zain, muturreko larrialdi-egoeretan horrek dakarren arriskuarekin.

Saturazio horren adibide bat jartzearren, joan den ostiralean, abuztuaren 4an, 20:00ak aldera gertatutakoa aipa daiteke. Une hartan bat egin zuten arratsaldeko ordutegian izan ohi den dei saturazioak eta ekaitz elektrikoarekin eta Gazolazko baso-sutearekin lotutako deiek. Ondorioz, SOS Nafarroaren telefono-sistema erori egin zen, eta ia ordu erdiz zerbitzurik eman gabe geratu zen; denbora horretan, 112ra egindako ehunka dei galdu ziren. Eta, jakina, ez dago jakiterik haien artean benetako larrialdi-egoeraren bat gelditu ote zen atenditu gabe.

Alde batetik, ez da erantzuten; bestetik, baliabideak desbideratzen dira
Hori guztia gutxi balitz bezala, Osasunbideko Kudeaketa Zuzendaritza, Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuko Zuzendariordetzak eskatuta, krisi sanitarioaren garai hau aprobetxatzen ari da SOS 112 zerbitzuaren funtzionamendua aldatzen saiatzeko, larrialdietarako zerbitzu honen eraginkortasuna arriskuan jarriz, noiz eta gizartearentzat hain kritikoa den une honetan.

Koronabirusaren krisi betean, Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zuzendariordetzak erizaintza-zerbitzu berri bat sortu nahi izan du 112aren barruan, aldez aurretik Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendariarekin eta Barneko Zuzendaritza Nagusiarekin protokoloak eta eginkizunak adostu gabe. Larrialdikoak ez diren kontsultak egiten dituzten erizainak 112 telefonora eraman dira, eta, hala, ohiko 112 telefono deiak erantzuten dituztenekin nahasi dira.

Egoera horren ondorioz, 112 telefonoaren saturazioa gertatzen ari da zenbait ordutan, batez ere asteburuetan, kolapsora iritsiz eta dozenaka dei galduz.

Argi dago Osasuneko arduradun batzuen helburua dela bukaera ematea gaur egun larrialdietarako daukagun eredu integralari (Barneko eta Osasuneko departamentuen arteko koordinazioan oinarritzen den eredua: polizia, Babes Zibila, suhiltzaileak, Osasunbidea), eta, horren ordez, loturarik gabeko eredu bat ezartzea, osasun arloa gainerakoetatik bananduta uzteko. Ez dakigu korporatibismo hutsagatik, protagonismoagatik edo aitortu ezin diren arrazoiengatik, eredu integral eta eraginkor hau leherrarazi nahi dute, pertsona gutxi eta zehatz batzuek beren zuzendaritza-postuetatik erabiliko duten beste eredu bat inposatzeko, kudeaketa inorekin partekatu behar izan gabe.

Egoera larri horren aurrean, ordea, Babes Zibileko eta Barneko zuzendaritzak –hots, 112 Zentroaren kudeaketaren eta antolaketaren nahiz jarduketa-protokoloen azken arduradunak– ez dira inon ageri, eta ez dugu agertuko diren esperantzarik; eta ez da hori gertatzen den lehenengo aldia. Egiten ari diren gauza bakarra da baloiak kanpora botatzea, Osasun Departamentuak bere kabuz jarduten duela argudiatuz; edo iradokizun harrigarriak egiten dituzte, hala nola 112 telefonoan erantzungailu bat jartzea eta kontsultak Gurutze Gorrira edo beste erakunde batzuetara bideratzea. Pellokeria galanta!

Osasun Departamentuak, bere aldetik, oinarrizko osasun laguntza eta osasun etxeak indartu beharrean, erizaintzako langileak beste profesional batzuek egin ditzaketen lanak egitera desbideratzen ditu, kolektibo hori lanez gainezka eta atsedenaldiak bermatzeko erreleborik gabe utziz. Hala, Larrialdietako Zuzendariordetzak erizaintzako 40 profesional bideratu ditu Covid kontaktuak bilatzeko lanetara, baina lan hori beste kategoria profesional batzuetako langileek egin lezakete lasai asko.

Kontaktuak bilatzeko lan horiei buruz ari garela, esan beharra dago ezen, kutsadura-katea kontrolatzeko eraginkorrak izateko, adituen iritziz, bilatzaileen kopurua lau edo bost aldiz handiagoa izan beharko litzatekeela, eta, lan horretarako administrarien zerrendetara joko balute, bilatzaile faltaren arazoa konponduko litzatekeela.

Ezer-gutxi axola zaie oinarrizko osasun laguntzako profesionalek pairatzen duten lan-gainkarga, eta ez zaie batere axola, tele-asistentziako sistema guztiz ez-eraginkor bat ezarri ondoren, nork bere auzoko edo herriko osasun etxera ezin joateak herritarrei eragin dien nahigabea. Oso adierazgarria da ikustea Covid krisian zehar kontratatu dituzten 650etik gora profesionaletatik 31 baino ez direla bideratu osasun etxeetara.

LABetik Osasunbideari eta Barne Zuzendaritza Nagusiari eskatzen diegu neurriak har ditzatela egoera larri hau konpontzeko: behar adina baliabide Covid 19ari eta PCR probei buruzko kontsultei erantzuteko, bai eta oinarrizko osasun laguntza behar bezala indartzeko ere, eta administrari profila duten kontaktu-bilatzaileen kopurua handitu dezatela. Horrela bakarrik bermatu ahal izango da erabiltzaileei arreta egokia ematea, 112 zenbakia presako kasuetarako eta larrialdietarako erreserbatuz, dagokion moduan.

Lan Ikuskaritzak kartoizko manparak ordezkatzeko agindua luzatu dio Lanbideri

Logikak agindu bezala, Lan Ikuskaritzak LAB sindikatuak jarritako salaketa aintzat hartu du, eta Lanbideri kartoizko pantailen ordez metakrilatozko pantailak jartzea eskatu dio.

Enpresak alegazioak aurkezteko 15 egun baliodun baditu ere, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailearen txostena irmoa da:

A la vista de lo expuesto, y de conformidad con lo previsto en los artículos 43 y 45 de la Ley 31/1995 de 8 de noviembre (BOE de 10 de noviembre), de Prevención de Riesgos Laborales sobre el procedimiento administrativo especial de actuación de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social y para la imposición de medidas correctoras de incumplimientos en materia de prevención de riesgos laborales en el ámbito de la Administración General de Estado, así como en el artículo 22.4 de la Ley 23/2015 de 21 de julio(BOE 22 de julio), Ordenadora del Sistema de Inspección de Trabajo y Seguridad Social, la inspectora de Trabajo y Seguridad Social que suscribe REQUIERE a esta administración el cumplimiento de lo siguiente:

En aplicación de la Instrucción señalada anteriormente, deberá adoptar las medidas necesarias para que en sus centros de trabajo, en concreto, oficinas de LANBIDE, donde se hayan instalado mamparas de cartón, las mismas sean sustituidas por mamparas de metacrilato.

PLAZO DE EJECUCIÓN: INMEDIATO

De esta PROPUESTA DE REQUERIMIENTO, de obligado cumplimiento, se informa a los Delegados de PrevenciĂłn, en base a lo dispuesto en el artĂ­culo 43.2 de la Ley 31/1995, de PrevenciĂłn de Riesgos Laborales.

Bestalde, LANBIDEn, Sustapenean zerbitzuan, Getxon, Zaramagan eta Laudion gertatu den bezala, hainbat bulego eta zerbitzu-arlotan izan diren azken kutsatzeen aurrean, LABek protokolo erreala eta gardena eskatzen du, jasotzen ditugun albisteak nahiko kontraesankorrak direlako eta batzuetan ez direlako benetakoak ere.

* Zergatik ez zen Getxoko bulegoa itxi eta aldiz Laudioko segidan itxi zen?

* Zergatik esan du Lanbideko zuzendariak, abuztuak 10ean egindako adierazpenetan, Laudioko eta Zaramagako bulegoak itxi direla, sindikatu honetatik egiaztatu baldin badugu jendea lanean ari dela?

* Zergatik Lanbidekoak ez diren langileei (segurtasunzaintzaileei edo garbiketako langileei adibidez) ez zaie informaziorik ematen, eta ez zaizkie erakundearen protokoloak ezartzen, gainerakoak bezala kutsatu badaitezke?

Duela 6 hilabetetik hona, eta datozen egunetan agertuko zaigun egoera ikusita, LABek COVID19ren krisi-batzorde bat sortzeko eskaintza egin dugu. Batzorde horretan, gure
lantokietara joaten diren langileen eta herritarren osasuna lehenetsi behar da, beste ezeren gainetik. Gaur egun eskaintza honen aurrean oraindik ez dugu erantzunik jaso.

Bukatzeko, lehenik eta behin, langile guztiak eta gure lantokietan lan egiten duten beste enpresetako lankideak animatzen ditugu erne egotera eta Prebentzio Zerbitzuak ematen dituen gomendio, jarraibide eta abisu guztiei kasu egitera.
Bigarrenik, kutsadura edo eta arrisku kasuak egonez gero ezarritako protokoloak, hartzen diren neurriak kontrastatuak eta gardenak izatea exijitu beharra dugu.

Osakidetza auziko epaileak irailaren hasierarako deklaratzera deitu ditu sindikatuak proposatutako lekukoak

0

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoko filtrazioen kasua daraman epaileak deklaratzera deitu ditu, irailaren 1etik aurrera, LABek proposatutako ia lekuko guztiak, auzian herri-akusazio gisa aurkeztuta dagoena. Guztira, irailaren 1etik 7ra bitartean, LABek lekuko gisa proposatutako 16 pertsonak deklaratuko dute, agendak gainerako lekukoei deklaratzeko aukera eman arte.

Oso positibotzat jotzen dugu prozesu judizialean egindako urrats berri hori, eta espero dugu erritmo honetan aurrera egiten jarraitzea, kasuaren konplexutasuna kontuan hartuta. Era berean, espero dugu epaileak aintzat hartzea herri akusazio honek egindako gainerako eskaerak, orain arte egin duen bezala, LAB egiten ari den lan serioa berriro ere frogatzen duena.

LABek herri-akusazio gisa defendatzen jarraituko du Osakidetzako filtrazioak urrunetik datozela, eta ez dela saiatu filtrazio horiek saihesten, baizik eta Osakidetzako Zuzendaritzak eskura dituen baliabide guztiak erabili dituela plazak banatzeko bezero-sistema hori hobetzeko, eta filtrazio horiek publiko egin direnean, horiek ezkutatzen saiatzea eta ikertzea eta argitzea oztopatzea erabaki duela.

Premiazkoa da negoziazio-mekanismoak abian jartzea Nafarroan, ikastetxeetara segurtasunez eta bermeekin itzultzeko

Nafarroako Hezkuntzako sindikatuok berriro salatu dugu irailerako eskolara bueltatzeko dagoen plana. Ez du segurtasuna bermatzen eta ez du egoera baliatzen hezkuntzan beharrezko ditugun sakoneko aldaketak indarrean jartzeko.

Sindikatuon adierazpen bateratua:

Plantoei ekin diete Arabako kirol jardueretako langileek

0

Gasteizko kirol jardueretako langileek greba mugagabe partzialei ekin diete, Udalak ezarritako murrizketen aurka eta lanpostuen defentsan. Hain zuzen ere, COVID-19ak gaur egun sortu duen egoera dela eta, Gasteizko Udalak osasunaren aldetik askoz haratago doazen murrizketa batzuk egitea proposatzen ari da, eta horren aurka hasi dira mobilizatzen.

Agoitzeko Siemens Gamesako langileenganako gure konpromiso osoa berretsi dugu, enpresaren txantaia argi eta iraunkorraren aurrean

0

Abuztuaren 7an, Agoitzeko Siemens Gamesako negoziazio epea bukatu zen. Deslokalizazioa eta ehunka lanpostu suntsitzea beste helbururik ez duen enpresa talde horrek ez du negoziatzeko inolako borondaterik izan; eta irits zitekeen bukaerarik txarrena daukagu orain. Gamesak egin duen bakarra kaleratzeei prezioa jartzea izan da.
LABetik, berriro ere, horrelako enpresa bat opor garaian eta oso aste gutxiko tartearekin ixteak enpresaren borondate txarra besterik ez duela adierazten salatu nahi dugu; ez du jarduerari eusteko edota bestelako aukerak bilatzeko inolako borondaterik eduki, ez beraien konpromisoz, ezta hirugarren batzuei aukera emanez ere; negoziazioak txantaia argi eta iraunkorra izan dira komite osoaren sinadura lortzeko (edo sinatu edo ez dugu euro bat bera ere emango…) .

Honengatik guztiagatik, LAB sindikatuak gure konpromisoa publikoki adierazten dugu aukera eta alternatibak arakatzen jarraitzeko, bai langile hauen etorkizunaren defentsan, baita bailara osoagatik ere.

Horregatik, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuari erantzukizunez jarduteko eskatzen diogu. Egindako azken adierazpenak ez nahikoak dira, baita 2 milioi itzultzeko eskaera ere. Zenbat diru publiko oparitu diozue Gamesari azken urteotan? 2 milioi baino askoz gehiago. Eta zer gehiago egingo duzue? Argi eta garbi esan beharra duzue.

Bukatzeko, langileenganako gure konpromiso osoa adierazi nahi dugu; taldeak erabat erabakita eta antolatuta zeukan itxieraren aurrean, eta txantaia izugarriaren aurrean, baldintzak onartzea erabaki dute gehiengoz abuztuaren 8an, larunbatarekin egindako batzarrean.

LABetik, ordea, ez dugu horrelakorik onartzen. Borrokan jarraitzeko konpromiso argia adierazten dugu berriro ere. Gamesa entzun, hau ez da bukatu, honek jarraitu egingo du.

Langileen ordezkaritza sindikalarekin adostu gabe beste neurri bat hartu du Osasunbideak

0

Osasunbideak urte bukaera arte luzatuko ditu Covid dela eta egindako errefortzu kontratua. Langileen ordezkaritza sindikalarekin adostu gabe hartutako enegarren neurria da. Eta horrek nahi ez diren egoera ugari dakartza berekin: batzuetan, batere argi ez dauden egoerak sortzen direlako, eta beste batzuetan, berdintasun eza eragiten delako, baita bidegabekeriak ere.

Aste honetan, Profesionalen Zuzendaritzak jakinarazi digu gaur egun indarrean dauden “Covid kontratazio” guztiak abenduaren 31ra arte luzatu behar dituztela. Horrek esan nahi du irailetik abendura bitarteko erreten-taldea (Covid errefortzurako sortu zena) ez dela erdira murriztuko, eta ez dela jenderik kontratatuko kontratazio-zerrendei jarraituz.

Beste behin ere, neurri bat hartu dute Osasunbideko langileen sindikatu-ordezkariekin negoziatu gabe, neurriak plantillari zuzenean eragiten badio ere. Hori dela eta, LABek Osasuneko Mahai Sektoriala berehala deitzea eskatzen du, neurri hori edo hartu nahi duten eta plantillaren lan-baldintzei eragiten dien beste edozein neurri formalki jakinaraz diezaguten.
Adierazi beharra dago adostu gabeko erabaki horiek batere garbi ez dauden egoera eta zalantza asko sortzen dituztela, besteak beste:

• Kontratazio-zerrenden segimendua; kontratazio-zerrendetan posizio hobean dauden eta orain eskainitako kontratuetarako aukerarik izanen ez duten langileen egoera bidegabea.
• Kontratu luzapenak abenduaren 31tik aurrera eraman ahal izatea.
• Kontratatutako langileak antolatzea premia handiena dagoen tokietara esleitzeko, eta, hala, zenbait zerbitzutan dauden lan-gainkargak zuzentzea.
• Errefortzu gisa kontratatutako profesionalen lan-eskubideak errespetatzen direla bermatzeko neurri eraginkorrak.
• Errefortzuko langileen lanaldiak eta egutegiak ezartzea eta horiek ongi betetzea.
• Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeko premiazko prestakuntza errefortzuko langileentzat (horri dagokionez, LABek gai horretan esku hartzeko eskatu dio Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuari).
• Kontaktuen jarraipena egiteko taldearen profil profesionala doitzea.

Ikusirik aurrean dugun egoera zaila (udan bertan hainbat berragertze izan ditugu), gure ustez, nahiz eta kontratazioen bolumenari dagokionez jarrera ona erakutsi duten, hainbat disfuntzio gertatu dira errefortzuko langileak antolatzeko eta eraginkortasunez esleitzeko orduan. Beraz, egindako akatsetatik ikastea eta erantzukizunez jokatzea beste aukerarik ez dago.

Gorlizko Etengabeko Arreta Gunea zabalik mantentzeko beste urrats bat eman dugu, barne mugikortasunerako destino bezala agertzea lortu dugulako

Uribe ESIko zuzendaritzak deialdia aldatu egin du, abuztuaren 5ean, 1. eranskinean, eta Gorlizko EAGa aukeran dauden destinoen artean sartuz eta guri arrazoia emanez. Berriro ere, Osakidetza zerbitzuak ixten saiatzen ari da atzeko atetik. Argi dago erne ibili behar dugula, eta herritarrentzat funtsezkoak diren zerbitzuak defendatzen jarraitu behar dugula, langileentzako baldintza duinetan.

Uribe ESIko hainbat forotan Gorlizko EAGaren etorkizunari buruz hainbat interpelazio egin ondoren, eta erantzun argirik jaso ez zenez, LAB, ELA, SATSE, UGT, CCOO eta SAE-UTESE sindikatuek mobilizazioak egiteari ekin genion ekainaren 12an.

Uztailaren 1ean, ESI Uribeko zuzendaritzak barne-mugikortasunerako behin betiko deialdia argitaratu zuen, eta bertan ez zen Gorlizko EAGa aukeratu ahal izateko antolaketa-unitate gisa agertu, Osakidetzak zerbitzu hori irailaren 1etik aurrera ixteko dituen asmoak argi utziz.

LABek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zion Uribe ESIko barne-mugikortasunerako deialdiaren ebazpenari, Osakidetzako administrazio-kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko akordioan ezarritakoa ez betetzeagatik. Erabaki horretan, erakunde publikoko erakundeetan lanpostuak behin betiko barne-mugikortasunaren bidez betetzeko irizpide orokorrak onartu ziren, eta 5. puntuan jasotzen da erakundeko unitate guztiak eskaini behar direla halako prozesuetan.

Zergatik ez da kontratatzen mantentze-lanetako laguntzailerik Iruñeko El Vergel helduen egoitzan, kontratazio zerrenda bat izanda?

Iruñeko El Vergel helduen egoitzan urteak daramatzagu mantentze-lanetako laguntzaile gutxi izaten, eta orain, lankide batek erretiroa hartu berri duela-eta, plantilla minimoen azpitik geratu da. Nolanahi ere, Funtzio Publikoari esker jakin berri dugu, hainbat urtez zentroaren beharrei erantzuteko moduko kontratazio-zerrenda bat eskatu ondoren, badagoela halako bat, duela bost hilabete baino gehiago eratua, gainera. Hala bada, zergatik jarraitzen dute langile beharrari erantzun gabe?

El Vergel zentroko langileek denbora asko, gehiegi dagoeneko, daramagu sortzen diren beharrei erantzun ahal izateko mantentze-lanetako laguntzaileen kontratazio-zerrenda bat egin dezatela eskatzen.

Eta, bat-batean, duela gutxi jakin dugu zerrenda hori badagoela. Urte honetan bertan, otsailaren 21ean, argitaratutako zerrenda bat da, eta 542 pertsona daude izena emanda. Ezinezkoa da, beraz, zerrenda hori agortua izatea.

Egoera horren ondorioz, El Vergelen mantentze-lanetako laguntzaileak ez kontratatzearen benetako arrazoia zein den jakin nahi dugu. Jokabide horrekin lortzen ari diren gauza bakarra da eskaintzen den zerbitzuan eragin negatiboa izatea. LABen ez gaude prest denbora gehiago jasateko hain larria den eta langileen eta erabiltzaileen artean hainbesteko ezinegona sortzen duen egoera hau.

Horregatik guztiagatik eskatzen dugu beharra dagoen bakoitzean, mantentze-lanetako laguntzaileak kontratatzea ahalik eta azkarren.

LABetik, arazo hau konpontzeko gure konpromisorik sendoena erakutsi nahi dugu, eta, gainera, exijitzen dugu konponbidea etor dadila kontratazioari buruz indarra duen araudiaren bidetik, hots, aldi baterako kontratazioak kudeatzeko arauak finkatzen dituen 814/2010 Foru Aginduan ezarritako arauak betez.